euskal diaspora eta kultura
2021/12/15
Ehun bat lagun bildu ziren abenduko lehenengo asteburuan Rosarion, Argentinako Nafar Etxeen Topaketan parte hartzeko. Gaur egun aktibo dauden elkarteen artean, Martin Urtasun lehendakari duen Buenos Aireskoak, Mariana Sardon lehendakari duen Bolivarrekoak eta Oscar Croce buru duen Rosariokoak hartu zuten parte. Mendozako Nafar Etxeko lagunak ezin izan zuten Rosariora bertaratu beren elkartearen urteurrena ...2021/12/14
Eusko Jaurlaritzaren gobernu bilerak 'Euskadi Basque Country 2025' Nazioartekotzeko Esparru Estrategia berria onartu du gaur, eta estrategia horren esparruan, Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio legegintzaldi honetarako Kanpo Harremanetarako Planari. Prozesu honetan Jaurlaritzako sailek, foru-aldundiek, EUDELek eta hiru hiriburuetako udalek hartu dute parte, bai eta arlo honetan zerikusia ...2021/12/14
Beti Aurrerak eta SADE idazle argentinarren elkarteak urtero batera antolatzen duten ‘Gernikako Arbola’ Literatur Lehiaketa hamargarren ediziora iritsi da aurten eta sari emanaldia pasa den ostiralean, abenduaren 10ean, egin zuen, ekitaldiko partaide SADEko presidente nazionala, Alejandro Vaccaro Chao, eta Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideak. Lehenengo saria Jose Ruiz ...2021/12/13
Trujilloko Euskal Etxeak Zoom bidezko elkarretaratze ireki berri batera deitu du datorren igandean, abenduaren 19n, ohi bezala Peru, Latinoamerika eta Euskal Herriko euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak hizpide harturik. Edonork parte har dezake, bereziki euskal jatorria daukatenek, baina oro har euskal kulturaz interesa daukaten eta esparru honetako euren ezagutza zabaldu nahi ...2021/12/10
Osatu berria den Zuzendaritza Batzordea 2021eko ekintaldi programa ari da ahitzen eta karia horretara bazkide eta lagunak gonbidatu nahi ditu urte amaierako afarira, larunbat honetan bertan, abenduak 11n, Euskal Etxean. Eta ospatzeko arrazoi bat baino gehiago ditu Comodoro Rivadaviako Euskal Echea elkarteak. Izan ere, murrizketa eta itxialdi luze baten ostean aurrez aurreko ekitaldi batzuetan parte ...2021/12/09
Euskal ikasketei eskainitako nazioarteko tailerra egingo da ostiral honetan, abenduaren 10ean, online, gai eta izenburu “Euskal Ikasketak ikuspegi transdiziplinar batetik: Elkarrizketa eta hausnarketa“ harturik. Antolatzaile, 'Argentinako Euskal Ikasketen Sarea' (REVA, Red de Estudios Vascos de Argentina - Basque Studies Network-Argentina) sare akademikoa izango du ...2021/12/09
Euskara gutxi edo ezer ez dakizu, baina urratsak eman nahi dituzu oinarrizko hiztegia behintzat zeureganatzearren? Ez da agian zeure kasuan izango, baina seguru inguruan badituzula jendeak honelako laguntza baten zain urratsak emateko oinarrizko euskal hitzak ikastearren. Euren ama-hizkuntza gaztelania, galiziera, katalana, ingelesa, frantsesa, errumaniera, arabiera edo txinera badute, baliabide ...2021/12/08
Ez dira gutxi Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeak herriko gainerako erakundeekin lankide egiten dituen ekimenak. Horietako bat da datorren larunbatean, abenduaren 11n, egingo duena, bere egoitzako ateak herriko hamabi ekintzaileri zabalduko baitizkie Ekintzaileen Azoka antolaturik, 18etatik 22etaraino ordutegian. Tarte horretan EEak taberna zerbitzua eskainiko die bisitariei, pintxoak eta ...2021/12/07
Ohikoa da munduan barrena euskal etxe eta elkarteek aurreratzea euren Eguberri Bestak eta Olentzero edo Santa Claus gonbidatuta antolatu ohi dituzten jai eta topaketak abenduan zehar egitea. Amerika osoan eta gure diasporan oro har honela gertatu izan da aspalditik eta aurten ere hala egingo dute, esaterako, Estatu Batuetan San Frantzisko, Bakersfield eta Chinoko euskal etxe kaliforniarrek, Utahko Salt ...2021/12/06
Joan den ostiralean, Euskararen Egunean bertan, abenduaren 3an egindako elkartearen Urteko Batzarrean hautatuta, Sandra Travieso Torrezuriz da Viña-Valparaisoko Euzko Etxeko lehendakari berria, Eñaut Gereñuri --2017an hautatua-- lelukoa hartuta. COVID-19 dela-eta indarrean dauden neurriak eta zuhurtzia gidari, elkarretaratzea online. Zoom bidez egin zen. Sandra Travieso da euskal ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus