euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Peru: ia ziento erdi bat Lizarzaburu deituradun Zoomez eginiko familia bilkuran, Trujilloko Euskal Etxea antolatzaile

2021/06/11

Bileran Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarezek hartu zuen parte gonbidatu gisa Trujilloko Euskal Etxe gazteak antolatzen duen mota honetako lehenengo topaketa da, eta Lizarzaburu familiako kideak bildu ditu Zoomez joan den igandean, nondik eta besteak beste Mutriku, Deba, Tolosa, Paris, Amsterdam, Santiago, Lima, Trujillo, Guayaquil, Quito, Ciudad Juarez eta Kaliforniatik sartu direnak. "Bilera Lizartzako (Gipuzkoa) Lizartzaburu baserriaren inguruan antolatu genuen, ...

Gehiago irakurri...


Argentina: bigarren urteurrena ospatuko du 'Txapela'k saio berezi batekin ekainaren 21an Petritegitik, Astigarragan

2021/06/11

‘Txapela: KM0-Urteurrena’, Petritegin grabatua, ekainaren 21ean zabalduko da ‘Txapela’ euskal argentinar sagardoak bere bigarren urtebetetzea ospatuko du ekainean, mota askotako jarduera programa batekin. Eskaintza tentagarriek, zozketek eta sukaldaritza arloan erreferente diren lagunekin egindako ekintzek osatuko dute hilabeteko egitaraua. Baina, zalantzarik gabe, proposamen nagusia ‘Txapela KM0-Urteurrena’ deitu duten ekitaldia izango da. Gertalekua ...

Gehiago irakurri...


Paueko Lagunt eta Maita Euskal Etxea euskara irakasle baten bila dabil, ikasturte berriarekin, urrian, hasteko

2021/06/10

Paueko Lagunt eta Maita Euskal Etxea artxiboko argazki batean (arg EuskalKultura.eus) Euskal Herrian edo Paue inguruan bizi zaren irakaslea zara edota euskara ongi menperatzen duen pertsona? Paueko Lagunt eta Maita (LEM) euskal etxeko lagunak euskara irakasle bila ari da bertako Gau Eskolaran aritzeko. Pandemiaren egoerako gorrienak pasata, aste honetan bertan berreskuratzen hasia da Lagunt eta Maita bere ohiko ekintza presentzialen desmartxa. Eta datorren urterako planak egiten hasi ...

Gehiago irakurri...


Bihar 'Ecos de 2 guerras' blogeko bigarren emanaldia: Gernika Batailoiaren pasadizo bat Pointe de Grave-n, 1945

2021/06/10

Duela bi aste, maiatzaren 28an, Ecos de dos guerras, 1936-1945 izeneko foroa inauguratu genuen gure blogen gaztelaniazko sailean. Euskal historia ikertzen duen Sancho de Beurko Elkartearen eskutik, bi gerrate horien inguruan gertatutako euskal pasadizo eta ixtorio ezezagunak azaleratu eta zabaltzeko asmoz. Beti ere, Bigarren Mundu Gerran euskaldunek izandako partaidetza --bereziki kasu honetan ...

Gehiago irakurri...


Aurresku batek eta EEko tailerretako ikasleek José C, Paz-eko Toki Eder omendu dute bere 25. urteurrenean (ikus bideoa)

2021/06/10

Toki Eder-en 25. urteurrena ekainaren 7an izan zen Hogeitabost urte bete ditu joan astelehenean José C. Paz hiriko Toki Eder Euskal Etxeak. Argentinan pandemiagatik indarrean dauden murrizketa nabarien ondorioz, urteurren ekitaldia normalean baino xumeagoa izan zen, baina josecepaztarrek euren euskal sentimenduek beti bezain sendo segitzen dutela erakutsi nahi izan zuten, eta urtebetetze kartel bat jarri zuten baserri itxura duen ...

Gehiago irakurri...


EiTBk emisio jarraituko 'EiTB Basque' kanala sortu du Youtuben, nazioarteko ikusleak eta Diaspora gogoan

2021/06/09

Emisio jarraitua eskaintzen du Youtuben EiTB Basque nazioarteko kanalak Bide berri bat daukazu, zauden lekuan zaudela, gertatu ahala Euskal Herriko berriak eta EiTBren programazioa segitzeko, Youtuben eta edizio jarraituan hasi baita emititzen joan den astean EiTB Basque kanala, nazioarteko ikusleak eta Diasporako euskaldunak bereziki gogoan. Ekainaren 2tik aurrera ikus daiteke eta aurreko Canal Vascoren ordea hartzen du, edukiak euskarazkoak zein gaztelaniazkoak. Youtuben dagoenez, ...

Gehiago irakurri...


"Historias desde la Diáspora" literatura ekimenerako deia egin die Viedmako Aberri Etxeak munduko euskal etxeei

2021/06/09

"Historias desde la Diáspora" (istorioak Diasporatik”) ekitaldiko afixa Immigrantearen Eguna eta Euskal Diasporaren Eguna batera ospatuko ditu Viedma eta Patagonesko Aberri Etxeak irailean, eta asko horrekin "Historias desde la Diáspora" (istorioak Diasporatik) literatura ekimena antolatzea erabaki du. “Ekitaldian mundu osoko euskal etxeek parte hartu ahal izango dute, "gaztelaniaz, baina istoriaren garapenean euskarazko hitz edota ...

Gehiago irakurri...


Argentina: Euskal Zinema Ibiltaria Zikloak 300 saio beteko ditu datorren larunbatean eta ekainean zehar ospatuko du

2021/06/08

Euskal Zinema Ibiltaria zikloaren 300 emanaldiak ospatzeko logoa Carlos Gabilondo zinemazaleak Argentinan daraman Euskal Zinema Ibiltaria Zikloak 300 emanaldi beteko ditu datorren larunbatean. Tarte honetan, argi dago herrialde osoko euskal etxeetan euskal zinemagileen filmak zabaltzea helburu duen egitasmoak "uste baino dimentsio handiagoa hartu duela", esan digu Gabilondok. "Egun, euskal kulturari buruzko eta, bereziki, ikus-entzunezko arteei buruzko ...

Gehiago irakurri...


Bordaleko Euskal Etxeak 'Agur' bere buletinaren paperezko bilduma oso bat eman dio Euskal Diasporaren Artxiboari

2021/06/08

Kanpo Harremanetarako idazkari orokor Marian Elorza eta Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez bildumarekin Bordeleko 'Eskualdunen Biltzarra'k, Akitania Berriko hiriburuko Euskal Etxeak, bere 'Agur' buletin historikoaren bilduma oso bat eman dio Eusko Jaurlaritzari, honek Euskal Diasporaren Artxiboari pasa diezaion. Bildumak agerkaria hasi zenetik, 1953ko azaroaren 1etik, egundainoko zenbakiak biltzen ditu, eta aurrerantzean Euskadiko Artxibo Historikoa bere Bilboko egoitzan osatzen ari den Euskal ...

Gehiago irakurri...


Diaspora osoko 200 bat dantzari aritu dira Aiko Taldeak Bilbotik eskainitako 'Dantza Munduan' online programan

2021/06/07

Aiko Dantza Eskolak Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza babesle emandako online klaseak arrakasta osoa izan dira Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzarekin sinatutako hitzarmen bati esker, ‘Dantza Munduan’ programa birtuala jarri zen martxan iaz Aiko taldea eskola-emaile. Programa Bilbotik kudeatzen du Aikok baina ikasleek mundu osotik hartzen dute parte euskaraz, ingelesez edota gaztelaniaz eskaintzen diren eskoletan. Zuzeneko klaseak astean behin dira eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia