2024/12/05

XVIII. mende hondarrean etorri ziren Argentinara Idiazabalgo Lardizabal Haundi baserritik Jose Martin Urteaga eta Prudencia Mendizabal senar-emazteak eta orain euren ondorengoetako 70 bat lehenengoz bildu dira Santa Fe Probintziako Maggiolo herrian, familiaren zati argentinar honek egiten duen aurreneko elkarretaratzean. Pare bat urte dira bilobetako bat, Lisandro ‘Lichi’ ...
Gehiago irakurri...
2024/12/04

Azaroaren erdialdera hasi zen Caracasko Tenis Klub Elkarteen Txapelketa eta joan den asteburuan jokatu ziren finalak. Caracasko Eusko Etxeak sei talderekin hartu zuen parte, guztira 65 bat kirolari, honako kategoria hauetan: 5, 6, 6. emakumezkoena, 40 urtetik gorakoak eta 50 urtetik gorakoak. Txapeldunak 5. kategoriako mutilak izan ziren. Azken partidak Cantaro Sport Klubaren kontra izan ziren eta ...
Gehiago irakurri...
2024/12/04

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen ari garen aste honetan zentzu berezia hartzen du 2024ko Euskal Aste Nazionaleko Ipuin Lehiaketan, Union Vascak FEVA lankide antolaturik saritutako bi testu irabazleak argitaratzeak. Ikasle kategoriako ipuin irabazlea "Eguzkilorea" lana izan zen, Buenos Airesko Euskaltzaleak elkarteko Sol Cicero Moronik idatzia. Kategoria librean, berriz, Banfield-eko (Buenos Aires ...
Gehiago irakurri...
2024/12/04

1929an sortua, Gure Echea Euskal Argentinar Klubak 95 urte bete zituen joan den abuztuaren 10ean, kirola eta pilotarekiko duen pasio eta engaiamendu irmoaren erakusgarri. Egunero partekatzen du bere grina pilotazalea euskal etxe zaharrenetako trinketeetan aritzen diren hainbat pilotarirekin. Aurten, bere urteurrenaren baitan, erakustaldiak egin ditu, Argentinako xare selekzioaren entrenamendugunea izan da eta ...
Gehiago irakurri...
2024/12/03

Bigarren Mundu Gerran AEBko gerra-esfortzuaren parte izan ziren euskal diasporako kideei buruz Pedro J. Oiarzabal buru duen Sancho de Beurko Elkarteko talde batek daraman ikerketa eta informazio-biltze lana laudorioak merezi dituen lana da. Zorrotz eta profesionalki lan egiteari dedikazio eta konpromiso txalogarria gehitzen dizkiote. Ondo dakite lan egiten, eta egin egiten dute, nahiz eta ...
Gehiago irakurri...
2024/12/03

Gaur, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu osoan. Argentinako hainbat euskal etxetan, ordea, euskaltzaleak aurreratu egin dira eta dagoeneko azken egunetan hasi ziren topaketak egiten, Tres Arroyoseko Hiru Errekakoak kasu. Pixkanaka eraikitzen ari diren euren egoitzan ospatzeko eguna iritsi bitartean, azaroaren 26an, asteartean, Cartagena tabernan egin zuten. La Platako Euzko Etxean, ...
Gehiago irakurri...
2024/12/02

Joan den larunbatetik datorren iganderaino (azaroaren 30etik abenduaren 8ra) ari da egiten Guadalajaran bertako Nazioarteko Liburu Azoka (FIL Guadajara), aurtengoan euskal ordezkaritza zinez oparo batekin, idazleen artean bertan partaide izango baitira Arantxa Urretabizkaia, Bernardo Atxaga, Karmele Jaio, Kirmen Uribe eta Katixa Agirre; Ruper Ordorika kantaria ere ‘Amour eta toujours’ bere ...
Gehiago irakurri...
2024/12/02

Gaztemundu 2024 programako 15 neska-mutikoek euskal dantza tradizionalaren esparrua landuko dute eta atzo iritsi ziren Loiura. Gogora dezagun, azkenean hamaika neska eta lau mutiko direla, gutxienez 18 eta gehienez 35 urte artekoentzat den ekimen honetan aurtengo edizioan parte hartuko dutenak, Argentina (13), Estatu Batuak (1) eta Uruguaitik (1) etorriak eta abenduaren 1etik 15era segituko dutela ...
Gehiago irakurri...
2024/12/02

Heldu den urtean 130 urte egingo dituen Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak lanean jarraitzen du Euskal Herriko kultura eta, aldi berean, bere historia propioa ere zabaltzen. Joan den azaroaren 19an, asteartez, Buenos Aires Hiriko Ondare, Museo eta Hirigune Historikoaren Zuzendaritza Nagusiak deituta eta Sebastian Allertini gidaria lagun, 35 laguneko talde baten bisita jaso zuen, 1901eko urtarrilaren ...
Gehiago irakurri...
2024/11/29

Gainean dira dagoeneko Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) –Euskal Herrian asteartean ospatuko da instituzionalki, abenduaren 3an– eta urte bukaera. Eta mundu osoko euskal etxe eta unibertsitateak hasiak dira antolatzen euskaldunen hizkuntzari lotutako jai berezi hau, baita ere 2024 honi agur esateko ekitaldiak. Engaiamendu handiz ari dira prestatzen ikasle eta irakasleak euren proposamen eta ospakizunak, ...
Gehiago irakurri...