euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeak martxoan berrekingo die bere 'Oturuntza filosofikoei': 20-30 urteko partaideak biltzen ditu

2022/02/21

Nicolas Torres Ressa filosofoak astero koordinatzen du Oturuntza Filosofikoa Euzko Etxean 2017tik eskaintzen ditu La Platako Euzko Etxeak “Oturuntza filosofikoak”, Nicolas Torres Ressa filosofo gaztearen eskutik. Gai edo egile bati buruzko pare bat orduko asteroko topaketak dira, gogoetarako eta elkartrukerako gune. Ez dira hitzaldi magistralak, edo azalpen teoriko trinkoak, elkarrizketa horizontala da euren dinamika. Eduki filosofikoko ekoizpen tailerrak dira, ...

Gehiago irakurri...


Trujillo EEak afari eta zozketa bat eratu ditu bihar larunbata Adiskidetasunaren Eguna ospatu eta elkarteari laguntzeko

2022/02/18

Larunbat honetan afari batean aurrez aurre bildu, eta zozketa bat ere egingo du Trujilloko Euskal Etxeak Aurrez aurreko ekitaldia iragarri du bihar larunbaterako, otsailaren 19rako, Trujilloko Euskal Etxeak, beti ere pandemia neurriak errespetatuz. Afari bat izango da, San Valentin izan berria den honetan 'Adiskidetasunaren Eguna' ospatzeko. Afaria batetik eta zozketa bat ere gauzatuko du bihar EEak, eta Zoom bidez konektatuko dute afarira bildutakoek emaitzak ezagutu eta ondoren afaltzen ...

Gehiago irakurri...


100 urte beteko ditu bihar Arrecifeseko Euskal Etxeak: Zorionak eta geroa orain artea bezain oparoa izan dadila!

2022/02/18

Azkenean, bihar larunbata da eguna, 100 urte, bere lehenengo mendeurrena ospatuko du Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzian. Omenaldi eta oroitzapena lehenengo Zuzendaritza Batzordea osatu zuten lagunei; eurei, eta baita ere, orduan eta geroztik Euskal Etxeak partaide, egile eta arima izan dituen gizon-emakume guztiei, euskaltasunaren sua ederki asko ...

Gehiago irakurri...


San Frantzisko: larunbatean 2022ko lehenengo NABO bilera eta hiriko Gure Euskal Etxearen 40. urteurreneko bestaldia

2022/02/17

Guztia prest da South San Frantziskon auzolanean eraikitako Gure Euskal Etxearen egoitza baliosaren 40 urteak ospatzeko (1982-2022) Asteburu bete samarra izango dute honakoa San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen egoitza zabal eta dotorean, eraikina --eta honekin aro berri bat-- estreinatu zeneko 40. urteurrena ospatuko baitute. Auzolanean eraikia, arrakasta ederra eta aurrepauso polita izan zen 1982an euskal komunitate sanfrantziskoar eta kaliforniatarrarentzat. Proiektuak kantxa eta jatetxea uztartu zituen, eta denborarekin sendotu eta ...

Gehiago irakurri...


Carlos Gabilondo eta bere Euskal Zinema Ibiltaria prest martxo hasieran 2022ko saioei ekiteko euskal etxerik etxe

2022/02/16

Euskal pelikula berriak proposatuko ditu aurten Gabilondo eta euskal zinemagileekin harremanetan jarraituko du Otsail erdia pasata gaude eta Hego Amerikako udako oporrak laster amaituko dira. Euskal etxeak hasiak dira 2022ko ekitaldi programa osatzen. Eta prestakizun horietan aurreratuta dauden ekimenen artean, Carlos Gabilondo eta bere Euskal Zinema Ibiltaria Zikloa. 2022a gogo biziz hastekotan da, euskal zinemari lotutako hainbat izenburu euskal etxeetara eramaten. Izan ere EEetako ...

Gehiago irakurri...


Xabier Irujo BSUko Eloise Garmendia Katedran mintzatuko da, Gernika, nobela historikoa idaztea eta Egurtxiki hizpide

2022/02/15

Egurtxiki (ezk) eta Irujo (esk). Datorren astetik aurrera, hitzaldiak BSUn eta Boiseko Euskal Museoan Gernikako bonbardaketa ardatz Etxepare Euskal Institutuak Boise State University-n (BSU) sustatzen duen 'Eloise Garmendia Bieter Katedra'k hitzaldi sorta bat iragarri du datorren asteko ostiraletik aurrera, Katedrako 2022ko titularra izango den Xabier Irujo doktorearen eskutik. Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko zuzendari den Irujok Gernikako Bonbardaketaz idaztea eta fikzio historikoa lantzea aletuko du, ...

Gehiago irakurri...


AEBko musika folk-countryan euskal kantari izan zen Louis Michel Irigaray, 'The Basque Balladeer', hil da Renon

2022/02/14

Louis Michel Irigaray, gehien famatu zuten argitalpenetako birekin, 'The Basque Balladeer' diskoa eta bere liburu 'A Shepherd...' Euskal kantari historiko bat hil da Nevadan, ondoko Kalifornian jaiota euskara lehenengo hizkuntza zuelarik naturalki euskaraz kantatzen zuena. Bere lehenengo diskoaren izenburua bezala, 'The Basque Balladeer' [baladazale euskalduna], ere deitzen zioten Louis Irigaray-ri. Estatu Batuetako kantagintzan euskaraz kantatzen zuen artzain gisa aurkezten zuen bere burua Louis Michel Irigaray-k.1970etan goiti baizik ...

Gehiago irakurri...


Berritu berria den kantxak egingo die abegia igandean Villa Mariako Euzko Etxean Pilota Paleta Final Probintzialei

2022/02/11

Villa Mariako Euzko Etxearen kantxa berritua, Argentinako Cordoba probintzian Kantxa berritu berri batek errezibituko ditu datorren igandean, otsailaren 13an, Villa Mariako Euzko Etxean, Pilota Paleta Final Probintzialetan arituko diren pilotari eta zaletuak. Hirugarren mailako frontoi finalak izango dira, 2021ari dagozkionak. Partidek kantxa estreinatuko dute ofizialki, egindako obrekin "frontoia nazioarteko araudiaren arabera margotu baita, egokia delarik orain partidak ...

Gehiago irakurri...


Bordaleko Euskal Etxeak webgune berria: EEko ateak erabat zabalik jende orori, euskal mozkinen online denda eta guzti

2022/02/10

Bordaleko Euskal Etxearen webgune berrituaren azalaren Ederki asko ulertu dute Bordaleko Euskal Etxean, jendea inguratzeko, bazkideak biltzeko eta euskal kulturarekiko bere helburuak ongien betetzeko bidea interneten presentzia gardena, eskuragarri eta freskoa dela: webgune esanguratsu bat eukitzea, mugimendua izatea sare sozialetan eta munduko nonahitik jakin nahi duenari bidea erraztea. EE bordelesak, gainera, Euskal Herriko jan/edateko ...

Gehiago irakurri...


Arabako Artziniega herriak 750 urte bete ditu eta munduko Arciniega abizenekoen bilerara deitu du uztailaren 9an

2022/02/09

Artziniega Gasteiztik 55 bat kilometrora dago eta 1.800 bat biztanle dituen herri arabarra da Munduan Arciniega abizena daramaten pertsonen bilera, 1272an Alfontso Jakintsuak fundatutako herri hau aurten 750 urte betetzen ari dela-eta antolatutako programaren barruan antolatu du bertako Udalak. Artziniegako alkate Joseba Vivancok gonbidapena luzatu die deitura Arciniega, Arceniega, Arciniega, Arzeniega, Arceniegas edo beste aldaeraren bat dutenei. Uztailaren 9an egingo da ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia