euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oporretan Diasporari buruzko zinema ikusi nahi duzu? Hona Kepa Etchandy-ren "Gaucho Basko", Kanalduderen eskutik

2021/08/04

"Gaucho basko" dokumentaleko irudi bat, Lavallol-eko Euskal Echea erakundea Abuztua ez da hilabete txarra opor egun batzuk hartzeko, uda-petoan, Ipar hemisferioan bizi bazara, baina baita ere Hegoko neguan. Euskal diasporari buruzko film baten aholkua egitera gatozkizu, Kepa Etchandy argazkilari baionesaren "Gaucho Basko", Carlos Portella Nunes zuzendari. Ordubeteko lana, eta Kepak bere arbasoak ibilitako Argentinara egindako bidaia baten lekukotasuna ematen duena, ...

Gehiago irakurri...


Euskal bost emakume idazleri buruzko lana argitaratu dute literatur aldizkari italiar batean: hemen artikuluak pdf-n

2021/08/04

Karmele Jaio Guadalajarako nazioarteko liburu azoketan partaide izan da Etxepare Euskal Institutuaren eskutik Euskal Herriko Unibertsitateko Laida Ikerketa Taldeak, Jon Kortazar buru, argitaratu berri du Veneziako Ca’Foscari Unibertsitatearen Rassegna Iberistica aldizkari ospetsuan egungo bost euskal emakume idazleren lanari buruzko azterlan bat. Ikerketaren izenburua 'Escrituras vascas de mujer' da eta honako bost euskal emakume idazle gazteen lana deskribatzen du: Katixa Agirre, ...

Gehiago irakurri...


Zerbait prestatzen ari zarete Diasporaren Eguna ospatzeko? Pasa informazioa Jaurlaritzari, mundu-programan sartzeko

2021/08/03

Irailaren 8a Euskal Diasporaren Eguna da. Pentsatu duzue zuen Euskal Etxean zer egin ospatzeko? Laugarren edizioa izango du aurtengoa eta azpimarragarria da zein azkar eta zein indartsu sartu den Euskal Diasporaren Eguna euskal diasporaren eta munduko euskal etxeen egutegian, baita Euskadiko agenda instituzionalean ere. Lehenengo edizioa Gasteizen egin zen, bigarrena Bizkaiko Ispasterren, hirugarrena Gipuzkoako Ormaiztegin (dagoeneko COVID-19ak baldintzatuta), eta aurtengoa prestatzen jo ta ...

Gehiago irakurri...


Londresko Euskal Elkarteak ekimen bat abiatu nahi du urrian bere umeek euskara aisialdi talde batean praktika dezaten

2021/08/03

Artxiboko irudian, Porrotx pailazoa Londresen. bertako haurrei bisita egin zienean 2012an Ez da hau kezka berria, bereziki Euskal Herriko bikote gazteak dauzkaten munduko euskal etxeetan: kalean eta eskolan erdara bat nagusi duten testuinguru batean, etxeko hizkuntza daukaten euskarari nola arnas apur bat eman, batez ere euskarari aisialdi dimentsio bat emanez eta euren edineko lagunekiko jolas eta harremanen hizkuntza bilakatuz, aukera hori eskainiz bederen, tarteka ez bada ere.

Gehiago irakurri...


Diasporatik etorrita Bilbo eta EH bisitatu nahi badituzu, Pedro Oiarzabalek "Basque to the roots" proposatzen dizu

2021/08/02

Zerbitzuok kontratatuz, zeharka laguntzen ari zara Oiarzabalek laguntza instituzionalik gabe daraman Diasporarekiko lan bikaina Diasporako euskalduna zara --ala ez-- eta Euskal Herria edota Europa bisitatzeko planak egitekotan zaude? Agian ez litzateke ideia txarra izango biak, Euskal Herria eta Diaspora, ongi ezagutzen dituen bertako norbaiten eskutik joatea. Pedro Oiarzabal aditua da euskal diasporan, bereziki baina ez bakarrik Estatu Batuetakoan, eta "Bilbo pausoz pauso" (Bilbao paso a paso) eskaintzarekin dator Euskal ...

Gehiago irakurri...


San Ignazio jaiekin hasiko da Diasporako hainbat lekutan abuztua, San Frantziskoko Euskal Bestekin bukatzeko

2021/07/30

San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen bestak, abuztu amaieran; eta hilabete erdialdean, St Pierre eta Mikelunekoak Hilabete berezia da abuztua, Ipar hemisferioan opor hilabete petoa. Oraingo asteburu honetan hasiko da: bihar San Inazio eguna uztailaren 31a, eta igandea, abuztuaren 1a, aurten pandemiak baldintzatua. Diasporan San Ignazio --edo San Inazio, Iñaki Deuna eta bestelako izenak barne-- santu loiolatarra gogoan antolatzen diren euskal festak dira. Festa garrantzitsuak Diasporako euskal ...

Gehiago irakurri...


Cordobako Gerora Elkartea euskal musika tradizionalaren erreferente bihurtzen ari da Euskal Diaspora osoan

2021/07/30

Argentinako Cordobatik Gerorak eskainiko dituen hurrengo euskal musika eta instrumentu ikastaro eta tailerrak 2010ean sortu zen Gerora Cordobako Euskal Kultur Elkartea helburu jakin batekin: euskal kulturaren adierazpenak, tartean hizkuntza, literatura, dantzak, zinema eta sukaldaritza, zabaltzea. Eta lan handia egin du esparru hauetan guztietan. Baina zalantzarik gabe Euskal Etxeko zutabe nagusia, euskararekin batera, musika da. Eta ez edozein musika… euskal musika tradizionala da Gerora-ko ...

Gehiago irakurri...


Argentina: Abuztuaren 30ean hasiko da errodatzen 'El Vasco', Villa Maria ondoko Morrison herria filmaziogune nagusi

2021/07/30

'El Vasco' pelikula euskal argentinarraren afixa Aurreko artikuluetan iragarri legez, aurrera dirau 'El Vasco'ren prozesuak eta abuztuaren 30erako iragarri da errodajearen hasiera Argentinan. Gogora dezagun Euskal Herriko Pausoka ekoiztetxea eta Argentinako Oeste Films eta Prisma dituela filmak ekoizle. Errodajea prestatzeko xedez astelehenean iritsiko dira Argentinara Jabi Elortegi pelikularen zuzendaria; Jon Sangroniz, argazki ...

Gehiago irakurri...


Kruzalegi edo abizenaren aldaeretako bat duzu deitura? Trujilloko Euskal Etxeak famili bilera batera gonbidazen zaitu

2021/07/29

'Crucelegui Hermanos' Eibarko (Gipuzkoa) arma fabrika ospetsu bat izan zen Asko edo gutxi dakizu zure abizenaz eta bere jatorriaz, non jaio zen Euskal Herrian eta zer ibilbidea egin zuen Ameriketara. Peru da, gaur egun, munduan, Kruzalegi edo Cruzalegui deituradun gehien biltzen dituen herrialdea. Trujilloko Euskal Etxeak, Cruzalegui, Kruzalegi, Crucelegui, Cruzalaegi (edo egon daitezkeen gainerako aldaera) abizen daukatenen online topaketa bat antolatu du abuztuaren 15ean, elkar ...

Gehiago irakurri...


Boiseko euskal komunitateak San Inazio jaiak ospatuko ditu asteburu honetan, murriztuta eta adierazpide minimoan

2021/07/29

Aurten EZ da San Inazio Euskal Jairik izango Boiseko 'Basque Block'en (artxiboko argazkia) Boiseko euskal komunitateak San Inazio jaiak ospatuko ditu asteburu honetan, murriztuta eta etxekoentzat. Alegia, ez dela ohi bezala berbena eta kale antolaketa publikorik egingo. Ekitaldiak hiru izango dira: Pintxo-pote moduko bat, Basque Block-etik kanpo. Ohiko San Inazio meza eta prozesioa euskal dantzariekin. Eta piknika parkean, bakarrik euskal etxeko kideenentzat. Ez da izango beraz ekitalditik Basque Blocken. ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia