2022/02/25

Bordaleko Euskal Etxeak euskal genealogiarako sarbide tailerrak egiteko proposamena iragarri du Marie Eppherre-Provensal koordinatzailea gidari. Bordelen jaioa, genealogiarekiko grina duen pertsona da Marie Eppherre-Provensal, «Retrouver ses ancêtres basques» (Zure euskal arbasoen bila) gidaren egileetako bat. Bere familiari buruzko ikerketari esker, Eppherre-Provensalek lehengusu ...
Gehiago irakurri...
2022/02/25

Otsail hasieran, Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxeko zuzendaritza batzordea bertan bildu zen topa eginez jatetxea berriz irekitzeagatik. Emakida berria proposamen berria besapean dator: 'Haritz' du izena jatetxeak, izen egoki eta esanguratsua euskaldun guztientzat. Kasu honetan, jatetxeko areto nagusian dagoen Gernikako Arbolaren kimuarekin lotura zuzena ...
Gehiago irakurri...
2022/02/24

Ander Elordui Somarriba (Mungia, Bizkaia) iazko abuztuan iritsi zen Montevideora truke-programa bati esker, eta gaur egun Ikus-entzunezko Komunikazio karrerako laugarren urtea ari da egiten bertan. 21 urteko bizkaitarra EiTBn aritu izan da lanean, EH!rasmus izeneko programa batean: astero munduan zehar barreiatuta zeuden sei gazte euskaldunek euren bizipenak kontatzen zituzten eta Youtuben ...
Gehiago irakurri...
2022/02/24

Nafarroako Gobernuak 102.000 euroko laguntza deialdia zabaldu du Nafar Etxeentzat, barne hartzen dituela egoitza beste herrialderen batean dutenak zein beste autonomia erkidegoren batean kokatuta daudenak. Eskaerak 2022ko martxoaren 23ra arte aurkez daitezke, eta zentroen mantenimendua, jarduerak eta inbertsioak lagun ditzakete, beti ere 2021eko abenduaren 4tik 2022ko abenduaren 3ra ...
Gehiago irakurri...
2022/02/23

Ospakizun eta elkarretaratze polita egin zuten joan den asteburuan San Frantziskoko euskaldunek bertako Gure Euskal Etxea edo ingelesez Basque Cultural Center izenaz ezaguna den euskal elkartearen 40. urteurrena ospatzeko. Datozen lerro eta irudietan, argazki-kronika bat egingo dugu larunbat goizean NABOk bertan egin zuen bilkurarekin hasi eta igande arratsaldeko programako azken ...
Gehiago irakurri...
2022/02/23

Joan den larunbatean, otsailaren 19an, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak 100 urte bete zituen. Aurreikusita zuten ekitaldi instituzional soila bozkario-agerraldi bihurtu zen, hurbildu zen jende kopuruagatik eta sortu zen festa giro nabariagatik. Euskal etxe askotako ordezkariak, Sara Pagola Euskadiren Argentinako-Mercosur ordezkaria, FEVAko agintariak, egungo dantzari eta dantzari ohiak, euskal etxeko ...
Gehiago irakurri...
2022/02/22

Pandemiagatik bi urtez bertan behera geratu ondoren, abian da berriz ere NABO Udaleku, Ipar Amerikako Euskal Etxeen Federazioak 10-15 urte arteko bere haur eta gaztetxoentzat antolatzen duen udako euskal kultura egonaldia. Kaliforniako Bakersfield-eko Kern County Basque Club euskal etxea arduratzen ari da tokiko antolaketaz. Aurten astebetekoa izango da, ekainaren 17tik 25era, eta erregistroa Martxoaren ...
Gehiago irakurri...
2022/02/22

Pandemiak etendako tradizioari berriro helduz, Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeak gonbitea luzatu die hala nahi duten Euskal Etxeei Dantzarien XIV. Eskualde Topaketan parte har dezaten, apirilaren 9an, urtero Aberri Eguna testuinguru antolatzen duen programaren barruan, eta aurten baita ere Hiriaren 200. urteurrenean. COVID-19ak ekarritako osasun egoerari kasu eman zaionez, Denak Batek ekitaldia ...
Gehiago irakurri...
2022/02/21

Espero izandakoa gaindituz, arrakastatsu eta jendetsu ospatu du joan den asteburuan San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak bere 40. urtebetetzea. Ostiral iluntzean, bereziki Europatik iritsitako pilotariak eta Euskal Etxeko lagun koadrila bat partaide, afaritxo batek larunbat eta igandeko programak aldarrikatuko zuen giro ederraren abisua eman zuen, Gure Euskal Etxea edo 'Basque Cultural Center' bezala ...
Gehiago irakurri...
2022/02/21

2017tik eskaintzen ditu La Platako Euzko Etxeak “Oturuntza filosofikoak”, Nicolas Torres Ressa filosofo gaztearen eskutik. Gai edo egile bati buruzko pare bat orduko asteroko topaketak dira, gogoetarako eta elkartrukerako gune. Ez dira hitzaldi magistralak, edo azalpen teoriko trinkoak, elkarrizketa horizontala da euren dinamika. Eduki filosofikoko ekoizpen tailerrak dira, ...
Gehiago irakurri...