2022/03/25

Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak urtero bere ekimenetarako baliabideak lortzeko antolatu ohi duen afari eta enkantea iragarri du apirilaren 9rako, Salt Lake Citytik heldu den Jean Flasher euskal chef eta kuturagilearen eskutik. Flesherrek adierazi berria du 55 dolarreko prezioa izango duen menuaren edukia: Cream of Porrusaldda Soup, Cgarcuterie & Vegetable Salad, Boushee a la Reine Espelette, Roast ...
Gehiago irakurri...
2022/03/25

2020an “Euskal Herria Batera” ekimena sortu zen, pandemia etxeratze garaian dei eginez euskal herritarrei Aberri Eguna balkoietatik ospatzera, kantatuz eta ikurriña nork berean zintzilikatuz. Arrakastatsua izan zen, euskaldunen mosaiko erraldoi bat lorturik eta bategitea erakutsiz munduari. Aurtengoan, bezperan bat egiteko deia luzatu dute, apirilaren 16an, Iparraldean, alderdi ...
Gehiago irakurri...
2022/03/24

Gaixoaldi luze baten ondoren Mariluz Artetxe Arrieta euskal argentinarra hil da, Euskal Herrian jaio eta oso gaztetxo zela Argentinara 1952an guraso Ignacio eta Mirenekin etorritako euskal herritarra, Arrecifesen finkatzeko, Buenos Aires hiriaren iparmendebaldean. Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko kide izan zen bere bizitza osoan. Euskal elkartean, dantzari izatetik lehendakari izaterainoko bidea egin ...
Gehiago irakurri...
2022/03/24

Txileko Euskal Etxeak 2022ko egitaraua iragarri du, Las Condeseko Estadio Español aretoan doako tailerrak eta kultur ekitaldiak barne. Azken horietako lehena apirilaren 1ean helduko da, eta "versos.. sin tregua" ('Su-etenik gabeko bertsoak') liburuaren aurkezpena izango da. Bi euskal poetisak, Isabel Guezuragak eta Carmen Martinezek, eta Lucy Sepúlveda txiletarrak idatzi zuten, Rosa ...
Gehiago irakurri...
2022/03/23

Martxoaren 31a da HanHemenek zabaldutako inkesta betetzeko azken epea, ondoren bildutako datuak prozesatu, ondorioak atera eta emaitzak aurkeztuko baitira. Zer nahi den jakin? Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunen iritzia, nolakoak diren, nola ikusten diren hainbat gai Diasporatik: nazioarteko euskal sare eraginkor bat eraiki ahal izateko adierazgarriak izan daitezkeen ...
Gehiago irakurri...
2022/03/22

Programa berri bat iragarri dute euskal diasporako irratsaioen artean, “Entre Vascos Latinoamérica”. Sebastian Inzunzak Neuquendik (Argentina) eta Manu Molinak Durangotik (Bizkaia) aurrera daramaten «Entre Vascos» irratsaioaren jarraipena izango. Latinoamerikako diasporan gertatzen dena kontatuko du, oraingoan Wilfredo Lizarzaburu Trujillotik (Peru) eta Ibane Azpiritxaga ...
Gehiago irakurri...
2022/03/21

Euskal Herriko eta AEBko bertsolariak, San Frantziskoko txistularia eta Chinoko dantzaria, bertako klika eta kantariak eta hainbat euskaldun eta oro har adiskide partaide, euskal komunitateak azken agur hunkigarria eman zion joan den astelehenean, martxoaren 14an, Kaliforniako Chinoko Centro Basco ostatuko nagusi eta euskal erreferente Monique Berterretche izpurarrari. Elizkizunak goizeko 10etan Chinoko St ...
Gehiago irakurri...
2022/03/18

'Omenaldi Berezia' eskaini zien NABOk joan den larunbatean San Frantziskon Estatu Batuetako bost bertsolariri. Berezia eta hunkigarria, azkeneko hiruzpalau hamarkadetan hamaika euskal besta eta elkarretaratzetan euskal bertsolaritzaren sua atxiki eta euskarazko lekukotasun kantatua eta umore ona ekarri baitiote euskal komunitateari. Gogora dezagun omendu diren bertsolarietarik hiru Kalifornian ...
Gehiago irakurri...
2022/03/18

Gure buletineko beste leku batzuetan aipatua dugu Korrika 2022 martxoaren 31etik apirilaren 10era bitartean garatuko dela Euskal Herrian eta bere Diasporan, barne daudela munduko hainbat lekuetan euskara eta euskal kultura ikasten ari diren unibertsitateetako irakurletza zein euskal etxeak. Etxepare Euskal Institututik datorkigu hain zuzen AEKrekin batera antolatu duten lehiaketako berri: mundu zabaletik heldu ...
Gehiago irakurri...
2022/03/18

Hemen da bere 22. edizioan bi urtetik bi urtera egin ohi den Korrika. Helduei euskara irakasten diharduen Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea (AEK) sostengatzea eta euskararen aldarrikapena modu jolaskor eta libertigarrian plazaratzea Euskal Herriko zazpi probintziak batzen dituen ibilbide bat korrika eginez, hori da Korrika. Beste hainbat euskal ekimenetan bezala, Pirineoetako Euskal ...
Gehiago irakurri...