euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilbo-Buenos Aires aldibereko ekitaldi batek ikurrina Argentinan ofizialki altxatu zeneko mendeurrena ospatuko du bihar

2021/07/08

Buenos Airesko Laurak Bat euskal etxean ikurrina lehen aldiz jarri zeneko 100. urteurrena Euskaldunen ikurrik zabalduena da gaur egun eta Diaspora osoko euskal etxeetan dago ikurrina, bilgarri eta euskal elkartasunaren adierazle. Baina iraganera begiratuz gero ez da gure artean hain ikur zaharra. Izan ere, Diasporari dagokionez, bihar beteko dira ehun urte Argentinan ofizialki lehen aldiz igo zutenetik, non eta Buenos Airesko Laurak Bat-en, orduan geroztik baieztatu duen ibilbide ...

Gehiago irakurri...


Batzar Nagusia egin du Zoomez Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak, Gustavo Armendariz lehendakari

2021/07/07

Lehenengo aldiz bildu da Zoomez Chascomusko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxearen Urteko Batzarra Joan den astelehenean, uztailaren 5ean, Urteko Batzar Nagusia egin du Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak. Lehenengo aldiz Zoom bidez, koronabirusarengatik iazkoa egin gabe geratu ostean. Bileran zehar aurreko Batzarraren akta irakurri zen eta 2019ko eta 2020ko balantzeak onetsi, eta Zuzendaritza Batzordea berritu zen, datozen bi urteko eperako. Honako kideek osatzen dute Batzorde ...

Gehiago irakurri...


Euskal-amerikar udaleku moduko bat proposatu dute AEBn 15-21 urteko gazteak Euskal Herrira gertura daitezen

2021/07/07

Uztailaren 10a da azken eguna 15-21 urte bitarteko gazteentzako "Atipikoa" esperientzian izena eman nahi dutenentzat Nork esan du Euskal Herria ezagutzeko derrigorrez haraino bidaiatu behar denik? Pandemiak bidaiak zaildu egin ditu eta honek erantzun eta baliabide berriak atontzeko erronkari aurre egin behar izana ekarri du. Testuinguru horretan sortu zen “Atipikoa”, 15 eta 21 urte bitarteko gazte euskal-amerikarrei aukera berri bat ekartzeko, lehengo baina baita ere egungo Euskal Herrira hurrera daitezen, ...

Gehiago irakurri...


Diasporako sanferminzaleak sareetan bilduko dira bigarren urtez ohiz kanpoko dei birtualetan baina su eta garrari eutsiz

2021/07/07

2021eko sanferminak Nazioarteko jai egutegiko famatuenetakoak dira Sanferminak eta bigarren urtez pandemiak bertanbeheratu egin ditu aurten presentzialki. Baina ez ditu euren sua eta gogoa itzali, moldatu baizik. Argentinako diasporan, bertako lau Nafar Etxeak sare sozialetara atera dira. Eta astelehenean bertan, uztailaren 5ean, lau lehendakariek bideo bat prestatu zuten elkarrekin beren kide eta zaleak ...

Gehiago irakurri...


Ikus 'Nora'ren bideoklipa, Izaro kantariak Lara Izagirreren azken filmarentzat eginiko kantaren aurkezpena

2021/07/06

Izarok eman izan du kontzerturik Diasporan eta kantatu izan du, adibidez, Mexikoko eta Bartzelonako Euskal Etxeetan Hona hemen Izaro (Mallabia, 1993) kantari bizkaitar gazteak Lara Izagirre zuzendariaren 'Nora' filma berriarentzat egin duen kantaren bideoklipa. Filmak, Ane Pikaza aktorea dakarkigu bere aitona argentinarra galdu duen gazte baten paperean, bidaia hasten duela Dyane 6 zahar batean Euskal Herriko kostaldean barrena aitonaren errautsak amonarenekin uzteko. Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ...

Gehiago irakurri...


Trujilloko Euskal Etxeak Verastegui/Berastegi familiako kideen lehenengo bilerara deitu du, datorren larunbatean online

2021/07/06

Berastegitarren bilkura uztailaren 10ean egingo da goizeko 10:00etan (Peruko ordua), Argentinako 12:00etan, edo EHko 17:00etan Verástegui, Berastegui, Verasteguiz, Verastigui... edo Berastegi abizenaren beste edozein aldera da zure deitura? Batera edo bestera idatziak, nazioartean eta bereziki Ameriketan topa daitezke. Hori bada zure kasua, edonon bizi zarela ere, Trujillo Euskal Etxeak famili-bilera batera gonbidatzen zaitu datorren larunbatean, uztailaren 10ean, online, "De Berastegi al mundo" ...

Gehiago irakurri...


Gaztelaniaz, ingelesez eta euskarazko bana testu lehen hiru sarituak Sanferminetako Kontakizun Laburren XIII Sariketan

2021/07/05

San Ferminetako Kontakizun Laburren XIII. Sariketa San Fermin blogak antolatuta Bigarren urtez pandemia kari, aurten ere Sanferminak bertan behera geratu dira, ez ordea izpiritua, eta sanferminzale amorratuek aurkitu dute bestela nola ospatu. San Fermin Blogak, esaterako, izpiritu horretan blai, Sanferminetako Kontakizun Laburren XIII. Sariketa antolatu du, nafar festarik famatuenaren esperientziak idatziz islatu eta gogoratzeko. 2021eko edizioan, Javier Casado ...

Gehiago irakurri...


Auzolana Patxi Bisquertek Pello Mari Otañoz egingo duen filma gauzatzeko: txartelak 10 euro, erosi duzu zeurea?

2021/07/02

Pello Mari Otañoren figura merezi duen lekura ekartzeko proiektua bultzatzen du Patxi Bisquertek (irudian) (arg Bertsolari.eus) "Ombuaren itzala" du izena Patxi Bisquert-ek Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitzari buruz bultzatzen duen filmak. Gogora dezagun, Diasporari zinez lotutako Otaño (Zizurkil, 1857-Rosario,1910) pertsona erreferentziala izan zela bertsolaritzan eta bere garaiko euskal kulturan; eta ombua, itzal handia ematen duen Argentinako Pampako zuhaitz adierazgarria dela. ...

Gehiago irakurri...


Saladilloko Itxaropen-ek haritza landatuko du Malvinetan erorien omenez eta gauza berera deitu ditu Argentinako EEak oro

2021/07/02

Saladilloko Euskal Etxeak haritza landatuko du Malvinetan eroritakoen omenez Ekimena Guillermo Raul Ni Colo beterano saladillotarraren eskutik dator eta helburu jakina du: Malvinetako gerran hildako 649 soldaduak omentzea, bakoitzaren oroimenez zuhaitz bana landatuz. Ni Colo-ren asmoa da, arbola kopuru horretara datorren urteko apirilean iristea, 2022ko apirilean beteko baita Argentinako historiako une ilun eta tristeenetakoa izan zen haren 40. urteurrena.

Gehiago irakurri...


Beatriz Chivite olerkari iruindarraren poemak euskaraz eta ingelesez irakur daitezke 'The Blue Line' liburuan

2021/07/01

 Londresko metroan doazen pertsonak hartzen ditu 'The Blue Line'n egileak hizpide, orain euskaraz eta ingeles irakurgai Beatriz Chivite poeta nafarraren 'Metro' poema-liburua ingelesez irakur daiteke dagoeneko, Ingalaterrako Francis Boutle Publishers argitaletxe independenteak 'The Blue Line, Poems in Basque' izenburupean kaleratu duen euskara-ingelesa edizio elebiduna medio. Londresko metroan doazen pertsonak hartzen ditu 'The Blue Line'n egileak hizpide. Francis Boutle argitaletxearen ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia