2022/04/04

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak kanpoan dauden nafarrentzako lege-aholkularitzako zerbitzu bat jarri du abian, Foru Komunitatera itzultzea erabakitzen dutenen zalantzak argitzeko. Zerbitzu berriak atzerritik itzultzeko prozesuetan sortu ohi diren gaiei buruzko aholkuak emango ditu, besteak beste lan-bizitzaren aitorpenaz, kotizazioen lekualdaketaz, kontsulatuekin egindako izapideez, itzulitako ...
Gehiago irakurri...
2022/04/01

Korrika 22 hastearekin batera, AEK-k eta Etxepare Euskal Institutuak plazaratu dute nortzuk diren edizio honetako Korrika Munduan bideo lehiaketako bi irabazleak, eta hauek Valladolideko Euskal Etxeko Julio Jimenez eta Poznango Adam Mickiewicz unibertsitateko Lena Bialkowska dira. Gogora dezagun munduko euskal etxeen sareko eta Etxepareren euskal irakurletzetako ikasleek har zezaketela ...
Gehiago irakurri...
2022/04/01

Gaur Amurrion hasi eta apirilaren 10ean Donostiara iritsi arte, Korrika 22 Euskal Herriko bazterretan barrena ibiliko da, euskararen lekukoa eta aldarria eskuz-esku pasatuz, euskal diaspora ere, urtero bezala, partaide izango duen edizio berri batean. Diasporatik, euskaldun eta euskaltzaleek euren saio eta hitzorduekin egingo dute bat, kasu batzuetan EEek (Brusela, Bordaleko EE) eurenean antolatutako ...
Gehiago irakurri...
2022/04/01

Gariaren Festa Probintzialaren 53. edizioa asteazkenetik iganderaino, martxoaren 9tik 13raino egin zuten Tres Arroyosen, Ituzaingó etorbidean, Matheu eta Pueyrredon kaleen artean. Hiriko urteko jai garrantzitsuenetako bat da eta aurten, bereziki 2021eko edizio birtualaren ondoren, gogoz goaitatua. Festa jendetsua izan zen, eta publiko ugari hurbildu zen bertako artistak ikustera. Parte hartu ...
Gehiago irakurri...
2022/03/31

Lutheria eta euskal musika tresnak interesatzen zaizkizu? Ignacio Esquiroz musikako goi-mailako irakaslea da, hezkuntzan lizentziaduna, kultura-kudeatzailea eta Lutherian diplomaduna. 2013ko Gaztemundun Euskal Herrira bidaiatu eta albokak egiten espezializatu zen. 2021ean Chubuteko Ipar-ekialdeko Euskal Etxearekin batera, Euskal Organologiari buruzko hitzaldi-ziklo bat antolatu zuen, Euskal Herriko ...
Gehiago irakurri...
2022/03/30

Bihar da martxoaren 31a eta, beraz, HanHemenek zabaldutako inkesta betetzeko azken eguna, ondoren bildutako datuak prozesatu, ondorioak atera eta emaitzak aurkezteko prozesuari ekingo baitzaio. Zer nahi den jakin? Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunen iritzia, nolakoak diren, nola ikusten diren hainbat gai Diasporatik: nazioarteko euskal sare eraginkor bat eraiki ahal izateko ...
Gehiago irakurri...
2022/03/30

Oñatiko Udalak eta Oñatiko Lege-Soziologiako Nazioarteko Erakundeak (LSNE-IISJ) batera deitzen duten 'Oñatiko Udala' izeneko bekak bi erakunde hauek "udal autogobernurako gakoak diren gaiak hobeto ulertzen lagun dezaketen proiektu sozio-juridikoak finantzatze"ko sinatutako lankidetza hitzarmena dauka testuinguru eta, besteak beste euskal diasporari buruzko ...
Gehiago irakurri...
2022/03/29

2021ean gastrodiplomaziaz gauzatutako ikastaroaren ostean, DCPC komunitateak (Donostia Community of Public Diplomacy) webinarra antolatu du datorren apirilaren 7an, diplomazia publikoaren baitan beste gai interesgarri bat hizpide: kirol-diplomazia, ekitaldiaren izenburua, "Zer eginkizun du kirolak Euskal Herriaren nazioarteko markan, nortasunean eta ...
Gehiago irakurri...
2022/03/28

Plazaran da dagoeneko La Platako Euzko Etxeko Eguzkia hiruhilabetekariaren ale berria, bigarren etapa honetako 17garrena, 2022ko martxoari dagokiona. Editorialean Euskal Etxeen etorkizunaren gaia proposatzen du hizpide du, Eusko Jaurlaritzaren eta kanpoko euskal komunitateen arteko harreman sistemaren oinarri den 8/1994 Legeak 30 urte behar dituela-eta, eta honen eguneratze edo aldaketa ...
Gehiago irakurri...
2022/03/25

Datorren asteko larunbata, apirilaren 2a, mundu osoko hiri eta hiriburu ugarik Korrikaren ospakizunarekin bat egiteko hautatu duten eguna da. Gogoratu Korrika euskal hizkuntzaz jakinarazi eta bere aldarrikapena egiteko ekimena dela, eta toki horietako bakoitzean euskara ikasle eta lagun direnek parte hartzen dutela. Madrilen kasuan, hiriko Unibertsitate Konplutensea, Hizkuntz Eskola Ofiziala eta ...
Gehiago irakurri...