euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Meza, otordu, dantza eta topaketekin ospatuko dute Argentinako Euskal Etxeek Loiolako San Ignazioren Eguna

2024/07/30

Asteburuan Donostiako Goizaldi dantza taldeak Necocheako Euzko Etxea bisitatu eta bertako San Ignazio jaia ospatu zuen Tradizioari eutsiz, Argentinako euskal etxe ugari ari dira egunotan San Ignazioren omenezko ekitaldiak ospatzen. Aurten uztailaren 31 asteguna denez, askok ospakizuna aurreko asteburura aurreratu edo ondokora atzeratu dute, Necocheako euskal komunitatearen kasu. Necocheako Euzko Etxeak Donostiako Goizaldi dantza talde donostiarraren bisita izan du eta, beraiekin batera, afari batekin aurreospatu zuten pasa den ...

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxearen antzerki taldeak arrakastaz taularatu du bere lehenengo lana, Maria Gainzarain zuzendari

2024/07/29

Madrilgo Euskal Etxeko Antzerki Taldeak aretoa beterik estreinatu zuen bere lehen obra, Maria Gainzain zuzendari ‘Mikro blues. Escenas cotidianas’ du izena lanak eta lau mikro antzezlan biltzen ditu. Lau lanok beste hainbeste euskal idazleren testuetan daude oinarrituta eta moldaketak apirilean lanean hasi zen Madrilgo Euskal Etxeko antzerki taldeko lagunek egin dtuzte, euskal elkarte madrildarreko zuzendaritzakide ohi eta bazkide Maria Gainzarain antzerkilari gasteiztarraren ...

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Nafarren Etxeak agur erranen dio uztailari aurten ere San Fermin bestak egitarau eder batez ospatu ondoren

2024/07/29

2024ko Sanferminak Bartzelonako Nafar Etxean "Nafarroako eta Kataluniako kulturak batzen dituen gunea" esanez aurkezten du bere burua, duela ehun eta bat urte Bartzelonan sortu zen Nafarren Etxea elkarteak. Duela 54 urtedanik egun egoitza izaten segitzen duen hiriburu katalaneko Horta-Guinardo barrutian kokatua, erdigunetik 10 minutura, nafar tradizioen adierazgarri diren hainbat jardueratan parte hartzeko aukera ...

Gehiago irakurri...


Euskara Munduan, Buenos Aires: 19 irakaslegai eta 22 egiaztatze proba egile: "Pozik gaude martxa eta emaitzekin"

2024/07/29

Irakasle aritzeko asmoa duten Hego konoko 19 ikaslek aurrera egin dute euskara ikasketekin Buenos Airesen egindako barnetegian 19 irakaslegai partaide amaitu zen uztailaren 19an Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean, aurten hiri honetan egin den Euskara Munduan-en (EM) 2024ko neguko barnetegia. Asier Iriberrik eta Arantxa Anituak —FEVAko presidente eta presidenteordea hurrenez hurren— ongi etorria eman zieten ikasleei. Ikasle irakaslegaiek urtarrilean abiatu zuten euren lau ...

Gehiago irakurri...


Pilota asteburu ederra gaur hasita Boisen: II. "Euskal Herria 4 ½ Txapelketa" eta programa AEBko pilotariekin

2024/07/26

Ostiraletik iganderaino, uztailaren 26, 27 eta 28an, pilota partaida eta erakustaldiak izango dira Boiseko San Inazio euskal jaietan Iaz data hauetan Boisen "Euskal Herria 4 ½ Txapelketa"ren lehenengo edizioa antolatu zutela-eta esandakoa hona ekarriz, pilotazaletasuna egitate bat izan da hasiera-hasieratik Diasporan oro har, baina kasu honetan Estatu Batuetako euskal komunitateetan. Dozenaka asko pilotaleku sortu izan dituzte euskal emigranteek herrialde osoan, baina bereziki Mendebalde guztian, Kalifornia eta ...

Gehiago irakurri...


Gaurtik iganderaino Boisen, 'San Inazio Basque Festival' Urteroko Euskal Jaiak, ekitaldi programa oparoa lagun

2024/07/26

Boiseko Euskal Jaiak urtero San Ignazio egunetik (uztailaren 31tik) hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira hiriburu idahotarrean Dena prest dago Boisen gaur arratsaldez urteroko Euskal Jaiei hasiera emateko, bertako euskal komunitatearen zaindari den San Inazioren ohoretan. Ingelesezko ofizialki 'San Inazio Basque Festival' deitzen dutena gaur arratsaldean abiatuko da hiriko 'Basque Block' edo euskal auzoan, 'Basquing on the block' ekitaldiko haur jolasekin eta Anduiza frontoian jokatuko diren lehenengo pilota ...

Gehiago irakurri...


Concordiako Ibaiko Izarrak etapa instituzional berri bati ekin dio, hamarkadetako egoitza utzi behar izan ostean

2024/07/26

Mota guztietako objektu preziatuak, liburuak eta oroitzapenak kutxetan bildu zituzten, euskal kulturaren zabalkundearekin jarraitzeko egoitza berri bat lortzeko zain Ibaiko Izarrak 42 urte beteko ditu laster eta urteurrenak beste agertoki batean aurkituko ditu bazkide eta lagunak. Euskal Etxe entrerriostarrekoek ezin izan dute hogeita hamar urtez alokatzen zuten eraikinaren jabeekin akordiorik lortu eta Concordiako Bartolomé Mitre kaleko 488. zenbakian zuten egoitza utzi behar izan dute. Instituzioaren ondarea osatzen duten liburu, opari, oroigarri, ...

Gehiago irakurri...


Gogoratu 2014ko Gaztemunduk euskal dantza izango duela ardatz eta izena emateko azken eguna abuztuaren 12a duela

2024/07/25

15 leku dauzka 2024ko Gaztemunduk, irailaren 15etik 29ra egingo da, doan, euskal etxeetako 18-35 bitarteko dantzariak partaide Duela bi aste zabaldu zuen 2024ko Gaztemunduk bertan parte hartzeko izenak emateko epea eta, beraz, joana da dagoeneko denbora puska eder bat parte hartu nahi dutenek izena eman dezaten. Ez ahaztu, eskaerak aurkezteko azkeneko eguna abuztuaren 12a dela. Jakina denez, munduko Euskal Etxeetako gazteentzako programa honen 2024ko edizioa irailaren 15etik 29ra egingo da Euskadin, kasu ...

Gehiago irakurri...


Jon Mikel Aramburu Realeko eta Venezuelako selekzioko futbolariak piztu zuen txupina Caracasko Eusko Etxeko San Ferminetan

2024/07/24

Jon Mikel Aramburu Realeko futbolariak bota zuen txupinazoa Caracasko 2024ko San Fermin Jaian Amerika Kopan 'ardogorri' elastikoa jantzita final-laurdenetara iritsi ondoren eta Realeko entrenamenduetara bueltatu aurretik, Jon Mikel Aramburu euskal venezuelarrak astia hartu zuen Caracasko Eusko Etxeko Sanferminetan ari izateko. Ospakizuna uztailaren 13an izan zen eta Aramburu bera izan zen txupina piztu eta festei hasiera emareko ohore bereganatu zuena, Ibane Azpiritxaga Eusko Etxeko lehendakaria ...

Gehiago irakurri...


Argentinan da Goizaldi donostiar dantza talde ospetsua, eman begiratua eskainiko duen emanaldi eta tailer egitarauari

2024/07/24

Goizaldi Dantza Taldea Donostian ospatutako 2023ko Euskal Herriko Dantzari Egunean "Ez dago bi, hiru gabe", dio atsotitzak eta hala baieztatu du Goizaldik Argentinara gaur hasiko duen bisitan. 1948an sortua, euskal dantza tradizionalaren erreferente den talde donostiar honek ibilbide aitortua du Euskal Herrian zein nazioartean, hainbat jaialdi eta lehiaketatan partaide eta euskal dantzaren erakusgarri beste hamaika agertokitan, tartean Diasporan. Argentinara 2.000an egin zuten lehenengo ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia