euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaraz egiten duzu? Nahiko zenuke ‘El Vasco’ film euskal argentinarrean parte hartu? Hona, casting-aren berri

2021/03/26

'El Vasco' pelikula euskal argentinarraren afixa Bizi dugun kinka konplikatu samar honek ekarritako atzerapenen ondotik, gauzak berriro mugitzen hasi dira 'El Vasco' filmaren inguruan. EHko Pausoka ekoizleak, Argentinako Oeste Films eta Prisma ekoiztetxeekin batera, berrekin egin diete Argentinan girotuko den ‘El Vasco’ filmaren prestakuntzei. Izen handiko aktoreek hartuko dute parte, tartean  Itziar Aizpuru eta Joseba ...

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Rosarioko Zazpirak Batek; Guillermo Canut Garramiola da EEko lehendakari berria

2021/03/25

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria elkartearen egoitzan Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak, Santa Fe probintzian, Urteroko Ohiko Batzarra egin zuen joan den martxoaren 13an, besteak beste bere buruzagitzako zenbait kargu berritzeko, tartean Euskal Etxeko lehendakaria bera, elkarteko barne araudiak diotena segituz. Bildutakoek erabakitakoaren ondorioz, honela geratzen da osatua EEko Zuzendaritza Batzorde berria datorren agintaldirako:

Gehiago irakurri...


Argentina: harrera paregabea egin diote ‘Bizi gira... kutxa bira!’-ri Viedma eta Patagonesen; orain, jauzia EHraino!

2021/03/25

'Bizi gira... Kutxa Bira...' Diasporatik Euskal Herrira Patagonia Argentinarrean hasi du bere ibilbidea Euskal Herriko Iparra-Hegoa elkarteak sortutako ‘Bizi gira... kutxa bira!’ ekimenak. 25 urte betetzen ditu aurten Carmen de Patagones eta Viedma hirietako euskal gizataldeak batzen dituen bertako Aberri Etxea EEak eta bi eguneko ospakizuna antolatu zuen joan den asteburuan egurrezko ‘Kutxa’ri behar bezalako harrera ...

Gehiago irakurri...


Eskuragarri dago dagoeneko interneten Las Platako Euzko Etxeko Eguzkia hiruhilabetekariaren 13. zenbakia

2021/03/24

La Platako Euzko Etxeko Eguzki aldizkariaren egungo denboraldiko 13. zenbakia, 2021eko martxoari dagokiona La Platako Euzko Etxeak Eguzkia bere hiruhilabetekariaren 2021eko lehenengo zenbakia kalean --pantailetan alegia-- dela iragarri du, bertan irakurri edo bertatik jaisteko. Plazaratu berria den zenbakia egungo denboraldiaren 14.a da eta martxoari dagokio. Koloretan da eta 48 orrialde dauzka. Bere azalean mitxeleta bat agertzen da, 'bandera argentinarra' motakoa eta irudia Evangelina Bértolari zor ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak antolatuko du irail-urrian AEMI Batzarra: epea ireki da lanak aurkezteko diasporez eta sorterriez

2021/03/24

Eusko Jaurlaritza, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bidez, 2007tik da AEMIko kide Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza antolatzaile egingo da 2021eko irailaren 29tik urriaren 3ra Donostiako Miramar Jauregian AEMIren (Association of European Migration Institutions - Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) 31. Batzarra, "Diasporen eta euren jatorri-herrialdeen arteko harremanak: migrazio berriak, itzulera mugimenduak eta testuinguru historikoa ...

Gehiago irakurri...


Inoiz baino nazioartekoagoa ‘Gutun Zuria’ Bilboko Letren Jaialdia, hitzaldiak zuzenean Argentina, Kuba eta Marokotik

2021/03/24

2021eko 'Gutun Zuria’k nazioarteko partaidetza nabaria izango du Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, ‘Gutun Zuria’, martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo da, aurten hautatutako leloa "Hemen. Non guztiak biltzen dituen lekua" izanik, Koldo Izagirreren "Hemendik idazten dugu" poemaren bertsoan inspiratutakoa. Izen handiko kultur ekitaldiak nobedadeak ere badakartza edizio honetara, Euskal Herriko mugak gaindituko ...

Gehiago irakurri...


Kontaketa, mikroipuin eta poesia lehiaketa antolatu dute Txiletik, Gernikako Bonbardaketaren 84. urteurrenean

2021/03/23

Gernikako Bonbardaketaren 84. urteurrenerako lanak aurkezteko epea apirilaren 16an amaituko da Euskadiren Txileko Ordezkaritzak eta Etxepare Euskal Institutuak lehiaketa edo zehatzago testu-bilketa bat antolatu du datorren apirilaren 26an Gernikako Bonbardaketaren 84 urteurrena izango dela-eta. Testuak eskatzen dituzte, kontaketak, mikroipuinak edo poesiak, gehienez 100 hitzekoak, gai gisa gertakari lazgarri hura hartzen dutela edo "hurbiletik ukitzen zaituen pertzepzio, sentsazio edo bizipen baten" ...

Gehiago irakurri...


Oso oso gutxi falta da 10.000 sinaduretara iristeko 'Netflix euskaraz' kanpainan: anima zaitez eta sinatu zeuk ere

2021/03/23

Zure sinadura eskatzen du "Netflix euskaraz" kanpainak Change.org 'Netflix euskaraz' kanpainak plataforma digital ezagun honi euskarazko ikus-entzunezko edukiak ere sartzea eskatzen dio eta euskal bezeroen errealitate soziolinguistikoa kontuan hartzea, film originalak zein azpitituluak sartuz. Helburua, apirilaren 15aren aurretik 10.000 sinadura lortzea da, eta lerro hauek idazteko momentuan 9.251 atxikimendu bildu ditu dagoeneko. Helburua lortzea, ...

Gehiago irakurri...


Jose Felix Azurmendiren artikulu berria, Diasporatik gure kulturari egindako ekarria eta haren ezagutza aldarrikatuz

2021/03/23

Jose Felix Azurmendik Diasporaren ekarpena aipatzen du Berriak Josu Okiñena musikariari eginiko elkarrizketa baten harira Interesgarriak beti Jose Felix Azurmendik bere blogera ekartzen dituen gogoeta, pasadizo eta iruzkinak. Gaurkoan liburu xahar eta istoriodun batetik abiatzen da, batetik aipatzen duen liburuari gogoeten emaitza, ontzi eta sustatzaile balioa emanez; baina azpimarratuz baita ere ale horrek egin duen ibilbidea, eta aitortuz, Euskal Herriaren kasuan, Europako zazpi probintziak ez direla munduan euskal ...

Gehiago irakurri...


NABOk Boiseko Miren (Rementeria) Artiach-i eta Renoko Janet (Carrica) Inda-ri eman die 2021 Bizi Emankorra saria

2021/03/22

Boiseko Miren (Rementeria) Artiach eta Renoko Janet (Carrica) Inda dira 2021eko NABO Bizi Emankorra sariak (milesker BBM&CC) Euren hirietako euskal komunitateetan eta oro har AEBko euskal komunitatean pertsona ezagun, langile eta asko emandakoak dira eta horri loturik, izan ere, onartu berria du NABOk joan den larunbatean 2021eko Bizi Emankorra saria Boiseko Miren (Rementeria) Artiach-i eta Renoko Janet (Carrica) Inda-ri ematea. NABOren sorreran eta historian leku propioa daukaten bi emakume dira. Miren, izan ere, NABOko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia