euskal diaspora eta kultura
2021/07/02
Ekimena Guillermo Raul Ni Colo beterano saladillotarraren eskutik dator eta helburu jakina du: Malvinetako gerran hildako 649 soldaduak omentzea, bakoitzaren oroimenez zuhaitz bana landatuz. Ni Colo-ren asmoa da, arbola kopuru horretara datorren urteko apirilean iristea, 2022ko apirilean beteko baita Argentinako historiako une ilun eta tristeenetakoa izan zen haren 40. urteurrena.2021/07/01
Beatriz Chivite poeta nafarraren 'Metro' poema-liburua ingelesez irakur daiteke dagoeneko, Ingalaterrako Francis Boutle Publishers argitaletxe independenteak 'The Blue Line, Poems in Basque' izenburupean kaleratu duen euskara-ingelesa edizio elebiduna medio. Londresko metroan doazen pertsonak hartzen ditu 'The Blue Line'n egileak hizpide. Francis Boutle argitaletxearen ...2021/07/01
FEVAko Zuzendaritza Batzordea eta Etxepare Euskal Institutuako ordezkari den Kinku Zinkunegi bildu egin dira urteko bigarren zatiari begira euskararen arloko zenbait erabaki hartzeko. Bilera bukatuta, euskara irakasleak trebatzeko ikastaro trinkoaren datak jakinarazi dituzte: Hego Amerikako Neguko barnetegia uztailaren 17tik 24ra egingo da, Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko 28 ikasle-irakasle ...2021/06/30
Pandemiaren eraginez iazko edizioa bertan behera utzi behar izan zen, eta aurtengoan hasieran zalantzak izan ziren nagusi, nahiz eta, osasun neurriak zorrotz errespetatuz, azkenean eta programan aldaketa esanguratsuak eginez datorren asteburutik aurrera hasiko diren biltzen 2021eko edizio honek bilduko dituen 16-17 urteko 120 gaztetxo euskaldunak. Aurtengoan baina, eta bidaiatzeko indarrean dauden oztopoak ere ...2021/06/30
Azulgo Udalaren eskutik iritsi zitzaion proposamena Euskal Etxeari. Gure Txokoako lehendakari María Inés Etchevers Aizpirik EuskalKultura.eus-i azaldi dionez, “Komunitatearekiko Harremanetarako Zuzendari Damian Vuottok gonbidatu gintuen eta hitzarmena sinatu dugu. Irratiaren programazioko parte izango gara, baitetsiz gure eduki kulturalak zabaltzea izango dugula xede eta ez dugula ...2021/06/29
Kalean da La Platako Euzko Etxeak hiruhilabetean behin argitaratzen duen Eguzkia aldizkariaren zenbaki berri bat, kasu honetan zenbaki berriaren pdf bertsioa interneten dago, nahi duenak bertan irakurri edo bertatik jaitsi dezan. Aldizkariaren bigarren aldiko 14. zenbakia da eta 2021eko ekainari dagokio. Berritasun gisa, esan dezagun zenbaki honetatik aurrera Eguzkiak ISSNa ere bereganatu duela (ISSN ...2021/06/29
Boiseko erdigune historikoko bizitasuna eta giroa sustatu nahi ditu bertako Downtown Boise elkarteak eta ekitaldi berezi bat antolatu ohi du hilero lehen ostegunean. Ostegun hau uztailaren lehena da eta euskal kulturari egokitu zaio protagonismo berezia, Downtown Boise Basque Museum & Cultural Center-rekin lankide eta hiriko artista eta merkatariekin batera, proposamen erakargarriz ...2021/06/29
Albistea Sparks-eko alkate Ed Lawson-ek jakinarazi du astelehen honetan, gaur goizaldean gertatua. John Ascuaga, berrogeita hamar urtetik gora izan zen Sparks-eko enpleatzaile handiena eta enpresa handienaren jabea, bertan --Reno ondoan-- kokatutako John Ascuaga's Nugget kasino eta hotel erraldoiko jabe. Ascuagatarrek --John-ek alaba Michonne eta seme Stephen famili-negozioan sartu zituen-- 2013an ...2021/06/28
Bigarren Munduko Gerrako D Egunean Estatu Batuetako Armadako parte parte hartu zuen beste euskal protagonista bat azaleratu digu Sancho de Beurko Elkarteak EuskalKultura.eus-eko bere blogean argitaratzen duen bere lankidetzan. Bere ikerlanen emaitza diren ekarpenak isurtzen dituzten euren artikuluetara euskal historia lantzen duen elkarte honetako kideek.2021/06/28
"Euskal emigrazioa Latinoamerikara" izenburupeko jardunaldien egoitza bilakatuko dira heldu den astean Baionako Euskal Museoa eta IUT Baiona-Euskal Herri, astelehen eta asteartez, uztailaren 5 eta 6an. Ekitaldi egitarauak zenbait hitzaldi, solasaldi, aurkezpen, mahai-inguru eta proiekzioren bat ere iragartzen ditu, beti ere Hegoameriketara, bereziki azkeneko bi mendeotan emandako euskal ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus