euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara Munduan: Zerk eramaten du Diasporako gazte bat euskara ikasi eta irakasle bilakatzera bere euskal etxean (eta II)

2021/05/27

Euskara Munduango 2021eko barnetegiko partaideak Etxepareko arduradunekin Donostiara Institutuaren egoitzara egindako bisitan Atzo hasitako lau lekukotasuneko sorta bukatzeko, Alfredo Laborde (Argentina) eta Laura Morenoren (Uruguai) testigantza bildu dizugu datozen lerroetara. Gogoratu pandemia testuinguruari aurre eginez, Hego Ameriketako ikasle/irakasle talde batek, oztopo guztien gainetik, euskara barnetegi batekin hasi zuela urtea Lazkaoko Maizpiden, euren opor egunak erabiliz edo lanean bi hilabeteko ...

Gehiago irakurri...


Oso balantze egokia Argentinako Nafar Etxeek Nafarroako Gobernuak online eman dien lehenengo euskara ikastaroari

2021/05/27

Klaseak bukatu berri, euskara ikastaroen hurrengo urratsak ari dira aztertzen Argentinako nafar etxear. Argazkian, Buenos Airesko Nafarroaren Etxearen egoitza, Moreno 3682 helbidean, hiriburuko Almagro auzoan Aste honetan izan ditu 2020-2021eko azken eskola sinkronikoak, Iruñean egoitza duen Euskarabidea institutuak, Nafarroako Gobernuko Kanpoko Herritarren Zerbitzuaren koordinaziopean, Argentinako nafar etxeei begira online ematen aritu den lehenengo euskara ikastaroak. Gogora dezagun urtarrilean hasi zirela nafar argentinarrak –ikastaroak Ipar Hemisferioko egutegia jarraitzen du, beraz ...

Gehiago irakurri...


Euskara Munduan: Zerk eramaten du Diasporako gazte bat euskara ikasi eta irakasle bilakatzera bere euskal etxean (I)

2021/05/26

Euskara Munduango 2021eko barnetegiko partaideak Etxepareko arduradunekin Donostiara Institutuaren egoitzara egindako bisitan Pandemia testuinguruari aurre eginez, Hego Ameriketako ikasle/irakasle talde batek, egoerak ekarritako oztopo guztien gainetik euskara barnetegi batekin hasi zuen urtea Lazkaoko Maizpiden, euren oporretako egunak erabiliz edo lanean bi hilabeteko baimen berezia eskatuz urtetako euskara ikasketei aurrerakada eta urrats erabakiorra ematearren. Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan ...

Gehiago irakurri...


Saiatu zara EiTBren aplikazioekin? Egon egunean bere Albisteak edo Nahieran app-ekin, jaitsi itzazu euskaraz

2021/05/26

Euskal Irrati Telebistak bi aplikazio mugikor berri ditu albisteak eta edukiak nahieran eskuratzeko Ez du axola munduko zein partean zauden, nahi baduzu ahal duzu, eta modu xinplean. Gaur egun Euskal Herrian egongo bazina bezala bizi zaitezke, erabat eguneratuta munduko eta euskal berriei eta Euskal Herriko ekoizpenei dagokienean, "EITB Albisteak" eta "EITB Nahieran" app-ekin. iOS eta Android gailuetan erabil daitezke, smartphone zein tabletetan eta biak Play Store eta Apple ...

Gehiago irakurri...


EuskalKulturak eta Sancho de Beurko Elkarteak blog batean zabalduko dituzte "Fighting Basques"eko ikerlanak

2021/05/25

Emakumeen Gorputzeko lehen mailako soldadu Cecilia Corcuera Berasategui, Erizain Gorputzeko koronel Maria Rementeria Llona (Boiseko euskal Museoaren politesia), Aire Indarren koronel John Etchemendy, marineen kabo Felix Ordoquihandy EuskalKultura.eus bultzatzen duen Basque Heritage Elkarteak eta Sancho de Beurko Elkarteak lankidetza ildo bat adostu dute, izan ere Fighting Basques. Bigarren Mundu Gerrako Oroimena proiektu berritzaile eta originaleko emaitzak argitaratu eta zabaltzearren, arreta berezia ipiniz Estatu Batuetan, baina emendatuz Espainiako Gerra Zibileko Euskal Frenteari dagozkion informazio eta ...

Gehiago irakurri...


Airean da berriz ere Rosarioko 'Euskaldun hitza' irratsaioa, bat eginez '100 bazkide berri Zazpirentzat' kanpainarekin

2021/05/25

2020ko etenaldia eta gero, apirilean hasi ziren berri Cristina Arregui, Luis Barrandeguy eta Luisa Churruca 'Palabra de Vasco' irratsaioarekin Koronabirusa dela eta, euskal etxeekin lotura duten ekintza gehienek etena izan zuten iaz eta Rosarion ‘Palabra de Vasco’ (Euskaldun Hitza) ez zen salbuespena izan. Hala ere, eta osasun baldintzak zertxobait hobetu direnean, Libertad Irratiko estudioetara itzuli dira Luis Maria Barrandeguy saioaren aurkezle historikoa eta bere lan taldea. Azken urte hauetan bezala, Cristina Arreguik eta Luisa ...

Gehiago irakurri...


"Euskal America": lortu AEBko zure estatuko euskal elastiko pertsonalizatua, Boiseko Euskal Museoari laguntzen diozula

2021/05/24

"Euskal America" kamiseta pertsonalizatuak salgai ekainaren 1era arte Basque Museum-en webgunean Irrikitan gaude berriro ere lagunekin bildu eta eurekin ospatu, elkartu eta une goxoak partekatzeko. Baina hori posible izan arte, hurrengo jaietarako prestatzea baino ez zaigu geratzen, esaterako geure euskal jantziak-eta berrituz. Horregatik, Boiseko Basque Museum & Cultural Center-en proposamena egokia iruditu zaigu oso. Estatu Batuetako euskal komunitateko kide guztientzat, herrialdean edonon bizi ...

Gehiago irakurri...


Corpus Christiko EEak Olga Leiciaga berretsi du lehendakari eta 2019-20ko lehiaketetako liburuak aurkeztuko ditu

2021/05/24

Corpuseko Eusko Etxearen Biltzarreko zenbait zatikako argazki, COVID19aren neurriak zintzo errespetatuz egina Beste hainat euskal etxek bezala euren inguruan, pandemiagatik ezarritako murrizketen ondorioz Corpus Christiko Eusko Etxeak ezin izan zuen bete iaz Estatutuak Urteko Biltzar Nagusiaz agintzen duena, eta Zuzendaritza Batzordea berritu. Aurten, ahal izan denean, eta osasun protokoloa zintzo jarraituz, apirilaren 18an egin da bi urteotako Biltzar Nagusia eta bertan Olga Leiciaga hautatu ...

Gehiago irakurri...


EHUko udako ikastaro batek euskal kultur diplomazia aztertuko du nazioarteko hainbat eskarmentu eta aditu lagun

2021/05/21

Ikastaroa aurrez aurre nahiz online egin ahal izango da, uztailaren 21etik 23ra, egoitza Donostiako Miramar Jauregia. Akademia esparruko eta diplomazia publikoa euren hiri, eskualde eta erakundeetatik praktikatzen duten adituak bilduko ditu, egitura eta jardunmolde zurrun klasikoak gaindituz mundura bestela, sareak sortuz eta elkar-eragiketa harremanbideak sustatuz ateratzen direnena, hainbat esperientzia jakin ...

Gehiago irakurri...


Macachinek datorren asteko FEVA bileran erabaki dezake 2021eko Euskal Aste Nazionala bertan behera utzi ala ez

2021/05/21

COVID-19k sortutako osasun publiko egoerak okerrera egin du Argentinan, eta une batzuetan baikortasuna nagusitu izan bada ere [2021eko Euskal Aste Nazionalerako oraindik falta den denboragatik –azaroaren 15etik 22ra dago aurreikusita hiriko Euzko Alkartasuna antolatzaile–, pentsatuta denbora honetan egoerak behar beste hobetu eta "normaltasun aski" lortzeko aukera ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia