euskal diaspora eta kultura
2021/05/07
Mapochoko hiriko Euzko Etxeak deiturik, Bazkideen Ohiko Batzar Nagusia egin zuen online Santiagoko Euzko Etxeak apirilaren 28an, asteazkenez, eta besteak beste aurreko batzarreko agiria onartu, 2020ko txosten ekonomikoa eta orokorra onetsi eta elkarteko buruzagitza karguak bozkatu zituen. Orain arteko lehendakari Ignacio Bastarrica berriz hatatu zuten eta hiru batzordekide berritu ziren, Zuzendaritzara bilduz ...2021/05/07
Buenos Airesko Ekin Euskal Argitaletxeko eta Eusko Kultur Etxeko (Eusketxe) buru den Maria Elena Etcheverryk bi erakundeotako azken berriak helarazi dizkigu. Argitaletxeak bi izenburu berri kaleratu ditu aurten: Xabier Irujo eta Larraitz Ariznabarretaren Beotibar-Zazpi mende geroago (1321-2021) eta Xabier Irujo beraren The Bombing of Gernika (Gernikako Bonbardaketa), lehenengoa euskaraz, bigarrena ...2021/05/06
Gernika eta Gernikako Bonbardaketan hil ziren lagunak omentzeko Beti Aurrera Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Literatura Lehiaketa bere hamargarren ediziora iritsi da aurten. Txapelketa elkarrekin antolatzen dute Chivilcoyko Euskal Etxeak eta hiriko SADE-Idazleen Argentinar Elkarteak, eta sarraskiarenn 84. urteurrenarekin bat eginez aurkeztu dute bi elkarte antolatzaileetako ...2021/05/05
Bernardo Atxagaren ‘Soinujolearen semea’ eleberriaren japonierarako itzulpena, Nami Kanekok euskaratik egina eta Etxepare Euskal Institutuak diruz babestua, Japoniako Itzulpen Onenaren Sariko bost finalisten artean dago. Shinchoshak argitaletxeak 2020an japonieraz argitaratutako liburuak oso harrera ona jaso du Japoniako orain arte irakurle eta kritikarien artean. Hainbat ...2021/05/05
Euskal Etxeko euskara taldeak ‘Irrati Kontuak’ irratsaioa estreinatu du. Saioa euskaraz da, Podcast tankera hartzen du eta mota askotako gaiak jorratzen ditu, tartean eguraldia, euskara, etxeko sukaldaritza eta erremedioak, telesail gomendioak, horoskopoa eta iragarpenak. Jolasak ere proposatzen dituzte eta parte hartzeko Euskal Etxearen sareetan sartu behar da. ‘Irrati ...2021/05/04
Euskal Herriko Unibertsitateak, Euskal Diasporan espezializatzeko graduondokoa estreinatuko du datorren urrian. Urritik ekainera bitartean emango da, modu birtual edo presentzialean. Oscar Alvarez Gila koordinatzaile akademikoak eta Gorka Alvarez Aranburu Eusko Jaurlaritzaren Kanpoko Euskal Komunitatearentzako zuzendariak iragarri dute abian jartzea. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren babesa ...2021/05/04
Artikulua argitaratu zuen Javier Sada Donostiako kronikariak orain gutxi El Diario Vascon, egunkari horretako 'Oroimenaren kalea' sailean, 1970ean Mexikoko Gaztelupe elkarte gastronomikoan gertatutako pasadizoak gogora ekarriz. Datozen lerroetako datuak bertatik atera ditugu. Gogora ekartzen zuen, esaterako, 1970an Donostiako Gaztelupe elkarteak bandera masta erdian ipini zuela, Mexikoko ...2021/05/03
Eneko Bidegain (Baiona, 1975) ikerlari lapurtarra hautatu dute aurten hilabetez Reno-Nevadako Unibertsitatean (UNR) 2014an sortutako Jon Bilbao Katedran ikerketa-proiektu bat gauza dezan. Bidegainek honako izenburua ezarri dio landuko duen proiektuari: "Euskal Herri kontinentaleko jatorriko diasporako kideek AEBetan eta Euskal Herriari buruz bilatzen eta jarraitzen dituzten informazioak, paperezko ...2021/05/03
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak euskarazko hezkuntza sustatzen duten proiektuen aldeko apustua egin du, material didaktikoak sortuz, haur zein helduentzat, EIMA programaren laguntzarekin. Honela agertzen du bere webgunean argitara emandako artikulu honetan, estekak emanez sarean libre erabilgai ipini dituen zenbait baliabideetara, Euskal Herrian edo bere diasporan erabili nahi dituzten pertsona, euskal ...2021/04/30
Bihar larunbata, maiatzaren 1a, Fresnoko Euskal Besta egunaren txanda tokatzen zen Kaliforniako euskal egutegian. Pandemiagatik, bigarren aldiz, aurten ez da antolatuko. Bertako euskaldunek, hala ere, ez dute data besterik gabe pasatzen utzi nahi izan eta bakoitzak bere etxean ospatuko du, hiru lagungarri alboan. Batetik, aukera eman zuen Fresnoko Santa Fe euskal jatetxeak, euskal janaria manatzeko, eta ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus