euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikastaroa emango du online ingelesez EHko eta Diasporako euskaldunez Idahoko CWI unibertsitateak: interesatzen?

2021/07/29

"Basque Heritage and Contemporary People" izeneko ikastaroa emango du Nikki Gorrellek. 2021eko bigarren seihilekoak oso proposamen interesgarria eskainiko du euskal kultura, historia eta ohiturei buruz etxetik ikasi nahi duen ororentzat. Izan ere, College of Western Idaho unibertsitateak "Basque Heritage and Contemporary People" izeneko hiru kredituko antropologia ikastaroa eskainiko du, Nikki Gorrell irakaslearen eskutik. Ikastaroa online izango da erabat, abuztuan ...

Gehiago irakurri...


Etzi arte da Donostian 'Basque Way' kale-erakusketa, Amerikara joan ziren euskaldunek bertan utzitako arrastoez

2021/07/28

"Basque way" erakusketa datorren ostiralera arte dago zabalik Donostian, Urdaneta kalean, Katedralaren atze aldean Ostiralera arte segituko du Donostia erdigunean, Koldo Mitxelenaren eraikinaren eta Postetxe aurrean, Katedralaren atzeko aldean, "Basque Way" kale-erakusketak. Erakusketa Gasteizen hasi eta Bilbotik ere pasatu da, eta Donostian amaituko du bere ibilbidea uztailaren 30ean, Acción Cultural Española (AC/E) erakunde publikoa, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza EAEn eta Arabako, ...

Gehiago irakurri...


Euskara eta euskal kultura irakurle bana hautatuko dituzte Argentinako eta Mexikoko bi unibertsitatetan jarduteko

2021/07/28

Etxepare Euskal Institutuak bi irakurle leku atera ditu Mexikon (argazkia) eta Argentinan Unibertsitateak, Argentinako La Platako UNLP (Universidad Nacional de La Plata) eta Mexiko Hiriko UNAM (Universidad Nacional Autónoma de México) dira eta bi kasuetan 2022 urte hasieran irakasten hasteko da. Eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 16rainokoa da. Euskal Herritik bertaratzeko hegazkin-joan etorria barne da eta Argentinako kasuan 20.000 euroko zuzkidura ekonomikoa dauka eta Mexikokoan ...

Gehiago irakurri...


Iker Canut rosariotarraren ‘Cancionero Vasco’ aplikazioak 300 deskarga lortu ditu hiru egunetan, ez duzu oraindik jaitsi?

2021/07/28

‘Cancionero Vasco’ delako aplikazioa eta Iker Canut rosariotarra ‘Cancionero Vasco’ (Euskal Kantutegia) izeneko aplikazioak ehundik gora euskarazko abesti –gaztelaniazko itzulpenarekin– eta bilbainada jartzen ditu erabiltzaileen eskura, era erraz batean eta doan. Abestiez gain, 60 bat partiturak eta olerki atal berezi batek osatzen dute proposamena. Gaur egun aplikazioa Android sistemako gailuetan bakarrik instala daiteke baina Iker Canut ...

Gehiago irakurri...


Kanpo Harremanetan eta Diasporan espezializatzeko 8 beka deituko ditu Jaurlaritzak, Gasteizen (6) eta Bruselan (2)

2021/07/27

Lehendakaritzaren eraikina Gasteizen. Bertan daude Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetan espezializatzeko 8 beka deituko ditu, horietarik sei Gasteizen eta beste bi Bruselan, Gobernu Kontseiluak gaur onartu duenez. Onarpenaren ondotik, datozen egunetan EHAA buletinean argitaratzean sartuko da indarrean erabakia. Gasteizko bekak, Lehendakaritzan, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, gauzatuko dira eta Bruselakoak, ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak 2021eko Euskal Etxeentzako dirulaguntza deialdia eta, Perun, euskal etxe berri bat onartu du, Liman

2021/07/27

"Limako Arantzazu Euskal Etxea", euskaldunek Latinoamerika osoan sortutako Arantzazuko Andra Mariaren kofradia eta ermandade historikoen ondoko eta lekuko-hartzaile aurkezten da Eusko Jaurlaritzaren Gobernu-Kontseiluak 2021eko Euskal Etxe eta federazioentzako dirulaguntza deialdia onartu du gaur goizean. Orotara 902.305 euroko diru-kopurua banatuko duen deialdia izango da, aurreko urteetako kopuru eta kapitulu-banaketa bera. Euskal etxeen atal berari dagokionez, Gobernu-Kontseiluak "Limako Arantzazu Euskal Etxea - Lima Basque Center" elkartea onartu du euskal etxe ...

Gehiago irakurri...


Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzak Kimuak Film Laburren Ziklo Birtualera gonbidatzen zaitu abuztuan

2021/07/27

Euskadiko Film Laburren Ziklo birtuala egingo dute bost ostegunez jarraian abuztuan eta irailean Euskal laburmetraien "Kimuak" programa, arrakastatsu hazi eta zabaldu da azken hogeitik gora urteetan Euskal Herriko mugetatik haratago. Bere izenari lotuta, ekimenaren leloak dio: “Udaberriarekin batera euskal laburgintzan ernatzen diren kimuak jasotzen ditugu, munduko txoko guztietara eramateko”. Zinemaldi askotan parte hartu eta  nazioarteko sari ugari bildu dituen programak ...

Gehiago irakurri...


Euskal abizen bat daukatenak online bilkura batera deitzea lagunak erakartzeko bide, hartu du Trujilloko Euskal Etxeak

2021/07/26

Trujilloko Euskal Etxeak Berastegi (Verastegui) abizenekoekin antolatutako online saioa, uztail honetan bertan 2017 urtean sortua, lau urte ere ez ditu Trujilloko Euskal Etxeak, eta gogor ari da ideia eta plan berriak asmatu eta bideratzen bere kideek zein populazioak oro har gehiago jakin dezan euskal kulturaz. Kide berriak erakarri nahi ditu Euskal Etxeko parte izan daitezen. Euskal deituradun asko ikusten ditu bere inguruan baina ezagutza eta konexiorik gabe euskal erro horiei. Eta familia ...

Gehiago irakurri...


“Gure Patxarana”: prest da Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeko euskara ikasleek ekoizten duten patxaran uzta berria

2021/07/26

Aurtengo etxeko patxarana, Argentinan eginda, abenduan izango da dastatzeko prest.  “Egun jakin baterako sortu zen jarduera, urteroko proiektu bihurtu zaigu”. Halaxe laburbildu dio EuskalKultura.eus-i Elizabet Etchegaray euskara irakasleak eskuartean daukatena. “Eli”-k Azulgo Gure Txokoan ematen ditu euskara klaseak eta euskal etxe gehienetan bezala, abenduaren 8 oroz ospatzen dute bertan Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE). 2018ko ikasurte ...

Gehiago irakurri...


Cordoba, Argentina: Ikus bideoa eta izan kanpoan direnek euren hizkuntza eta kultura gordetzeaz diotenaren lekuko

2021/07/23

Osasun egoerak baldintzatuta online egindako elkarretaratzean hizkuntza bakoitzeko testuak irakurri ziren, tartean Atxagaren hau Lan ederra egiten dute munduan hainbat euskal etxek euren aurrekoen kultura eta hizkuntzari segitzen, eta bere eginez euren arbasoengandik jasotako kultur ondare eta partaidetza. Argentinako Cordoba hirian Gerora Euskal Etxekoek arreta berezia ipini izan diote beren hasiera-hasieratik euskarari eta egungo Euskal Herria ezagutu eta harekiko partaidetza jorratzeari. Hori, batere ahaztu gabe argentinartasuna, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia