euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2025 Euskal Aste Nazionaleko anfitrioi, Tandilgo Gure Etxeak emozio eta espektazio handiz ospatu ditu bere 75 urteak

2024/12/11

Guztiek bat egin nahi izan zuten Tandilgo Gure Etxeak bere 75 urteak ospatzeko azaroaren 30ean antolatutako festa handian Ahitzen ari den den 2024 hau berri eta gertakari garrantzitsuen urtea izan da Tandilgo Gure Etxeko lagunentzat. Ahaztezinetako bat duela pare bat aste eskax, azaroaren 30ean, larunbatez, ospatutako 75. urteurreneko festa handia, 170 bat gonbidatu partaide. Festarako propio jantzita, Euskal Etxeak egitarau zabala eskaini zuen. Etxeko talde guztiek urtean zehar egiten duten lanaren fruitua erakusteko aukera izan ...

Gehiago irakurri...


Mikel Gartziarena hizkuntzalaria: "Bereziki harritu nau galestarrek gure herri eta hizkuntzari buruz zenbat eta zein ongi dakiten"

2024/12/10

Galesko ‘Alan R. King’ katedrak antolaturik Galesko Liburutegi Nazionalean eman zuen Mikel Gartziarena hizkuntzalariak hitzaldi bat Duela bi urte inauguratu zuten Aberystwyth-en Etxepare Euskal Institutuak eta University of Wales Trinity Saint David unibertsitateak ‘Alan R. King Euskal Ikasketa katedra. Zarautzen (Gipuzkoan) bizi eta zendu zen Alan R. King hizkuntzalari britaniarraren omenezko katedrak soziolinguistika eta hizkuntza politika dauzka ikergai eta urtero joaten da Euskal Herriko aditu bat bertara ikerlana egitera. Mikel ...

Gehiago irakurri...


Entzun "Basque. Podcast"ak, azkena, Itziar Ituño, eta Hiromi Yoshida, Sahatsa Jauregi, Eneko Atxa eta Estibaliz Urresola

2024/12/10

Iragarri bezala, Itziar Ituño dauka protagonista "Basque. Podcast"etako bosgarren eta 2024ko azkena den sarrera honek. Lehen denboraldi honetan, Oier Aranzabalek, inspirazio-iturri diren euskal artista eta sortzaile batzuen etxe eta lantokietaraino daramagu. Etxepare Euskal Institutua sustatzaile, ekimenaren helburua, euskal kultura eta sorkuntza garaikidea gure mugetatik kanpo ezagutaraztea, ...

Gehiago irakurri...


Poza eta emozioa Chascomusen Zingirako Euskaldunak-en urte amaiera erakustaldian, La Platako euskal korala partaide

2024/12/10

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko kideek euren ekintzen erakustaldia eskaini zieten herritarrei Gabonetako eta Urte Berriko ospakizunen hurbiltasunak jai giro berezia eragiten du nonahi egunotan. Abenduaren hasieran Euskararen Egunak jende asko biltzen du euskal etxeetara ospatzera. Baina, era berean, hego konoan. abenduan eten egiten dira jarduerak oro, udako oporrei hasiera emanez eta (hemen urte naturalarekin bat doan) ikasturtea ahitu eta itxiera erakustaldiak egiten dira. Lehenengo euskal etxeetako bat ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutuaren Euskal Etxeentzako 2024-2025 ikasturteko euskara eskolak emateko laguntzak atera dira

2024/12/09

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (EHAA-BOPV) buletin ofizialak joan den asteazkenean, abenduaren 4an, eman zuen argitara 2024ko azaroaren 21eko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskal Etxeei, 2024-2025 ikasturtean euskara eskolengatik emango dizkieten dirulaguntzen eskaerak erabakitzen dituena. Orotara 319.995 euro banatu dira, eta 3 euskal etxe federaziok (Argentinako FEVA, ...

Gehiago irakurri...


Vasconia Florida EEa Federazioan sartu berria, Floridan egin du FIVUk 2024 Zuzendarien Udalekua; Txikiena, hondartzan

2024/12/09

FIVU Federazioan sartu berri den Vasconia Florida Euskal Etxea, Zuzendarien Udalekuaren anfitrioia Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak urtero antolatzen duen haurren Udalekua bere 25. ediziora iritsi da 2024an, bere kide diren euskal etxeetako hogei bat haur eta gaztetxo bildurik. Udalekua FIVUren ekitaldi nagusia dira geroari ekarpen, aurten ere arrakasta handiz burutua. Haur eta nerabeena irailaren 19tik 21era garatu zen, azken urteotan bezala Canelones departamentuko Villa Bautistan. ...

Gehiago irakurri...


Koru topaketa eta gaualdi ezberdina 2024ko Euskal Astean DOAren zuzeneko musikarekin, milesker musikariok!

2024/12/09

Bahia Blancan egindako 2024ko Euskal Aste Nazionalak musika asko eskaini zuen. DOAko musikariak, larunbat goizeko entseguan, eta Errekatarrak eta Denak Bat abesbatzak, San Luis Gonzaga Parrokian eskainitako kontzertuan Musika maite dutenek leku egokia topatu zuten Bahia Blancan ospatu berri den 2024ko Euskal Aste Nazionala, mota, estilo eta instrumentu ugariz, ahotsak tarteko, maila handiko artisten, Euskal Herritik etorriak batzuk, eta bertakoak hainbat. Abesbatzen Topaketa aipa daiteke eta Diasporako Orkestra Argentinarra (DOA), FEVAko musikariek osatutako taldearen emanaldiak. Azaroaren 16an, larunbata, DOAko musikariek ...

Gehiago irakurri...


Jai handi batez ospatuko ditu bihar San Nicolaseko Euzkal Etxeak komunitatearekiko bere lan eta engaiamendu 80 urteak

2024/12/06

Urtea Euskara Munduan barnetegiaren egoitza izanik hasi zuen. Ondoren, dantza asko, Euskal Asteko gaualdian dantzatzea barne, kantua, musa, euskara eta janari solidarioak lantzea, eta urte bukaeran, 80. Urteurreneko Festa handia Festa giro itzela izango da San Nicolasen asteburu honetan. Eta handia, halaber, festara bertaratuko diren gonbidatuen kopurua. Hain handia, egoitza txikia geratu zaiela; berez handia bada ere, ez du edukiera nahikoa izango San Nicolaseko Euzkal Etxearen 80 urteurrenaren ospakizunak elkarretaratuko dituen ehun eta berrogeita hamar aski pasexe bilduko dituen lagunei abegia emateko. Elkarte ...

Gehiago irakurri...


Mexiko Hirian EHtik etorritako Arantxa Urretabizkaia, Irene Larraza eta Imanol Otaegi lagun ospatu zuten ENE 2024

2024/12/05

Mexiko Hiriko Euskal Etxea, Euskal Herritik etorritako euskal ordezkaritzaren anfitrioia Euskararen Egunean Euskararen Egun ahaztezin bat izan dute aurten Mexikoko Euskal Etxeko lagunek. Izan ere, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (FIL Guadajara) parte hartzera Euskal Herritik propio bidaiatutako Arantxa Urretabizkaia idazle donostiarra eta Etxepare Institutuko Irene Larraza eta Imanol Otaegi, Mexiko Hiriko Euskal Etxera bertaratu ziren Euskararen Eguna bertako ikasle, irakasle eta oro har lagunekin ...

Gehiago irakurri...


9 urte bete berriak zituela hil da Estatu Batuetan Francisco haurra, Trujilloko EEko Wilfredo Lizarzabururen biloba

2024/12/05

DIPG garuneko tumore operaezinak eraman du urte t'erdian. Gaur asteazken goizaldean, bertako orduan 2:35ak zirela (Euskal Herriko 8:35ean) zendu da Estatu Batuetan, 9 urteak beste eta zortzi egunera, Francisco Fredrickson Lizarzaburu. Bere gurasoen besoetan hil da, familia lagun. Azkenean etsi behar izan du oso garun tumore mota erasokor eta operaezina den DIPG delakoaren aurrean. 2023ko maiatzean ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia