euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskara Biziberritzeko Esperientziara Hurreratzea' online tailerra abiatuko dute datorren astean Mexikoko UNAMen

2021/02/24

Tailerra datorren astean hasiko da Zoom bidez, Haizea Elizondo koordinatzaile Munduan dauden 6.000 hizkuntzen %43a desagertzeko arriskuan dago eta, Mexikoren kasuari dagokionez, egun Mexiko den lurraldean mintzo diren bertako hizkuntza guztiak dira desagertzeko arrisku larrian daudenak. Baina, zerk ekartzen du hizkuntza bat desagertzea? Ezinbesteko prozesua al da? Ala atzerabueltarik izan dezake? Asko dira munduan euren geroaren aldeko borrokan ari diren ...

Gehiago irakurri...


Partaideak bertan zein online, Urkullu buru Gasteizen bildu zen atzo Kanpoko Euskal Gizataldeen Aholku Batzordea

2021/02/24

Bilerako mahaiburutza. Partaideetako asko bertan zeuden fisikoki, baina hamarretik gora pantaila bidez bertaratu ziren Aholku Batzordea atzo astearte arratsaldean bildu zen Lehendakaritzan Iñigo Urkullu lehendakaria buru, bere eskuin-ezker Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu. Bilera Urkulluren harrera-hitzekin hasi zen, fisikoki bertan zeudenei, eta pantailen bidez urrunetik partaide zirenei. Munduko Euskal Etxeen ...

Gehiago irakurri...


Argentina: euskal gizataldeari buruzko bideo bat saritu dute unibertsitate arteko ‘Zientziak axola du’ lehiaketan

2021/02/23

‘Zientziak axola du’ lehiaketan 2. saria irabazi zuen bideoa RedIUP-Zientzia eta Teknologia Zabaltzeko Unibertsitate arteko Sareak antolaturik, ‘Zientziak axola du: ezagutza fidagarriak komunikatzeko erronka ziurgabetasun eta infodemia garaian’ bideo lehiaketak helburu argia du: “pandemia eta postpandemia une hauetan, Unibertsitatean sortzen diren ezagutzak balioesten dituzten komunikazio publikoko pieza originalen sorkuntza sustatzea”.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Nafar Etxea Argentinako hiriburuan Covid-19aren testa doan egin daitekeen lekuetako bat da

2021/02/22

Buenos Aires Hiriko Gobernuak hainbat gune ireki ditu COVID-19a detektatzeko testak egiteko, tartean Nafar Etxea (arg Minutouno.com) Buenos Aires Hiriko Gobernuak Covid-19a izan dezaketela susmatzen duten jendeei listu-testa doan egiteko aukera ematen die, besteak beste horretarako propio zabaldu dituen DetectAr programako guneetan, horietako bat Nafarroako Etxearen egoitza, Moreno 3682 helbidean. Goizeko 9etatik 11:30ak arte bertara joateko aukera dago, beti ere joan aurreko azkeneko hiru orduetan ezer jan gabe eta denbora horretan hortzak ...

Gehiago irakurri...


Zeozer onik ere behar zuen ekarri: Pandemiak herrialde osora zabaldu du Mexikon euskara ikasteko aukera

2021/02/22

Mexikoko Euskal Etxeko euskara klaseak joan den asteazkenean hasi ziren eta online Errepublika osora hel daitezke Bizi dugun pandemiak ekarri duen hondamendia nabarmena izan arren, gaitzak utzi du baita bestelako albisterik ere. Mexikon, esaterako, euskara ikasteko aukera eman die herrialdean bizi diren guztiei. Izan ere, semaforoa gorrian egon den bitartean, itxita egon da Euskal Etxea eta horrek ikasgela utzi eta bide berri eta berritzaileak jorratzera behartu ditu bertako euskara arduradunak: Euskara online, bai, baina ...

Gehiago irakurri...


Mexikoko Euskal Etxeak ongi etorria egin dio elkarteko egoitzan Jose Maria Cazalis, Euskadiren ordezkari berriari

2021/02/19

Cazalis ordezkari berria --bigarrena ezkerretik--  EEko Gurutzne Etxeberria, Julen Ruiz de Azua eta Josu Garritzekin (arg EE) Mexikoko Euskal Etxeko lehendakari Julen Ruiz de Azuak ongi etorria eman dio herrialdera Jose Maria Cazalis, Eusko Jaurlaritzako ordezkari iritsi berriari. Cazalisek berak Euskal Etxeko zuzendaritza taldekoei aitortu die erronka handia dela Eusko Jaurlaritzak eman diona: “Senatuan txantxetan esaten nuen después de ser senador, el mejor destino es ser embajador en la Santa Sede. Ez naiz ...

Gehiago irakurri...


‘Vasca’ izeneko poltsa eta larruki marka argentinarra, diseinu, tradizio eta “aitona euskaldun baten” adierazgarri

2021/02/19

Vera Lisa Bergalli Erviti 'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai' jaialdian. Eskuinean bere diseinuetako bat Vera Lisa Bergalli Erviti jantzien eta ehungintza arloko diseinatzailea da, Buenos Airesko Unibertsitatean graduatua. Amaren aldetik, euskal sustraiak ditu eta aitona, Jesus Jose Erviti, Nafarroatik, Obanos herritik etorri zen Argentinara. Aurrekari horiekin, azaldu dio EuskalKultura.eus-i, ez zuen zalantza handirik izan bere ekimena deitzerakoan, “Gure aitonak bere herriaren kultura ...

Gehiago irakurri...


Hego Amerikarako etorkinen istorioak kantu bihurtzen ditu EHko TikTara taldeak: bidal iezaiezu zeure arbasoena!

2021/02/18

TikTara Taldea oholtza gainean emanaldi batean TikTara musika taldea Zarautzen sortu zen 2010ean eta euskaraz abesten ditu sustrai latinoa duten aire eta musikak. Euskal Herriko zenbait tokitako zazpi musikarik osatua, plaza eta aretoetan kontzertuak eskaintzeaz gain euskal diasporari lotutako proiektu berezi eta polit batean ari da lanean gaur egun. Burutu ahal izateko, deialdi bat egiten die taldeak Hego Amerikako eta mundu osoko ...

Gehiago irakurri...


Lehendakariak Lazkaon barnetegia egiten ari diren 'Euskara Munduan'go Diasporako 11 ikasleak errezibitu ditu Gasteizen

2021/02/17

Gaur goizeko irudia, Euskara Munduango partaideak Iñigo Urkullurekin Lehendakaritzan Urkullu lehendakariak, urtarriletik Lazkaoko barnetegian euren euskara ikasketak bururatzen ari diren Diasporako 11 ikasle/irakasleak errezibitu ditu gaur goizean Gasteizen. Taldea 'Euskara Munduan' programako arduradun den Kinku Zinkunegirekin iritsi da Lehendakaritzara eta Urkullurekin batera izan ditu harreragile Bingen Zupiria Kultura sailburua, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako ...

Gehiago irakurri...


Euskaraz errodatutako 'Ihesaldia' telesaila AEBan ikusi ahal izango da otsail honetan jatorrizko bertsioan azpitituluz

2021/02/17

Telesaila joan den abenduaren 15ean estreinatu zuen ETB1ek eta otsailaren 27tik aurrera ikusi ahal izango da AEBan Estatu Batuetako Flix Latino plataformak 'Ihesaldia' minitelesaila, ETBk eta Pausolak ekoitzia Jabi Elortegi zuzendari, estreinatuko du otsailaren 27tik aurrera eta, izan ere bere jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango da, azpitituluta. Bost atal dauzka eta 1976ko abenduan Bizkaian Basauriko espetxean egiazki gertatu zen pasadizo bat hartzen du oinarri, bertako preso talde batek bere ihesaren itxurak ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia