euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urrats handia eman dute Macachinen euskal immigrazioa dokumentatu eta omentzeko ‘Euskal Sustraiak’ proiektuan

2021/05/21

Macachingo Euskal Etxeak hiriari oparitu dion monumentuaren bozetoa eta lan prozesua 2020ko (bertako) udaberrian zabaldu zuen Macachingo Euzko Alkartasunak ‘Euskal Sustraiak’ proiektuaren berria, Macachinera eta bere ingurura (Alpachiri, Rolón, Anchorena, Miguel Riglos eta Doblas herrietara) zazpi probintzietatik iritsitako euskal immigranteak omentzea helburu. Hiru urratsetan: etorkin horien datuak biltzea Artxibo Historiko bat osatuz; herriko ipar aldean ...

Gehiago irakurri...


Raquel Idoate historialariak Nafarroatik Ameriketarako 1840-1874 bitarteko emigrazioa aztertu du liburu batean

2021/05/21

Bere doktore-tesia du, orain liburu gisa egokitu eta argitaratua. Zerrenda bat baitaratzen du Nafarroa 1840 eta 1874 artean utzi eta Ameriketarako jauzia eman zuten lau mila biztanleren izenekin, gehienetan helmuga  Argentina, Uruguai eta Kuba zutela, eta kasuren batean, Mexiko, Puerto Rico edo Kaliforniara. Bakoitza abiatu zen urtea, izena, jatorria eta helmuga ageri dira. Asko betiko ...

Gehiago irakurri...


Diasporako euskara ikasle bat bigarren, Pirinioetako III. Mikro-ipuin Lehiaketan: irakurri hemen lan saritua

2021/05/21

Sari ematea: ezker-eskuin, atzean, Leire Urtasun aurkezlea, Xabier Ariznabarreta, Elena Aierbe eta Alba Cabrera; aurrrean, eskolarteko saridunak. Laukian, Carolina Otero (argazki artistikoa Juan Terol) Valentziako ikasle hasiberri batek irabazi du Pirinioetako III. Mikro-ipuin Lehiaketan bigarren saria euskara ikasleen atalean. Saïdia Hizkuntza Eskola Ofizialean irakasle duen Ibai Biain portugaletetarrak EuskalKultura.eus-i adierazi dionez, urrian hasi zen Carolina Otero euskara ikasten, "duela 7 hilabete". Carolina idazlea da gaztelaniaz, eta berezko grina artistiko hori ikasten hasi ...

Gehiago irakurri...


San Frantziskon egoitza duen BEO euskal erakundeak saria beka bat duen lehiaketa eratu du AEBko unibertsitarientzat

2021/05/20

San Frantzisko oinarri duen baina kideak AEB guztian dituen BEOk euskaldunen eta euskal kultura agergarritasuna lantzen ditu AEBen San Frantziskon egoitza duen Basque Educational Organization-ek (BEO) saria bi milar dolarreko bi beka dituen lehiaketa antolatu du Estatu Batuetako unibertsitate ('college' edo unibertsitateko) ikasleentzat. Baldintzak betetzen dituzten ikasle guztiek har dezakete parte, eta saria bi mila dolarreko beka bana izango da bi irabazleentzat. Parte hartzeko "Euskaldunei eta euskal kulturari buruzko ...

Gehiago irakurri...


Begoña Echeverriak ostiralean aurkeztuko du online noka eta emakumea ardatz duen «Witches» and Wily Women liburua

2021/05/19

Nokaren aldeko defentsa sutsua egiten du Begoña Echeverria euskal kaliforniarrak liburu honetan, euskal folklore eta kantuetan barrena Bizi dugun testuinguruan, pandemiaren presentzia oraindik ere hein handiago ala txikiagoan bolada baterako gure artean "lagun" izango dugula, birtualitateari etekin eta emaitzak ateratzeari ekin zioten munduko euskal elkarteen artean, Boiseko Euskal Museoa dago. Datozen egunetarako ere, bizi-bizi heldu zaizkigu bere proposamen berriak, Boisetik baina mundu osora zabalduak, hori baita ...

Gehiago irakurri...


National Geographic aldizkariak erreportajea eskaini dio Euskal Herriko sagardo tradizioari bere azken zenbakian

2021/05/19

Erreportaia eman du aste honetan argitara National Geograpic-ek Euskal Herriko sagardo tradizioa ardatz hartuta National Geographic aldizkariak erreportaje polita eskaini dio Euskal Herriko sagardotegiei eta sagardo tradizioari atzo ingelesez kaleratu zuen edizioan eta gaur, berriz, gaztelaniazkoan. Basque Country’s cider houses keep an ancient history alive du izena ingelesezkoak eta gaztelaniazkoak Las sidrerías del País Vasco mantienen viva una historia antigua. Bietan izenburua bera ...

Gehiago irakurri...


'Oian, tapak eta pintxoak': euskal taberna berria Buenos Airesko Palermo Soho-n, Takehiro Ohno japoniarraren eskutik

2021/05/19

'Oian, tapak eta pintxoak’: euskal gastronomia Buenos Airesen (argazkia Japón Hoy) Euskal sukaldaritza gustuko duten argentinarrentzat Takehiro Ohno ez da batere izen ezezaguna. Izan ere, Oiartzunen trebatu zen chefak urteak daramatza Buenos Airesen, euskal sukaldaritzari lotutako hainbat proiektutan partaide. Askotan ikusi izan dugu errezeta tradizionalen irakasle Gourmet TV kate espezializatuan eta baita Argentinako hiriburuan egiten den ‘Buenos Airesek Euskal ...

Gehiago irakurri...


Irakurtzeko eta saretik jaisteko libre duzu Karlos Cid Abasolo Madrilgo euskal poetaren 'Laztanak eta aizkorak' poema-liburua

2021/05/18

Laztanak eta Aizkorak poema-liburua Heldua zela euskara berenagatu eta egun espainiar hiriburuko euskal irakasle, itzultzaile, poeta eta lekukotasun-emaile aktiboa da Karlos Cid Abasolo (Madril, 1963). Filologian doktorea, Unibertsitate Konplutenseko Estudios Vascos saileko arduraduna da eta besteak beste, zenbait txekiar egileren (Milan Kundera, Jaroslav Hašek, Josef Škvorecký...) lanak euskaratu ditu. Poeta ...

Gehiago irakurri...


Madrildik Karlos Cid Abasolok 'Keinu konplizeak' liburuan euskal diasporari eskainitako poema: 'Biba gu'

2021/05/18

Karlos Cid Abasolo euskal poeta eta itzultzailea (arg. Dani Blanco-Argia) Madrilgo euskal diasporako partaide da Karlos Cid Abasolo, eta honen alboko berri batean joan den abenduan plazaratu zuen Laztanak eta Aizkorak bere bigarren poesia-liburuaren berri ematen dugu. Aurrenekotik, ordea, Keinu konplizeaketik (Susa, 2018) poema bat bereizi eta ekarri nahi izan dugu hona, euskal diasporari dedikatuta baitago, 'Biba gu' izenpean.

Gehiago irakurri...


Rafael Anchia Michelena, Texasko hautetsia: "Aita bere langile eskubideen alde borrokatu zuen Jai Alai pilotaria izan zen"

2021/05/17

Artikulu ederra eskuetan datorkigu oraingoan ere Pedro Oiarzabal historialari eta ikertzailea. Nola ez, aipatzen digun istorioa "hemengoa baina hangoa" edo "hangoa baina hemengoa" da, horixe baitute ezaugarri Diaspora gaiek. Protagonistak, Julio Anchia Jai Alai pilotari mallabitarra (Bizkaia) eta bere familia, eta lekukotasun-emaile Julioren seme Rafael Anchia hautetsia, Texasko Ordezkarien Ganberako kide. Eskerrik asko eurei eta Pedro Oiarzabali partekatzeagatik.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia