euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maru Roson-en ‘Bakaiku, única casa’, nafar herri honen eta diasporaren arteko tartea laburtzen duen dokumentala

2021/09/27

Maru Roson zuzendari argentinarrarren ‘Bakaiku, una casa’ dokumentala Ikusentzunezkoen arloan egin dituen ikasketa akademikoen baitan sortua, Maru Roson argentinarraren ‘Bakaiku, una casa’ (Bakaiku, etxe bakarra) dokumentala, bere familiari buruzko kontakizun intimoa da. Bakaiku nafar herritik Argentinara etorri zen Luciano Urrestarazu birraitonaren istorioa kontatzen du eta nola aitaren bidez jasotako euskal legatuak bultzatu zuen zuzendari gaztea Nafarroara ...

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxeko kideek euskarazko ahotsak ipini dituzte Manu Gomezen 'Érase una vez en Euskadi' filman

2021/09/24

Madrilgo Euskal Etxeko ikasleak estudio batean, ahotsen grabaketa egiten. Iraileko egun hauetan Donostia Nazioarteko Zinemaldiaren 69. edizioa ari da bururatzen eta 22an, asteazkena, zuzendari gipuzkoar baten, Manu Gomez-en (Arrasate, 1973) 'Érase una vez en Euskadi' opera prima estreinatu zuen. Filmak laurogeiko hamarkada Euskal Herrian kontatzen du, lau haur protagonisten ikuspegitik. Gutxik jakingo dute, baina, filmak Madrilgo Euskal Etxeko ...

Gehiago irakurri...


Baskos de la Confluencia Euskal Etxeak ‘Txalaparta’ irratsaioa berpiztu du, aurkezleak Pedro eta Maite Arana direla

2021/09/24

Baskos de la Confluencia Euskal Etxeak egiten duen 'Txalaparta' saioak formatoa aldatu eta aldi berria hasi du ‘Txalaparta’ irratsaio laburra 2017an sortu zen, 'Baskos de la Confluencia' Euskal Etxearen ahotsa izateko eta Euskal Herria eta euskal kulturarekin lotura duten gaiak ezagutarazi eta zabaltzeko, "besteak beste euskal ohiturak, geografia, kirola, hizkuntza, dantza eta musika". Saioa 2018ko otsail arte entzun ahal izan zen Cipolettiko Confluencia FM 94.5 irratian eta ...

Gehiago irakurri...


Cañuelasko Denak Bat-eko Margarita Mathieuk Gasteizko ‘Músicos sin Fronteras’ GKEaren ‘Iparragirre’ saria jaso du

2021/09/24

Lehenengoz eman du aurten 'Iparragirre' saria Gasteizko 'Músicos sin fronteras' ONGak Euskal Diasporaren Eguneko programan, momentu berezia izan zuen Denak Bat-eko Margarita Mathieuk ‘José María Iparragirre’ saria jasotzean. Saria ‘Músicos sin Fronteras’ (Mugarik gabeko musikariak) Gobernuz Kanpoko Erakunde gasteiztarraren ekimena da eta aurten hasita urtero emango zaio Argentina edota Uruguaiko euskal diasporako erreferente bati. ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak gazteak Kanpo Harremanetan trebatzeko lau beka eskaintzen ditu, bi Gasteizen, beste biak Bruselan

2021/09/23

Urriaren lehena da eskabideak aurkezteko azkeneko epea. Baldintzak betetzen dituzten Diasporako gazteak ere aurkez daitezke Eusko Jaurlaritzak gazteak trebatzeko lau beka eskaintzen ditu, horietarik bi Gasteizen aritzeko, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, eta beste bi Bruselan, Euskadiren Europar Batasunaren aurreko Ordezkaritzan. Urtebetekoak dira eta Gasteizkoen kasuan bakoitzak 16.000 euroko zuzkidura dauka eta Bruselakoan 24.000koa. Unibertsitate gradua behar da eduki eta gehienez 28 urte izan. ...

Gehiago irakurri...


Aberri Etxeko lagunek euskal mitologiako pertsonaiak antzeztuko dituzte presentzialki Viedman larunbat honetan

2021/09/23

Euskal mitologiako hainbat pertsonaia ezagutaraziko dituzte erakusketa berezi honetan. Bere 25. urteurrena ari da betetzen aurten Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxea Euskal Etxea eta hainbat jarduera antolatu ditu karia horretara, modu birtualean gehienbat, COVID-19k ezarritako neurriak zitzo errespetatuz. Aste honetatik aurrera, ordea, osasun neurri berriek aurrez aurreko jarduerak ahalbidetzen dituzte eta Aberri Etxeak atseginez iragartzen du larunbat honetan, irailaren 25ean, Euskal ...

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak Gernikako Haritzaren kimu bat landatu du bere egoitza aurrean, Bizkaiko Batzarren ziurtagiriduna

2021/09/22

Gernikako Arbolaren kimu berria La Platan Euskal Diasporaren Eguneko programa barruan Gernikako Arbolaren kimu berri bat landatu zuen La Platako Euzko Etxeak bere egoitza aurrean, hiriko 58. eta 14. kaleen izkinan. Elkarteko alkate Elena Bilbaok eta Javier Clua lehendakariak eman zioten ongietorria ekitaldira bildutako publikoari eta Gernikako Arbolari buruzko aurkezpen hitzak esan ondoren, haritzaren jatorria bermatzen duen plaka bat desestali ...

Gehiago irakurri...


Iazko edizioko hutsunearen ondotik, Montpellier-ko Euskal Etxeak igandean berreskuratuko du Urteroko Besta

2021/09/22

Udaldia atzean utzirik, ikasturte berriarekin ekitaldi presentzialak berreskuratzen doaz eta Montpellierko euskaldunek, 2020ko besta COVID-19 egoeragatik bertan behera utzi bazuten ere, prest daude aurtengoan ilusio berrituz ospatzeko, datorren igandean izan ere, irailaren 26an. Bertako 'Eskualdunak' Euskal Etxeak Hendaiako 'Kantu' gizon-abesbatza gonbidatu du eta musikagile ere Euskal ...

Gehiago irakurri...


Gogoratu: irailaren 30ean bukatuko da epea Nevadako Unibertsitateko Euskal Idazkuntza Lehiaketan parte hartzeko

2021/09/22

Irailaren 30ean bukatuko da epea Nevada-Renoko Unibertsitateko CBS Euskal Ikasketarako Zentroak antolatutako 2021eko Euskal Idazkuntza Lehiaketara aurkeztu ahal izateko. Gogoratu lehiaketa honetara euskal gaia duten ingelesez idatzitako lan argitaragabeak eta argitaratze-bidean ez dauden lanak aurkez daitezkeela. Zer den euskal gaia? Euskaldunak, euskal kultura, euskaldunen bizitza munduan ...

Gehiago irakurri...


Izaskun Kortazarrek bi hitzaldi emango ditu aste honetan Alacanten euskararen geroaz eta etorkizun erronkez

2021/09/21

Alacant-eko Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara irakasle Izaskun Kortazar Errekatxo bilbotarrak bi hitzaldi emango ditu aste honetan euskararen geroari buruz eta hizkuntza berreskuratzeak dakartzan erronkez, gaur bertan (gaztelaniaz) eta ostegunean (valentzieraz). Gaur, edukiera bete arte onartuko da jendea; ostegunerako, aldez aurretik behar da izena eman, alacant@acpv.cat helbidean edo 690 617 547 ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia