euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abian da Nafar Fonoteka, 18. mendetik honako nafar musikarien lehen 29 grabazio, Diaspora ere barne, sareratuta

2021/04/15

Oraingoz XVIII. mendetik honako obrak grabatu eta sareratu ditu Nafar Fonotekak. Webgunea euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez dago Nafarroako Artxiboak eta Baluarte Fundazioak Nafar Fonotekaren abiatzea aurkeztu dute gaur, XVIII. mendetik gaurdainoko nafar musika ondareari dagozkion lehenengo 29 grabaketa egin eta sareratuz, Diasporako egile eta obrak ere barnean, hala baita, esaterako, zerrendako orain arteko emakume bakarraren, Emiliana Zubeldiaren (Salinas de Oro, Nafarroa, 1888 - Hermosillo, Mexiko) kasua. Materiala libre eta doan dago ...

Gehiago irakurri...


Paranako Urrundik-ek ‘Udazken arratseko’ kontzertuetara gonbidatzen du, igandeetan, Euskal Etxeko patioan

2021/04/15

Udazken arratseko kontzertuak Urrundik-en ‘Udazken arratseko kontzertuak’ izeneko zikloari emango dio hasiera Urrundik Elkarteak igande honetan, apirilaren 18an. Lehenengo emanaldian, Euskal Etxeko gitarra irakaslea den Hernando ‘Pico’ Rubiok joko du. Rubio jardunbide handiko artista da eta probintzia eta nazio mailako sari ugari irabazi ditu folklore jaialdietan, tartean, 2017ko ‘Pre-Cosquin’en eta 2020an eta ...

Gehiago irakurri...


Segitzen du sarean Boiseko Euskal Museo eta Ikastolaren alde larunbatean hasi zen enkanteak: sartu eta ekiozu!

2021/04/14

Boiseko Euskal Museo eta Ikastolak antolatutako enkantean eskura daitezkeen objektu eta zerbitzuetako batzuk Ohiko diru-sarreretako asko bere ohiko bidean pandemiagatik galdu diren edo moldatu edo berrasmatu behar izan duten honetan, azken urtebete pasexean Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak, eta bere baitan dagoen Boiseko Ikastolak ere, egokitu behar izan dituzte euren diru-iturriak, eta irudimenari eutsiz, birtualtasuna eta publiko euskaltzalea lagun, bide berriei ekin diete euren proiektuen balantze ...

Gehiago irakurri...


2011 Gaztemunduko partaide, Lucia Igarzabal da Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxeko lehendakari berria

2021/04/14

Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria 2021eko Ohiko Batzar Nagusian Lucia Igarzabalek hartu dio lekukoa 2016tik hona Guillermo Larreguiko lehendakaria izan zen Bernardo Indabururi. Igarzabal Euskal Etxeko sortzaileetako baten alaba da eta ibilbide luzea du Euskal Etxeko Batzordean. Horretaz gain, 'Euskal etxeak eta kultur elkarteak kudeatzeko trebakuntza' ikasgai izan zuen 2011ko Gaztemundu programan hartu zuen parte eta badirudi ...

Gehiago irakurri...


Apirilaren 30a, AEMIren Batzarrean diaspora edo migrazioei buruzko lan proposamenak aurkezteko azken epea

2021/04/13

Diaspora edota migrazioen mundua landu baduzu eta horien inguruko azterketa, gogoeta edo ikerlan edo paperik jendaurretu nahi baduzu, garaiz zaude uda azkenean Donostian egingo den AEMIren Batzarrean aurkezteko. Gogora dezagun AEMIko (Association of European Migration Institutions - Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) parte dela Eusko Jaurlaritza bere Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren ...

Gehiago irakurri...


Arrakasta izan du Karibeko Euskal Etxekoek eratutako "Euskaraz Kolonbia" ekimenak: ikus emaitza den bideoa

2021/04/12

'Karibeko Euskal Etxea'k deitutako bideo-ekimenean partaide izan da Cartagenako Gabriel Zabala Gogoan edukiko dute gure irakurleek joan den martxoan Guillermo López buru duen 'Karibeko Euskal Etxea'k "Euskaraz Kolonbia" izenpean abiarazitako ekimena. Parte hartu nahi zutenei --Kolonbiakoak, inguruko herrialdetakoak baina beste edozein lekutakoak ere izan zitezkeen-- idazteko eta euskal esaldi edo esaera bat lortu eta hura ikasi eta kamera aurrean bota eta horren bideoa bidaltzeko ...

Gehiago irakurri...


Balleta: Ione Miren Agirre dantzariak (Caracas, 1988) azken agurra eman die agertokiei joan den larunbatean Donostian

2021/04/12

Ione Miren Agirre joan den astean Donostian, Victoria Eugenian eskaini behar zuen bere azken taularatzea prestatzen (arg Iker Azurmendi) Venezuelako hiriburuan jaio zen, aita ezpata-dantzaria eta bertako Eusko Etxeko bazkide aktibo eta lehendakari ohia izan zen Paul Aguirre izan zuela. Geroafo familia Euskal Herrira itzuli eta hemen eman zituen Ione Mirenek lehenengo pausoak dantza munduan, Baionan, euskal dantzetan eta berehala balletean. Hamaika urte besterik ez zituela Pariseko Opera Nazionalaren Dantza Eskolerako aukeratu eta hara ...

Gehiago irakurri...


St Pierre eta Miquelongo Euskal Etxea euskal kulturaz dakien kultur animatzaile baten bila dabil udan berehala hasteko

2021/04/09

2020eko Agorrileko Euskal Bestako irudia St Pierren. Gogoratu Ipar Ameriketan, Ternua ondoan dagoen artxipelagoa dela SPM St Pierre eta Miquelongo Euskal Etxea (EESPM) euskal kulturan trebatutako kultur animatzaile baten bila dabil uda honetarako, ekainean hasi eta irailean bukatzeko. Bilatzen den pertsonak euskal kulturaren ezagutza zabala beharko du izan, ekimena eta animaziorako trebetasuna, eta izango dituen zereginen artean daude euskara eta euskal kulturari lotutako tailerrak antolatzea, SPMko agorrileko besta eratzea, gazte ...

Gehiago irakurri...


Julen Gorostizak txanda hartu dio Mallorcan Xabier Egurrolari 'Artea' Euskal Etxeko euskara klaseetako irakasle

2021/04/09

Mallorcako EEko lehendakari Nicolas Ibarra, 'Euskara Munduan'go koordinatzaile Kinku Zinkunegi eta euskara irakasle Julen Gorostiza Bisita egin die martxoaren 29an 'Artea' Euskal Etxeko lagunei Etxepare Euskal Institutuko 'Euskara Munduan' programako koordinatzaile Kinku Zinkunegik eta, besteak beste, Etxepare Euskal Institutuaren eta Mallorcako Euskal Etxearen artean euskara eskolak emateko daukaten hitzarmena berritu dute bi erakundeek. Zinkunegirekin bildu ziren Arteako lehendakari Nicolas Ibarra eta Julen ...

Gehiago irakurri...


Emakumeen Pilota bor-bor Necochean: 40 neska dabiltza trinketean eta hiru, Pilota Azpibatzordeko kide

2021/04/09

Cristian "Oso" Barac, Maite Bilbao, Joseba Bilbao (arbitroa), Victoria Lastagaray eta Sebastian Gomez Pilota Paleta Txapelketa Mistoaren egoitza izan zen joan den larunbatean, apirilaren 3an, Necocheako Euzko Etxeko trinketea. Ekitaldi arrakastatsua suertatu zen, honako irabazleekin: bikote txapelduna Victoria Lastagarayk eta Sebastian Gomezek osatutakoa izan zen, bigarren lekuan Cristian "Oso" Barac eta Maite Bilbao. Azpimarragarria baita ere, antolatzaile, euskal ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia