euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olentzero, Gabonetako zuhaitza, musika eta dantzak munduko euskal etxeetan 2021 urteari agur esateko

2022/01/11

Boiseko Ikastolako umeak Olentzero eta Mari Domingirekin 2021eko azken irudi-bilduma. Bakoitza bere momentu eta errealitatearekin osasun egoerari dagokionez, bi hemisferioetako euskal etxeak biltzen joan ziren abenduan zehar Eguberria, ikasturte amaiera eta urte amaiera kari, 2022 urteak koronabirusaren behin betiko eta erabateko bukaera ekar dezan desio komuna gogoan. Ez da asko geratzen Covid-19aren pandemiaren bigarren urtebetetzerako eta batzuetan ...

Gehiago irakurri...


Boisen Regina Bastida Aldecoak 100 urtebetetzea ospatuko du gaur hainbat lagun bilduko dituen ekitaldian: Zorionak!

2022/01/07

Omenaldi eta urtebetetze festa urtarrilaren 7an izango da, bertako 13:00etan, EHko 21:00etan Lagun asko bilduko ditu gaur Boisen Regina Bastida Aldecoaren 100. urtebetetzeko ospakizunak. Euskal-amerikar hau omendu eta urtebetetzearekin bat egiteko ekitaldia bertako 13:00etan egingo da, Euskal Herriko 21:00etan, hiriko Jesusen Bihotzaren Elizaren aretoetan, Boiseko Museo eta Kultur Etxeak ohar batean zabaldu duenez. Parte hartzeko asmoa daukatenei, musukoak nahitaezkoak direla gogora ...

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak eta Gipuzkoako Tolosa herriak bat egin dute Tolosa argentinarraren 150. urteurrena ospatzen

2022/01/07

Argentinako Tolosa herriaren 150. urteurrena, ekitaldia, haritz landaketa, La Platako EEaren plaka eta EHko Tolosaren atxikimendua La Platako Euzko Etxeak eta Euskal Herriko Tolosa herriak bat egin zuten joan den abenduaren 20an Tolosa herri argentinarraren 150. urteurreneko ospakizunean. Tolosa herri argentinarra 1871n sortu zuen tolosarren ondorengo zen --aita zuen tolosarra-- Martin Jose Yraolak [Iraola idatzita leku batzuetan]. Urteurrenaren karietara bertan egindako ekitaldi nagusian plaka bat jarri zuen ...

Gehiago irakurri...


Endika Basaguren buru duen 'Txipli Txapla Pum Amerikatik' ekimena uda honetan iritsiko da AEBra, lagundu nahi?

2022/01/05

'Txipli, Txapla, Pum Amerikatik' proiektua Bizkaiko Berangotik bultzatzen du  'XXI. Mendeko Euskaldunak Kolektiboak'. Berez 2010eko abenduan hasi zen Londresen eta Euskal Herriaren eta Diasporaren arteko topaketa artistiko eta kulturala eragin nahi du, euskal tradizioen irakurketa mendekidea eginez, gogoan harturik tradizioek nola segitu duten Diasporan, eta ikertuz eta dokumentatuz ...

Gehiago irakurri...


16-17 urteko Diasporako gazte euskalduna zara? EuskarAbenturak Euskal Herria euskaraz ezagutzeko aukera aparta eskaintzen dizu

2022/01/04

EuskarAbentura espedizioak Euskal Herri zeharkatuko du oinez uztailaren 1etik 31ra. Aukera bikaina da, zabaldu bere berri! Proposamena Euskal Herriko 16-17 urteko gazteei zuzenduta dago, zazpi probintziakoei... eta baita Diasporakoei ere. 130 gaztek uztailaren 1etik 31ra Euskal Herria oinez zeharkatuko dute, Mauletik Getxoraino, euskara komunikabide. EuskarAbenturaren edizio berri honek, besteak beste, euskaldunen eta itsasoaren arteko harremana landuko du, Elkano Fundazioarekin elkarlanean, izan ere lehenengo mundubiraren 500 ...

Gehiago irakurri...


Jazoerak iaz izen bereko aldizkariaren, eta euskal-venezuelar fitxa eta ibilbideen bideo batekin bukatu zuen 2021. urtea

2022/01/04

Caracaseko Eusko Etxean eta Venezuelako euskal gizataldean hazitakoa den Pedro Javier Arriaga Aguirrek sortua da Jazoera Youtuben daukan Jazoera TV Kanaletik, Pedro Javier Arriaga Aguirre euskal-venezuelarrak 2021ean Jazoera markapean plazaratu dituen emaitzen laburpen gainbegirada eskaini zuen urtea amaitzeko, emaitza horien berri bideo batera bildurik. Hor kokatzen dira Jazoera hilabetekariaren iazko 12 zenbakiak, 'Lo Vasco Venezolano' izenburupean ateratako berrogeita hamar fitxa baino gehiago eta lau ...

Gehiago irakurri...


Tupustean hil da Malabon Joxe Albaro Fernandez Oihartzabal, Ekuatore Gineako Euskal Etxearen sustatzaile nagusia

2022/01/03

Joxe Albaro Fernandez Oihartzabal --honela idaztea maite zuen berak bere izena-- Ekuatore Gineako eta EH banderak atzean Erabat ezustean harrapatu ditu bere lagun eta ezagunak Ekuatore Ginean zein Euskal Herria eta Diasporan Joxe Albaro Fernandez Oihartzabalen tupusteko heriotzak. Diasporan, Ekuatore Gineako Euskal Etxearen sorreraren sustatzaile eta eragile handia zelako ezagutzen zuten batzuk, eta izan ere, elkarrizketatu berria zuen Irulegiko Irratian Mattin Lerissak Diasporari eskainitako saio batean, euskaldunak ...

Gehiago irakurri...


Diasporakoa zara eta euskal dantza eskolak hartu nahi dituzu? Bidali honako eskabidea urtarrilaren 8a baino lehen

2022/01/03

'Dantza Munduan' programa espezialistek emana, online eta doan da. Interesa baduzu, ez ahaztu urtarrilaren 8a dela aurkezteko azken epea Diasporan bizi zara eta euskal dantzak ikasi nahi dituzu online, adituen eskutik eta doan? Lehenengo edizioaren harrera arrakastatsua ikusita, Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak 'Dantza Munduan' programaren bigarren edizioa iragarri du. Iaz bezala, euskal dantza tradizionalak ikasi eta hobetzeko espazio birtual bat eskaintzen jarraitu nahi du Jaurlaritzak, bereziki ...

Gehiago irakurri...


Saltoko Euskaldunen Taldea, Uruguain, urrats handiak ari da ematen ‘Harriague Gunea’ proiektua gauzatzeko bidean

2021/12/31

2021eko 'Tannat Rock' jaialdia Harriague Kultur Gunean (argazkia EE) ‘Harriague Kultura eta Kirol Gunea’ Pascual Harriague hazpandarrak 1860ean Salto hirian sortu zuen upeltegian ari dira altxatzen Saltoko Euskaldunen Talde euskal etxeko lagunak. Duela bost urte abiatu zuten proiektua eta instalazioak hobetu ahala komunitateari begirako hainbat ekintzen egoitza izan da. Abendu honetan, adibidez, ‘Tannat Rock’ delako jaialdia egin zen Harriague Gunean eta ...

Gehiago irakurri...


Macachingo Euzko Alkartasuna hotelaren ekarpena ikertu du Sofía Menviellek turismo kultural-sorgarriaren ikuspuntutik

2021/12/31

Sofía Melvielle-k Euzko Alkartasuna hotelari buruzko bere tesia aurkeztu zuen Sofia Melvielle Macachingoa da, Euzko Alkartasuna Euskal Etxeko pilotaria, eta Turismoan lizentziatu berria. Pasa den azaroaren 15ean bere gradu tesia aurkeztu zuen Bahia Blancan, Hegoaldeko Unibertsitate Nazionalean (UNS, Universidad Nacional del Sur), Macachingo Euzko Alkartasuna hotelaren ekarpena ikertuz turismo kultural-sorgarriaren ikuspuntutik. Eta abenduaren 18an, aurkezpen formala ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia