2021/03/26

Bizi dugun kinka konplikatu samar honek ekarritako atzerapenen ondotik, gauzak berriro mugitzen hasi dira 'El Vasco' filmaren inguruan. EHko Pausoka ekoizleak, Argentinako Oeste Films eta Prisma ekoiztetxeekin batera, berrekin egin diete Argentinan girotuko den ‘El Vasco’ filmaren prestakuntzei. Izen handiko aktoreek hartuko dute parte, tartean Itziar Aizpuru eta Joseba ...
Gehiago irakurri...
2021/03/25

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak, Santa Fe probintzian, Urteroko Ohiko Batzarra egin zuen joan den martxoaren 13an, besteak beste bere buruzagitzako zenbait kargu berritzeko, tartean Euskal Etxeko lehendakaria bera, elkarteko barne araudiak diotena segituz. Bildutakoek erabakitakoaren ondorioz, honela geratzen da osatua EEko Zuzendaritza Batzorde berria datorren agintaldirako:
Gehiago irakurri...
2021/03/25

Patagonia Argentinarrean hasi du bere ibilbidea Euskal Herriko Iparra-Hegoa elkarteak sortutako ‘Bizi gira... kutxa bira!’ ekimenak. 25 urte betetzen ditu aurten Carmen de Patagones eta Viedma hirietako euskal gizataldeak batzen dituen bertako Aberri Etxea EEak eta bi eguneko ospakizuna antolatu zuen joan den asteburuan egurrezko ‘Kutxa’ri behar bezalako harrera ...
Gehiago irakurri...
2021/03/24

La Platako Euzko Etxeak Eguzkia bere hiruhilabetekariaren 2021eko lehenengo zenbakia kalean --pantailetan alegia-- dela iragarri du, bertan irakurri edo bertatik jaisteko. Plazaratu berria den zenbakia egungo denboraldiaren 14.a da eta martxoari dagokio. Koloretan da eta 48 orrialde dauzka. Bere azalean mitxeleta bat agertzen da, 'bandera argentinarra' motakoa eta irudia Evangelina Bértolari zor ...
Gehiago irakurri...
2021/03/24

Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza antolatzaile egingo da 2021eko irailaren 29tik urriaren 3ra Donostiako Miramar Jauregian AEMIren (Association of European Migration Institutions - Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) 31. Batzarra, "Diasporen eta euren jatorri-herrialdeen arteko harremanak: migrazio berriak, itzulera mugimenduak eta testuinguru historikoa ...
Gehiago irakurri...
2021/03/24

Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, ‘Gutun Zuria’, martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo da, aurten hautatutako leloa "Hemen. Non guztiak biltzen dituen lekua" izanik, Koldo Izagirreren "Hemendik idazten dugu" poemaren bertsoan inspiratutakoa. Izen handiko kultur ekitaldiak nobedadeak ere badakartza edizio honetara, Euskal Herriko mugak gaindituko ...
Gehiago irakurri...
2021/03/23

Euskadiren Txileko Ordezkaritzak eta Etxepare Euskal Institutuak lehiaketa edo zehatzago testu-bilketa bat antolatu du datorren apirilaren 26an Gernikako Bonbardaketaren 84 urteurrena izango dela-eta. Testuak eskatzen dituzte, kontaketak, mikroipuinak edo poesiak, gehienez 100 hitzekoak, gai gisa gertakari lazgarri hura hartzen dutela edo "hurbiletik ukitzen zaituen pertzepzio, sentsazio edo bizipen baten" ...
Gehiago irakurri...
2021/03/23

'Netflix euskaraz' kanpainak plataforma digital ezagun honi euskarazko ikus-entzunezko edukiak ere sartzea eskatzen dio eta euskal bezeroen errealitate soziolinguistikoa kontuan hartzea, film originalak zein azpitituluak sartuz. Helburua, apirilaren 15aren aurretik 10.000 sinadura lortzea da, eta lerro hauek idazteko momentuan 9.251 atxikimendu bildu ditu dagoeneko. Helburua lortzea, ...
Gehiago irakurri...
2021/03/23

Interesgarriak beti Jose Felix Azurmendik bere blogera ekartzen dituen gogoeta, pasadizo eta iruzkinak. Gaurkoan liburu xahar eta istoriodun batetik abiatzen da, batetik aipatzen duen liburuari gogoeten emaitza, ontzi eta sustatzaile balioa emanez; baina azpimarratuz baita ere ale horrek egin duen ibilbidea, eta aitortuz, Euskal Herriaren kasuan, Europako zazpi probintziak ez direla munduan euskal ...
Gehiago irakurri...
2021/03/22

Euren hirietako euskal komunitateetan eta oro har AEBko euskal komunitatean pertsona ezagun, langile eta asko emandakoak dira eta horri loturik, izan ere, onartu berria du NABOk joan den larunbatean 2021eko Bizi Emankorra saria Boiseko Miren (Rementeria) Artiach-i eta Renoko Janet (Carrica) Inda-ri ematea. NABOren sorreran eta historian leku propioa daukaten bi emakume dira. Miren, izan ere, NABOko ...
Gehiago irakurri...