euskal diaspora eta kultura
2021/01/01
Urte Berri On, irakurle! Har itzazu gure agiantza eta desio onenak, bereziki 2020 urte malapartatu hau atzean utzi dugularik eta pandemiak eragindako egoera hobera egiten joango denaren esperantzan. Aurrera egite eta normaltze horretan bidelagun izaten saiatuko gara, gure lokarri eta zabalkunde lanak ahal eta hobekin betez, gure hizkuntza eta kulturaren eta Euskal Herriko eta bere diasporako herrikideen zerbitzuan. ...2020/12/31
Munduko euskal gizataldeen baitan euskara irakasleak trebatzeaz gain, irakasle hauek hizkuntza mailari eusteaz ere arduratzen da Etxepare Euskal Institutua. Eta aukera eskaintzen die euskararen bateria Euskal Herriko testuinguru euskaldunean kargatzeko. Egun gutxi barru, FEVA lankide, 2019ko uztailean Buenos Airesen euskara maila egiaztatzeko azterketak egin zituen taldea Euskal Herrira abiatuko da Lazkaoko Maizpide ...2020/12/31
Segitzen dugu Olentzerok munduko Euskal Etxeetara egindako bisiten bideo selekzioa eskaintzen, eta oraingoan Frantzian, Pariseko Euskal Etxearen eta Argentinan, Chascomusekoaren txanda da. Parisen, bertako haurrei zuzenean eta euren izenak aipatuz zuzendu zitzaien Olentzero Euskal Etxetik. Baina Olentzero poliglotoa denez, hasierako "Kaixo Deneri"ren ondotik ahalegina egin eta frantsesez mintzatu ...2020/12/31
Ezin dugu Olentzero eta Mari Domingik munduko euskal etxe eta komunitateetako bakoitzean izan dituzten ibileren berri eman, baina bisita horietako batzuetan ateratako bideoen selekzio bat emateko moduan segitzen dugu. Australia, Estatu Batuak, Mexiko, Frantzia, Kanada eta Argentinatik bederen iritsi zaizkigu irudiak. Gaurkoan Estatu Batuen txanda da, eta bisitak, Utah-ko Euskal Etxea antolatzaile Salt Lake ...2020/12/31
Victor Alberto ‘Beto’ Mendizabal da 'Don Vasko’ko burua eta familia proiektua dela azaldu dio EuskalKultura.eus-i, sei urteko jardunbide duena jadanik Cordoba probintziako Rio Cuarton. Ekimena nola sortu zen galdetuta, adierazi digu "osasun arrazoiak" tarteko izan zela. “Duela urte batzuk garagardo industrialak kalte egiten zidala hasi nintzen sentitzen eta ...2020/12/30
Pandemia garai bereziki zail honetan, Etxepare Euskal Institutuak eta FEVAk elkarrekin segitzen dute lanean Hego Ameriketako euskara irakasleen prestakuntzarako urtero sasoi honetan antolatu ohi duten udako (uda, hego hemisferioan) barne-ikastaroarekin. Osasun egoerak, hala ere, moldatu beharra ekarri du eta uztailean bezala ikastaroak online modalitatea izango du. Urtarrilaren 9tik 16ra ...2020/12/29
Boisen egoitza duen Cenarrusa Fundazioak, "Pete T Cenarrusa Saria" antolatu eta eman du abendu honetan aurrenekoz, eman ere bi pertsonari, lehenengo edizio honetan, euskalamerikarra bat eta EHko euskalduna bestea, Nevadako Anita Anacabe Franzoia euskaltzale eta kultur ekile ezagunari eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariari. Cenarrusa Saria urtero emango zaio euskal kultura sustatze lanetan nabarmendutako ...2020/12/29
Koronabirusak baldintzatutako urte honetan, Olentzerok ere moldatu egin behar izan ditu aspalditik finkatutako ohiturak urtero euskal etxeetako haurrekin dauzkan hitzorduei eutsi ahal izateko. Halaxe gertatu da Kanadako British Columbia probintzian, aurten urteroko ilusio berberez etorri baita gazte eta helduak bisitatzera, baina, osasun neurriei zorrotz begiratuz, Eta Zoom bidez egin du, baina hala ere ...2020/12/29
Urteko balantzea egiterakoan halabeharrez aipatzen dute aurten munduko euskal etxe guztiek agortzen ari den 2020. urte honen arraroa, ez-ohikoa. Covid-19ak guztia baldintzatu duen honetan, Berlingo Euskal Etxearen kasuan, elkarteko lehendakari Ainhoa Añorgak garrantzitsuen aipamarratzen duen gauza, osasuna da, "zenbakiak gaizki egon arren, gu ongi gara", adierazi dio ...2020/12/28
Covid-19ak sortutako pandemia dela eta Otxarkoagako XXXIX. Umeen Jardunaldiak egin ez zirenez –eta oraindik ere ezin da jakin 2021 urtean noiz egin ahal izango diren–, OtxarkoagakoTxirula Kultur Taldeak ‘Mugarik Gabeko Ipuin Lehiaketa’ antolatu du haurrentzako literaturgintza bultzatu nahian, euskaraz zein gaztelaniaz.PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus