euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

ENE: Boiseko bideo ederra, Sydneyko Gure Txokoa, Berlingo kantzelatze erotikoa eta Estitxuren kontzertua Mallorcan

2021/12/03

Estitxu Pinatxo kantari nafarrak kontzertua eskainiko du gaur Mallorcako Euskal Etxea antolatzaile ENE eta Nafarroaren Eguna ospatuz Beste artikulu batera bildu ditugu munduan abenduaren 3 honetan Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) dela eta antolatu diren hitzorduetako asko. Egiari zor, 1930an Eusko Ikaskuntzak abenduaren 3a --tradizioak dioenez San Frantzisko Xabier 1552an euskara ahotan hil zen eguna-- Euskararen Eguna izango zela erabaki ondoren, ondoko hamarkada luzeetan frankismopean Diaspora eta euskal etxeak izan zituen egun ENE ...

Gehiago irakurri...


Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur eta munduko euskaldunek nazioartekotasun hori bermatuko dute

2021/12/03

Mexikoko Euskal Etxearen ekintzen berri Europako eta Amerikako erakunde batzuk –tartean euskal etxeak eta Etxepare Euskal Institutuak unibertsitateetan kudeatzen dituen euskara eta euskal kultura irakurletzak– ospakizunekin aste honetako aurreneko egunetan hasi baziren ere, gaur eta bihar egingo ditu Euskararen Nazioarteko Egunak (ENE) bere dei eta ekitaldi gehienak. Gogoan izan, bestalde, gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna ...

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguna: gaurtik aurrera, 'Euskara maitatzen hasteko hitzak', erakusketa eta liburu bihotzez gomendagarria

2021/12/03

'Pequeño diccionario sentimental', lagun erdaldun bati oparitzeko liburua, 'bihotz-bihotzez', 'de corazón a corazón' Abenduaren 3a da gaur, 'Euskararen Nazioarteko Eguna' (ENE) eta Burlatako Kultura Etxeko Erakusketa Aretoan ateak zabalduko ditu "Palabras para empezar a amar el euskera-Euskara maitatzen hasteko hitzak" izenpeko erakusketak, liburu batean oinarrituta, 'Pequeño diccionario sentimental' (Hiztegi sentimental txikia) (Pamiela, 2020). Liburu eta erakusketa interesgarri eta ...

Gehiago irakurri...


Goya, Corrientes-en, herriko Gizataldeen Festak bigarren urtez segidan izan du bertako euskal jatorrikoen partaidetza

2021/12/02

Euskal gizataldea Goyako 7. Immigrantearen Jaialdian (argazkia EE) Corrientes probintziako Goya herrian Immigrantearen Jaiaren 7. edizioa ospatu dute azaroaren 26an eta 27an eta Juan ‘Tato’ Basterrechea buru duen euskal taldeak bi egunetan hartu zuen parte “urtez urte handitzen doan euskal presentzia bermatzen”. Jaialdia ‘Costa Surubi’ gunean egin zuten, Parana Ibaiaren ertzean, eta hirian beren kultura aztarnak utzi dituzten ...

Gehiago irakurri...


Jende asko, euskal sagardoa eta giro paregabea joan den asteburuan La Platako Euzko Etxearen I. Eguzkipean jaian

2021/12/01

Eguzkipean eta Sagardo Eguna La Platan Azaroko azken asteburuan aspaldi bizi ez izandako elkarretaratzeak egin ditu Argentinako euskal gizataldeak. Batetik, La Pampako Macachinen, omenaldia euskal etorkinei eta, bestetik, La Platan, hiriko Euzko Etxeak antolatutako Eguzkipean Jaialdia. Hirurehun bat pertsona bildu ziren azken honetara, Mar del Plata, Bahia Blanca, Tandil, Chascomus, Chivilcoy, Cañuelas, Necochea, ...

Gehiago irakurri...


Europako Euskal Etxeetako euskara irakasleen 2021eko bilera Bartzelonan egin da, bederatzi euskal etxe partaide

2021/11/30

Europako 2021eko euskal etxeetako euskara irakasleen bilerako partaideak. Antolatzaile, Etxepare Euskal Institutua eta Bartzelonako EE Europako euskal etxeetako euskara irakasleak Bartzelonan bildu ziren joan den hilabetean, urtero Etxepare Euskal Institutua antolatzaile egin ohi duten bileran. Urriaren 15etik 19ra bitarteko asteburuan, bilerak Madril, Valladolid, Paris, Paue, Bordele, Berlin, Mallorca, Valentzia eta Bartzelonako EEetako irakasleak bildu zituen prestakuntza-saio ere izan ohi den honetan, aurten prestakuntzagai ...

Gehiago irakurri...


Argentinatik, euskal ikasketa tailer birtuala deitu du REVAk abenduaren 10erako, ekarle edo partaide izan nahi?

2021/11/30

Partaidetzak euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz izan daitezke, baina Argentinatik eratuta izanik gaztelania izan daiteke seguruenik nagusi Euskal ikasletak lantzeko asmoa duzun edo dagoeneko lantzen ari den ikasle edo ikertzaile bat zara? "Euskal gaiei buruzko zenbatezin alderdi izan dira ikerketa-objektu: migrazioa eta erbestea, diaspora, balioen eta nortasunaren transmisioa, kulturaren kontserbazioa eta iraunkortasuna... Baina euskal ikasketen arloa bera oso gutxitan izan da, berez, definiziorako objektua, eta ia inoiz ez, per se, ...

Gehiago irakurri...


Uxue Alberdik bere eleberri 'Jenisjoplin' aurkeztuko du Guadalajaran eta Mexiko Hirian gaurtik aste osoan zehar

2021/11/29

Uxue Alberdik zenbait ekitalditan hartuko du parte aste honetan Guadalajaran eta Mexiko Hirian Mexikon da Uxue Alberdi (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984) idazle eta bertsolaria eta gaurtik aurrera aste osoan bere eleberri ‘Jenisjoplin’ aurkeztuko du Guadalajarako Feria Internacional del Libroko (FIL) programa ofizialean, eta hainbat ekitalditan hartuko du parte, bai azokan bertan, eta baita hitzordu horren harira Guadalajaran eta Mexiko Hirian egingo diren zenbait jardueratan ere. FIL ...

Gehiago irakurri...


Bi urte Euskal Asterik gabe, Argentinako euskal gizataldearen gogoa Macachinen bildu da bertako Euskal Asteburuan

2021/11/29

Macachingo "Euskal Asteburua 2021"ean desestalitako plakak eta asteburuko mugarrietako batzuk (argazkiak A. Beto Lamas eta ETB) Pandemiak azken bi urteotan eragin dituen egoera eta murriztapenen ondotik, asteburu berezia izan da azkeneko hau Argentinako euskal bizitzan, bi hitzordu berezirekin, Buenos Aires probintziako hiriburu La Platan bata –hizpide izango dugu ondoko egunetan– eta Macachinen, La Pampako probintzian, bestea, gogoan izanik gainera Macachin behar zuela izan, azkeneko bi urteotan bertan behera utzi den ...

Gehiago irakurri...


“Legatua eta Ondarea” proiektua: basoketa Tandilen eta Gernikako Arbolaren kimuak bidaiatzen Argentina osora

2021/11/26

Haritzaren kimuak banatzen hasi dira aurten Gure Etxea euskal etxeko kideak Gernikako Arbola oso ikur garrantzitsua da euskaldunentzat, bai Euskal Herrian, bai Diasporan, eta asko dira munduan kimuak hazten dituzten euskal etxe eta komunitateak. Atxikimendu horretako partaide, Santiago Benavidez eta Marcos Castillón Tandilgo 'Gure Etxea' euskal etxeko zuzendaritza batzordeko kideak "Legatua eta Ondarea - Zuhaitz Ondoan" proiektuari forma ematen hasi ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia