2021/05/28

Argentinako Aberri Etxea Euskal Etxean hasi zuen bere bidaia ‘Kutxa Bira' ekimen euskaltzaleak duela bi hilabete, martxoaren 20an; Argentinako hainbat euskal etxetako kideen ‘ametsez eta desioz’ betetako kutxak Patagoniatik Europara hegal egin zuen eta apirilaren 8tik, hamarnaka euskal herri bisitatu zituen Pirioen bi aldeetan, jauzi bat ere eginez kataluniar hiriburura. ...
Gehiago irakurri...
2021/05/27

Atzo hasitako lau lekukotasuneko sorta bukatzeko, Alfredo Laborde (Argentina) eta Laura Morenoren (Uruguai) testigantza bildu dizugu datozen lerroetara. Gogoratu pandemia testuinguruari aurre eginez, Hego Ameriketako ikasle/irakasle talde batek, oztopo guztien gainetik, euskara barnetegi batekin hasi zuela urtea Lazkaoko Maizpiden, euren opor egunak erabiliz edo lanean bi hilabeteko ...
Gehiago irakurri...
2021/05/27

Aste honetan izan ditu 2020-2021eko azken eskola sinkronikoak, Iruñean egoitza duen Euskarabidea institutuak, Nafarroako Gobernuko Kanpoko Herritarren Zerbitzuaren koordinaziopean, Argentinako nafar etxeei begira online ematen aritu den lehenengo euskara ikastaroak. Gogora dezagun urtarrilean hasi zirela nafar argentinarrak –ikastaroak Ipar Hemisferioko egutegia jarraitzen du, beraz ...
Gehiago irakurri...
2021/05/26

Pandemia testuinguruari aurre eginez, Hego Ameriketako ikasle/irakasle talde batek, egoerak ekarritako oztopo guztien gainetik euskara barnetegi batekin hasi zuen urtea Lazkaoko Maizpiden, euren oporretako egunak erabiliz edo lanean bi hilabeteko baimen berezia eskatuz urtetako euskara ikasketei aurrerakada eta urrats erabakiorra ematearren. Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan ...
Gehiago irakurri...
2021/05/26

Ez du axola munduko zein partean zauden, nahi baduzu ahal duzu, eta modu xinplean. Gaur egun Euskal Herrian egongo bazina bezala bizi zaitezke, erabat eguneratuta munduko eta euskal berriei eta Euskal Herriko ekoizpenei dagokienean, "EITB Albisteak" eta "EITB Nahieran" app-ekin. iOS eta Android gailuetan erabil daitezke, smartphone zein tabletetan eta biak Play Store eta Apple ...
Gehiago irakurri...
2021/05/25

EuskalKultura.eus bultzatzen duen Basque Heritage Elkarteak eta Sancho de Beurko Elkarteak lankidetza ildo bat adostu dute, izan ere Fighting Basques. Bigarren Mundu Gerrako Oroimena proiektu berritzaile eta originaleko emaitzak argitaratu eta zabaltzearren, arreta berezia ipiniz Estatu Batuetan, baina emendatuz Espainiako Gerra Zibileko Euskal Frenteari dagozkion informazio eta ...
Gehiago irakurri...
2021/05/25

Koronabirusa dela eta, euskal etxeekin lotura duten ekintza gehienek etena izan zuten iaz eta Rosarion ‘Palabra de Vasco’ (Euskaldun Hitza) ez zen salbuespena izan. Hala ere, eta osasun baldintzak zertxobait hobetu direnean, Libertad Irratiko estudioetara itzuli dira Luis Maria Barrandeguy saioaren aurkezle historikoa eta bere lan taldea. Azken urte hauetan bezala, Cristina Arreguik eta Luisa ...
Gehiago irakurri...
2021/05/24

Irrikitan gaude berriro ere lagunekin bildu eta eurekin ospatu, elkartu eta une goxoak partekatzeko. Baina hori posible izan arte, hurrengo jaietarako prestatzea baino ez zaigu geratzen, esaterako geure euskal jantziak-eta berrituz. Horregatik, Boiseko Basque Museum & Cultural Center-en proposamena egokia iruditu zaigu oso. Estatu Batuetako euskal komunitateko kide guztientzat, herrialdean edonon bizi ...
Gehiago irakurri...
2021/05/24

Beste hainat euskal etxek bezala euren inguruan, pandemiagatik ezarritako murrizketen ondorioz Corpus Christiko Eusko Etxeak ezin izan zuen bete iaz Estatutuak Urteko Biltzar Nagusiaz agintzen duena, eta Zuzendaritza Batzordea berritu. Aurten, ahal izan denean, eta osasun protokoloa zintzo jarraituz, apirilaren 18an egin da bi urteotako Biltzar Nagusia eta bertan Olga Leiciaga hautatu ...
Gehiago irakurri...
2021/05/21

Ikastaroa aurrez aurre nahiz online egin ahal izango da, uztailaren 21etik 23ra, egoitza Donostiako Miramar Jauregia. Akademia esparruko eta diplomazia publikoa euren hiri, eskualde eta erakundeetatik praktikatzen duten adituak bilduko ditu, egitura eta jardunmolde zurrun klasikoak gaindituz mundura bestela, sareak sortuz eta elkar-eragiketa harremanbideak sustatuz ateratzen direnena, hainbat esperientzia jakin ...
Gehiago irakurri...