euskal diaspora eta kultura
2021/06/17
Azken asteetan aldaketa handia gertatu da Estatu Batuetan pandemiari dagokionez. Ez bakarrik bertan, baita munduko beste leku batzuetan ere, kasu batzuetan tunel amaierako argia oso gertu ikusiz (hala nola Europan), baina beste batzuetan tunelean iluntasuna oraindik nagusi (Latinoamerikan adibidez). Munduan, ordea, sasoi hau urtero Udako Euskal Besta eta elkarretaratzeen sasoia denez AEB eta ...2021/06/17
Duela 500 urte, Magallaes-Elkano espedizioak lehen aldiz lotu zituen ontziz bost kontinenteak ozeanoak zeharkatuz. Gaur, bostehun urte pasa eta gero, Europa eta Amerikako bi ertzek 'Postalak mundubiran' ekimena tarteko bat egingo dute berriro, mundubira berri bat ematearren, oraingoan postal trukearen eta gaztetxoen begiradaren bidez. Izan ere, 250 postal Txiletik Euskal Herrira joango dira eta ...2021/06/17
Lagun ezaguna dute EuskalKultura.eus-eko irakurleek Boiseko Todor Azurtza Sorrondegi. Egiari zor, pertsona erabat polifazetiko eta biografia aberatsekoa da, bizi izan den lekuetatik hasi (Caracasen jaio, Donostian hazi, Parisen hogei urtez, gero Londres eta New York, azken urteotan Boisera ezkondu arte), menperatzen dituen hizkuntzei erreparatuz, formakuntza eta interes anitzengatik --ekonomia eta ...2021/06/16
Mónica Rojas Turpaud-ek idatzitako “Un curioso observador” (Jakinmina duen ikuslea) ipuina 19 irabazleen artean geratu da Otxarkoagako Txirula Kultur Taldeak antolatzen duen 'Mugarik Gabeko Ipuin Lehiaketa’ko azken edizioan. Gogora dezagun lehiaketa Bilboko Otxarkoaga auzoko Umeen Jardunaldien baitan antolatzen dela eta testu irabazleekin liburu bat argitaratu ohi dutela. ...2021/06/16
Nevada-Renoko Unibertsitateko William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroak abian du bere "Basque Writing Contest" (Euskal Idazketa Lehiaketa) ekimenaren edizio berri bat. 2021eko deialdira aurkez daitezkeen lanak ingelesez behar dute izan, jatorrizkoak eta argitaragabeak edo argitaratze bidean ez daudenak. Euskal gai edo euskal lokarri bat behar behar dute izan, esan nahi baita loturaren bat ...2021/06/15
Urteko lehen elurteak heldu dira Cordoba eta San Luis probintzien artean dagoen Sierras de Comechingones mendikatera eta bertako komunikabideak ‘El Vasco’rengana jotzen dute aurtengo negua nola iritsi den mendira eta nola bizi duten bertan jakiteko. Eta ‘El Vasco’ hori Roman Agirrezabal osintxuarra da, duela ia 20 urte Argentinara etorri eta hemengo ...2021/06/15
Urte hasieran kaleratu zuen Paueko Lagunt eta Maita euskal elkarteko Hegaldia koralak 'Herria gogoan' bere CDa. Orduan azaldu genuez, grabaketa pandemia garaian egin zen, iazko irail eta urrian, Notre Dame de Guindales-en, Paue ondoan. Murrizketek zaildu egin zuten ekoizpena, baina Biarnoko hiriburualdeko euskal kantariek lortu zuten proiektua bururatzea. Geroztik, salgai dago, 15 euroko prezioan. Erosi nahi ...2021/06/15
Boisen aurretik Modern Hotela gobernatu zuen Benito Ysursa emigrante iurretarrak hiriburu idahotarrean Valencia euskal ostatua bilaka zedin 1940an eraikitako eraikina, hiriaren egungo erdi-erdigunean, Udaletxe ondoan, obretan sartuko da, bere barruan jatetxe bat (goiko partean) eta joko-areto bat (behekoan) ireki ahal izateko. Barclay Group da gaur egun bertako jabe eta lekua hutsik egon da, aurreko beste plan ...2021/06/14
Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak hemen laburtzen duenez, Euskal Etxeen Eusko Jaurlaritzarekiko izapideak, orain arte postaz bideratzen ziren edo Euskadiren atzerriko Ordezkaritzen bidez izapidetzen zirenak, elektronikoki egingo dira 2021ean bertan hasita. Esan nahi baita, aurtengo deialdiak ere honela izapidetzen hasiko dira2021/06/14
Ez da oraingoa La Platako Euzko Etxeak ezintasunak dauzkaten pertsonen integrazioarekin daukan konpromiso sendoa, kirol arloan bereziki, eta esparru horretan abiatuko du bihar euskal etxeak ziklo berri bat inklusiorako formakuntzari lotua "Inklusioa hezkuntza fisiko klasean" izenburupean. Zikloa ekainean zehar luzatuko da, asteartero, saioak hilaren 15, 22 eta 29an. Claudio Falco izango ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus