euskal diaspora eta kultura
2020/12/15
San Juan hiriko Eusko Etxeko kide den Eduardo Ochoa da ‘San Juan Adentro’ izeneko YouTube kanaleko arduraduna. Lehenago EuskalKultura.eus-eko orriotan agertu izan dugunez, karia horretara Euskal Herriarekin lotura duten lekuak bisitatzean saiatzen da euskal kutsua duen bertako istorio bat baino gehiago kontatzen. Oraingo bideo honetan Nicolas Echezarretaren historia hartu du abiapuntu eta ...2020/12/14
Elkano Fundazioak hamalau erakusketa birtual jarri ditu Google Arts & Culture plataforman, munduaren lehenbiziko zirkumnabigazioaren bidaia eta bidaia harek munduaren ikuskeran izan zuen eragina azaltzeko xedez. Edukiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez daude eta, beraz, Googleren kultura-alorraren ekimen horren bidez, nazioartean emango zaie zabalkundea Euskal Herrian Juan ...2020/12/14
'Rosariotik Mundura’ izeneko aldizkari digitala Rosarioko Unibertsitate Nazionaleko (UNR) Euskal Katedraren proiektu bat da. Hiriko Zazpirak Bat Euskal Etxeak eta UNRek 2013an sinatutako akordioari esker ematen dira Unibertsitatean euskara eta euskal kultura klaseak eta ‘Rosariotik Mundura’ aurtengo ikasturteko lanaren emaitza da. Aldizkaria Begoña Tisera ...2020/12/13
Estatu Batuetako euskal diasporari lotutako 'Artzai Ona' elkarte katolikoak berripapera estreinatu du aste honetan. 'Elkarri' hilabetean behin aterako da eta bere aurreneko zenbakia 2020ko abenduari dagokio, ingelesez da ia osorik, eta euskal komunitateari eta erlijioari lotutako berriak biltzen ditu. Bere orrialdeetan, Kalifornian egoitza duen aita Antton Egiguren-en hitzak eta euskaldunen ...2020/12/11
EHAA Buletin Ofizialaren gaurko zenbakiak Euskal Gizataldeetan egoera larrian daudenen pertsonei laguntzeko 2020ko deialdiko emaitzak plazaratu ditu. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk sinatzen duen Ebazpena 2020ko azaroaren 23koa da, eta Alvarez Aranburuk berak aurreratu zuenez munduko 7 herrialdetako 112 familientzako laguntzak onartu dira. Familia horien % ...2020/12/11
FIVU Uruguaiko euskal erakundeen Federazioak eta Uruguaiko Postak omenaldi berezia egin diote Urretxuko musikagile ospetsuari euskal gaiak biltzen dituzten zigilu eta zigilu-markak kaleratzen. Izan ere, Jose Maria Iparragirreren irudia ez ezik, euskal dantzariak, eguzkiloreak eta Gernikako Arbola kantaren bertso batzuk ere erabili dituzte zigilu uruguaitarretan zirkulatzeko.2020/12/10
Donostiako Tabakaleran egindako ekitaldi batez, pandemiagatiko neurri guztiak zorrotz errespetatuz eta lagun kopuru mugatu bat partaide ospatu zuen atzo Etxepare Euskal Institutuak lanean hasi zeneko lehenengo hamarkada. Hamar urte hauetan bide bat egin du eta zinez sendotu du bere presentzia eta lana nazioartean euskara eta euskal kulturari pixkanaka dagokion lekua emateko helburuan, eta euskal sortzaileei eta ...2020/12/10
EuskalKultura.eus informatzen joan den legez, azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte luzatu da, nagusiki zazpi probintzietan baina baita diasporan ere Euskaraldia ariketa soziolinguistikoaren bigarren edizioa; eta ez dira gutxi izan munduan proposamen euskaltzalearekin bat egindako EE eta elkarteak. Euskaraldia dela eta antolatutako ekitaldien barne Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ere ospatu zuten ...2020/12/09
Carlos Gabilondok, Euskal Zinema Ibiltariko arduradunak, urteko agenda bete-beteta ekin zion 2020ari joan den otsailean. Hogei bat euskal etxe bisitatuko zituen, behin baino gehiagotan, azken hamarkada honetan Euskal Zinema Ibiltariaren anfitrioi izandakoak. Ia urtebete pasatu da momentu hartatik eta agendatutako jardueretatik bat bera ere ez du egin ahal izan, ez behintzat pentsatu bezala. Zine ...2020/12/08
Kalean da dagoeneko La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hilabetekariaren zenbaki berria, 3. urte honetako 16.a, abenduari dagokiona. Bere 52 orrialdeetan dozena eta erdi bat artikulu dakartza, beste hainbeste idazlek sinatuak. Eta eranskin batekin dator, "Poesía de la Diáspora" izenpean, Roxana Aramburú, César Beltrán Surigaray, Mariano Dubin eta Norma Etcheverry ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus