euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko talde osoarekin bildu da Gasteizen Iñigo Urkullu lehendakaria

2021/07/23

Joan den asteartean Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako lantaldearen bilkuran parte hartutako kideak Iñigo Urkullu lehendakaria, Marian Elorza buru duen Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako ekipo osoarekin bildu da Gasteizen aurrez aurre Lehendakaritzan egindako bilkuran. Urkullu eta Elorzarekin batera partaide izan dira Myriam Larroulet Kanpo Harremanetarako zuzendaria,  Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendaria eta Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako ...

Gehiago irakurri...


‘Hatsaren Poesia’ 2021 Olerki Bilduma lapurtarrak Beatriz Poume Tandilgo euskara irakaslearen poema bat bildu du

2021/07/23

Lapurdiko ‘Hatsaren Poesia’ Olerki Bildumak Beatriz Poumeren poema dakar aurten Euskal Herriko Hatsaren Poesia Elkarteko erreferente den Ainara Maiak gonbidaturik Tandilgo Gure Etxean irakasle aritzen den Beatriz Poumek ‘Arima bat’ izeneko poema argitaratu du Elkartearen 2021eko Olerki Bilduman. Partaidetza honekin esan dezakegu euskal argentinarren presentzia sendotuz doala literatur ekimen honetan. Izan ere 2019ko eta 2020ko edizioetan San Nicolaseko Javier Tiseraren poema ...

Gehiago irakurri...


Janet (Carrica) Indak 2021eko 'Bizi Emankorra' saria jaso du Renon, NABOk eta bertako Zazpiak Bat-ek ohoraturik

2021/07/22

Zinez hunkituta jaso zuen Janet Carrica Indak larunbatean NABOren 'Bizi Emankorra' 2021 saria Emozio handia eta txalokada ederra joan den larunbatean, uztailaren 17an, NABOko lehendakari Philippe Acheritogaray sanfrantziskotarrak aurtengo 'Bizi Emankorra' saria bertako Janet (Carrica) Inda-ri eman zionean, Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxea antolatzaile duen Urteroko Euskal Festaren baitan. Gogora dezagun 'Bizi Emankorra' NABOk eman dezakeen saririk preziatuena dela eta bizitza ...

Gehiago irakurri...


Trelew, Argentina: Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak bazkideak egiteko kanpaina indartsua kaleratuko du irailean

2021/07/22

Bazkideak erakartzeko euren eskarmentua partekatu zuen online ekainean Trelewtik EEko Milagros Ibarbiak 2019ko abenduan indarberritu zutenetik, urrats sendoak ematen ari da Trelew hirian egoitza duen Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxea. Horietan garrantzitsuenetakoa seguruenik, egoitzari lotua da, izan ere, azkenean, Trelew-ko Udalak behin-betiko eman baitio euskal elkarteari euskal egoitza eraiki duen lurra, hasieran behin behineko dohaintza izan bazen ere, baina geroztik, ...

Gehiago irakurri...


Bordaleko Euskal Etxea: duela 75 urte sortu elkarteak eraikin ederra dauka, berritua eta gogo euskaltzalez betea

2021/07/21

Bordaleko Euskal Etxearen egoitza, Akitania Berriko hiriburu den Bordele erdigunean kokatua Duela 75 urte sortutako elkartea da Eskualdunen Biltzarra, Bordeleko Euskal Etxea, eta sortu eta 20 urte beranduago erosi zuten bazkideek egungo egoitza izaten segitzen duena, hiriaren erdigunean. Eraikin ederra da, goitik behera zaharberritua: baditu ikasgelak, sukalde handia, barra eta bi apartamendu txiki. Eta gibelaldean, “Euskaldunen Plaza”, ederra hau ere kale ...

Gehiago irakurri...


Euskara Munduan: FEVAk eta Etxeparek C1 maila egiaztatzeko probak iragarri dituzte 2022ko uztailerako Argentinan

2021/07/21

2019ko Neguko Barnetegia Buenos Airesen, egiaztatzeko probak egin aurretik Berria FEVAren azken bileran konfirmatu dute eta Arantxa Anitua FEVAko lehendakariaren esanetan, ikasle-irakasle asko itxaroten ari ziren eskabide bati erantzuten dio. “Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen Euskara Munduan programan ahalegin handiak egiten dute ikasleek. Eta esfortzu horrek bere fruitua izatea nahi genuke. C1 euskara maila egiaztatzeko probak egiteko aukera izatea ametsa da ...

Gehiago irakurri...


Norma Etcheverry argentinarra, 'Aspaldiko' poema-liburuaren egilea: “Munduan bada toki bat betidanik berea nauena”

2021/07/20

Norma Etcheverry, Irunen Inork ez du zalantzan jartzen euskal etxeek euskal kultura zabaltzen egiten duten lan ikaragarria. Are gehiago erakunde eta gizataldearen mugak gainditzen dituztenean; zer esanik ez hizkuntzaren mugak desegiten dituztenean. Norma Etcheverryren izena La Platako Euzko Etxearen Eguzkia aldizkarian agertu da azken hilabete hauetan. Bere testuak Kritika Literarioen atalean agertzen dira eta bereziki aldizkariak 2020ko ...

Gehiago irakurri...


Osasuntsu bete ditu ehun urte Entre Ríos-en Concordiako “Club Vasco Argentino” pilota eta kirol elkarteak

2021/07/19

Lagun artean pilota eta kirolaren inguruan elkartzeko topalekua izan da Concordiako Centro Vasco Argentino (arg ElHeraldo.com.ar) Concordiako “Club Vasco Argentino” elkarteak 100 urte bete ditu ekainaren 21ean. 1921 urtea zen eta Concordian bizi zen euskaldun talde batek, tartean pilotazale sutsuak ziren Juan Arthagnanek eta Juan Gonzálezek, hasieran "Club de Amigos Vascos" bezala ezagutzen zena sortu zuen. Euren lehenengo kantxa Pellegrini kalean egon zen. Geroago, ahalegin handiz, ...

Gehiago irakurri...


Agustina Lorenzatto Concordiako Ibaiko Izarrako ordezkari Entre Rios-ko 28. Immigrantearen Festa Probintzialean

2021/07/19

Agustina Lorenzatto, Ibaiko Izarra Euskal Etxeko ordezkaria aurtengo Immigranteen Jaian Bere 28. ediziora iritsiko da aurten Entre Rios-ko Immigrantearen Festa Probintziala. Covid-19ko pandemiak ezarritako baldintzak medio, iaz erabat birtuala egin behar izan zen, eta aurten Concordiako Immigranteen Elkarteak modalitate mistoan iragarri du, pandemiaren protokoloak horretarako aukera ematen duenean. Gauzak honela, deialdia egin diete Entre Rios-ko gizataldeei erreginaldirako hautagaiak aurkez ditzaten, ...

Gehiago irakurri...


Euskal Herria protagonista izango da Espainiako Soria hiriko 2021eko Expoesía jaialdian abuztuaren 1etik 8ra

2021/07/16

Expoesia Soria hiri espainiarrean abuztuaren 1etik 8ra Euskal Herria eta bere hizkuntza, poesia eta literatura protagonistak izango dira Soria hirian abuztuaren 1etik 8ra garatuko den Expoesía 2021 jaialdian, euskal kulturagile talde bat bertaratuko delarik Etxepare Euskal Institutua laguntzaile. Iazko Portugali txanda hartuz, 'Cercanías' atalak euskarazko zein gaztelaniazko euskal egileak jendaurretuko ditu, besteak beste Bernardo ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia