euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaraz idaztea gustukoa duzu? Abian da Pirinioetako III. Mikroipuin Lehiaketa, testuek gehienez 100 hitz

2021/02/03

Testuek 100 hitzekoek behar dute izan gehienez, gaia libre eta 2021eko martxoaren 18a aitzin behar dira igorri Diasporako (edo Pirineoetako, Nafarroako edo Euskal Herriko beste edonongo) euskal hiztun edo euskara ikaslea zara eta idaztea gogoko duzu eta zure gaitasunekin saioaldi bat egin nahi duzu? Hona aukera bikaina zure idazteko zaletasun edo trebezia hori praktikatzeko, gehienez 100 hitzeko testu bat idatziz. Parte hartzeko, 16 urtetik gora behar duzu izan, gaia librea da, batuan edo euskalkiz idatz daiteke ...

Gehiago irakurri...


Montevideo Hiriak Picassoren 'Guernica' bat erakusten du azarotik bere kaleetan, "basakeriaren aurkako" mezu legez

2021/02/03

Montevideoko Piedras Blancas auzoko 'Guernica' hormirudia argiztatuta dago Hasieran lagun arteko ekimena izan bazen ere, muralaren inaugurazioaren ostean joan den azaroan, Uruguai osoko komunikabideen arreta bereganatu zuen, eta Montevideoko Udalak berak hirian bisita daitezkeen artelanen artean sartu zuen. Margolanak Pablo Picassoren ‘Guernica’ koadroaren neurri berberak ditu (349,3 x 776,6 zentimetro) eta Dunant kalean dago, Walter Medina eta 1° de Marzo ...

Gehiago irakurri...


Diasporan jaioa, Kanpo Ekintzarako zuzendari den Mikel Irujo Nafar Gobernuko kontseilari izendatuko dute bihar

2021/02/02

Mikel Irujo gaur izendatuko dute Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria; datorren astean, Sergio Pérez Kanpo Ekintzarako zuzendaria Nafarroako Gobernuan, Kanpo Ekintzarako zuzendaritzak darama Diasporarekiko eta Nafarroatik kanpo munduan dauden Nafar Etxeekiko eta nafar komunitate eta nafarrekiko harremanen ardura, bere sorreratik 2019an Mikel Irujo Amezaga (Caracas, 1972) izan delarik bertako arduraduna. Orain arte, Mikel Irujo, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria (ministroa) izendatuko baitu bihar Maria ...

Gehiago irakurri...


Gehitu nahi al diozu euskal zinema online zure Euskal Etxeak bazkideei egiten dien urteko kultur eskaintzari?

2021/02/02

Gauzak konplikatuta dauden une honetan, Euskal Zinema online zure Euskal Etxearen eskaintza aberas dezakeen aukera izan daiteke Aurten hamaikagarren urtea egingo du Carlos Gabilondok euskal filmak --normalean labur bat edo ondoren film luze bat-- eskaintzen Argentinako euskal etxeetan. Laneko erretiroa hartu zuen euskal jatorriko Gabilondok, eta bide hau topatu zuen zinemarekiko zaletasunari eta bere euskal sustraiei ekarpen bat egiteko borondatea batzeko. Eta honela sortu zuen Euskal Zinema Ibiltaria proiektua, iaz 10 urte bete ...

Gehiago irakurri...


Santiagon, Patricio Legarragak 'Los Vascos de Francia en Chile' obrako sei liburukiak plazaratu ditu, edizio digitalean

2021/02/01

Patricio Legarraga Raddatz-en (Santiago, 1962) 'Los Vascos de Francia en Chile'ren sei liburukiak Patricio Legarraga ikerlari txiletarrak 'Los Vascos de Francia en Chile' bere obraren seigarren liburukia plazaratu du, hirugarren edizioan. Lanak sei liburuki ditu, formatu digitalean: lehenengoa sarbide eta kokatzaile, aipatuz Euskal Herria eta euskaldunak, Iparraldea, eta euskal emigrazioa eta Txile, besteak beste; eta gainerako bostak, familia eta biografien hiztegia izanik. 1840-1940 ...

Gehiago irakurri...


Gillermo Zubiaga hasi berria da New Yorkeko Eusko Etxean euskal kirolariei buruzko hormirudia marrazten

2021/01/29

Bozkarioz euskal etxea eta ilusioz Zubiaga marrazkigile eta pintorea bera, nortasun berezia emanez New Yorkeko EEko hormei Orain pare bat aste t'erdi eman genuen New Yorkeko Gillermo Zubiaga euskal artista hiriko Eusko Etxeko hormetan gauzatzeko prestatzen ari zen muralaren berri. Momentu hartan, hormirudia proiektua baizik ez zen, artistak ordenagailuan diseinatu eta euskal egoitzaren paretetara aldatzeko prestatua. Baina hori aldatua da dagoeneko, zeharkatzen hasia baita New Yorken finkatutako marrazkigile ...

Gehiago irakurri...


Juan Sebastian Elkanoren biografia eguneratua kaleratu dute euskaraz; irakurri nahi 'EH itsastarraren jatorriaren bila'?

2021/01/29

"J. S. Elkanoren aztarnaren bila" euskarazko eta gaztelaniazko edizioetan topa daiteke orain Pandemiak baldintzatutako Juan Sebastian Elkanoren bostgarren mendeurrenaren ospakizun garai berezi honetan, Elkano Fundazioak "J. S. Elkanoren aztarnaren bila" liburuaren plazaratzea iragarri du, euskarazko bertsioan. Orain artean gaztelaniazko bertsioa zegoen kalean, Julian Diaz Alonso egile. Bilboko Itsasmuseum-en zein Donostiako Aquariumeko dendetan eros daiteke, gaztelaniazkoa ...

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetatik, euskal gazteek entzuten duten euskal musika garaikideko Spotfy zerrenda bat atera du NABOk

2021/01/28

"Basque Contemporary Sampler", egungo gazteek entzuten duten euskal musika garaikidearen adierazgarri Hona Spotfy-n egungo euskal gazteek entzuten duten musikaren playlist bat, Estatu Batuetatik datorkiguna, bertako Mikaela Goicoechea eta Madalen Bieter gazteek hautatua. Gaur bertan jakinarazi digu NABOk bere Astero buletinaren bidez euskal musika garaikideko zenbait egile eta estilo (popa, rocka, hip.hopa, elektronikoa eta abar) biltzen dituen zerrenda hau, Diasporan gehiegitan entzuten ez diren doinu eta ...

Gehiago irakurri...


Begiratua eman nahi diozu Hego Kalifornian, Chinoko Euskal Etxearen historiaren isla eta lekuko den bideo sorta honi?

2021/01/27

Chinoko Euskal Etxearen webguneak biltzen dituen bideoetako irudi bat, bertako Klika erakusten duena Hego Kalifornian, Los Angeles handiaren baitan, Chino hiria --80.000 inguru biztanle-- estatuko alde honetako euskal etxe erreferentzialenaren egoitza da, ingelesez Chino Basque Club eta euskaraz Chinoko Euskal Etxea izena duen euskal elkartea bilduz. 1968an sortua, ez da inguruko zaharrena --hori 1946ko Southern California Basque Club baita-- baina bai kopuruz, indarrez eta ekitaldiz ...

Gehiago irakurri...


Online jardunaldiak artea eta erbesteaz eta erakusketa, Mexikon erbesteratutako Gerardo Lizarraga pintore nafarraz

2021/01/27

Erakusketa Iruñean da, eta jardunaldiak (arteaz, exilioaz eta Lizarragaz ) online segi daitezke Atzo estreinatu zuten Iruñean, Nafarroako Museoan, 'Gerardo Lizarraga. Artista erbestean' izeneko erakusketa, 1905ean Iruñean jaio eta Mexikoko erbestean 1982an hildako margolari nafar gutxi ezagutu baina esanguratsu honen bizitza eta obrari buruzko atzerabegirakoa, Nafarroako Memoriaren Institutuaren eta Nafarroako Museoaren eskutik. Biltzen dira, besteak beste, Frantziako ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia