euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kaliforniako euskal piknik eta elkarretaratze askotan euskarazko meza-emaile izandako Aita Mike Lastiri hil da

2022/02/27

Aita Jean Michel 'Mike' Lastiriren euskal komunitate aurreko azken meza, joan den igandean San Frantziskoko Gure Euskal Etxean Askok joan den asteburuan, San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen 40 urteak ospatzeko EEaren egoitzako kantxan eman zen mezan agurtu zuten azken aldiz, eta inor gutxik espero zuen astebete eskasera bere heriotzaren berri izatea. Aita Jean Michel 'Mike' Lastiri otsailaren 25ean hil da, azken boladan osasun arazoak izan ostean. Joan den urrian ospitaleratu eta bertan bolada bat eman ondoren etxeratua ...

Gehiago irakurri...


Bordaleko Euskal Etxeak euskal genealogiarako doaniko sarbide tailerrak iragarri ditu, Marie Eppherre gidari

2022/02/25

Marie Eppherre-Provensal-en (irudian) eskutik egin da genealogiarako sarbide tailer proposamena Bordaleko EEan Bordaleko Euskal Etxeak euskal genealogiarako sarbide tailerrak egiteko proposamena iragarri du Marie Eppherre-Provensal koordinatzailea gidari. Bordelen jaioa, genealogiarekiko grina duen pertsona da Marie Eppherre-Provensal, «Retrouver ses ancêtres basques» (Zure euskal arbasoen bila) gidaren egileetako bat. Bere familiari buruzko ikerketari esker, Eppherre-Provensalek lehengusu ...

Gehiago irakurri...


'Haritz': Laurak Bat Euskal Etxeko jatetxea zabaldu dute berriz, euskal sukaldaritza tradizionala ukitu garaikideekin

2022/02/25

Laurak Bat Euskal Etxeko zuzendaritza batzordea "Haritz" jatetxea berrian Otsail hasieran, Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxeko zuzendaritza batzordea bertan bildu zen topa eginez jatetxea berriz irekitzeagatik. Emakida berria proposamen berria besapean dator: 'Haritz' du izena jatetxeak, izen egoki eta esanguratsua euskaldun guztientzat. Kasu honetan, jatetxeko areto nagusian dagoen Gernikako Arbolaren kimuarekin lotura zuzena ...

Gehiago irakurri...


Abian da 'Zortziak bat', Latinoamerikako euskal etxeen edukiak emitituko dituen ikus-entzunezkoa. Esku hartu nahi?

2022/02/24

Ander Uruguaiko euskal etxeetan hasi da lanean, "Zortziak bat" proiektua grabatzen Ander Elordui Somarriba (Mungia, Bizkaia) iazko abuztuan iritsi zen Montevideora truke-programa bati esker, eta gaur egun Ikus-entzunezko Komunikazio karrerako laugarren urtea ari da egiten bertan. 21 urteko bizkaitarra EiTBn aritu izan da lanean, EH!rasmus izeneko programa batean: astero munduan zehar barreiatuta zeuden sei gazte euskaldunek euren bizipenak kontatzen zituzten eta Youtuben ...

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuak epea ireki du Nafar Etxeek jarduera, mantenimentu eta inbertsiorako laguntzak eska ditzaten

2022/02/24

Argentinar hiriburuko Nafar Etxeko dantzariak 'Buenos Aires Celebra' Jaialdian Nafarroako Gobernuak 102.000 euroko laguntza deialdia zabaldu du Nafar Etxeentzat, barne hartzen dituela egoitza beste herrialderen batean dutenak zein beste autonomia erkidegoren batean kokatuta daudenak. Eskaerak 2022ko martxoaren 23ra arte aurkez daitezke, eta zentroen mantenimendua, jarduerak eta inbertsioak lagun ditzakete, beti ere 2021eko abenduaren 4tik 2022ko abenduaren 3ra ...

Gehiago irakurri...


San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen 40. urteurreneko programaren urteurren festako irudi kronika

2022/02/23

Arrakastaz eta programa aberats batekin ospatu zen joan den asteburuan San Frantziskon Gure Euskal Etxearen 40. urteurrena Ospakizun eta elkarretaratze polita egin zuten joan den asteburuan San Frantziskoko euskaldunek bertako Gure Euskal Etxea edo  ingelesez Basque Cultural Center izenaz ezaguna den euskal elkartearen 40. urteurrena ospatzeko. Datozen lerro eta irudietan, argazki-kronika bat egingo dugu larunbat goizean NABOk bertan egin zuen bilkurarekin hasi eta igande arratsaldeko programako azken ...

Gehiago irakurri...


Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat EEak bere erraldoiak, Potxolo eta Kuza, aurkeztu ditu Mendeurren ospakizunean

2022/02/23

Erraldoiak ete haien sortzaileak dantzariekin batera Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxearen mendeurrenean Joan den larunbatean, otsailaren 19an, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak 100 urte bete zituen. Aurreikusita zuten ekitaldi instituzional soila bozkario-agerraldi bihurtu zen, hurbildu zen jende kopuruagatik eta sortu zen festa giro nabariagatik. Euskal etxe askotako ordezkariak, Sara Pagola Euskadiren Argentinako-Mercosur ordezkaria, FEVAko agintariak, egungo dantzari eta dantzari ohiak, euskal etxeko ...

Gehiago irakurri...


Abian da NABO Udaleku 2022: Bakersfielden, ekainaren 17tik 25era, izen-ematea online martxoaren 1ean, erne egon!

2022/02/22

Ipar Amerikako euskal haurrek NABO Udaleku berreskuratuko dute aurten, azkeneko bi urteotan pandemiagatik kantzlatu ostean Pandemiagatik bi urtez bertan behera geratu ondoren, abian da berriz ere NABO Udaleku, Ipar Amerikako Euskal Etxeen Federazioak 10-15 urte arteko bere haur eta gaztetxoentzat antolatzen duen udako euskal kultura egonaldia. Kaliforniako Bakersfield-eko Kern County Basque Club euskal etxea arduratzen ari da tokiko antolaketaz. Aurten astebetekoa izango da, ekainaren 17tik 25era, eta erregistroa Martxoaren ...

Gehiago irakurri...


Cañuelaseko Denak Bat-ek Dantzarien XIV. Eskualde Topaketarako gonbitea luzatu die Euskal Etxeetako dantza taldeei

2022/02/22

Aurten pandemia dela-eta Topaketa moldatu egin da eta besteak beste egun bakarrekoa izango da Pandemiak etendako tradizioari berriro helduz, Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeak gonbitea luzatu die hala nahi duten Euskal Etxeei Dantzarien XIV. Eskualde Topaketan parte har dezaten, apirilaren 9an, urtero Aberri Eguna testuinguru antolatzen duen programaren barruan, eta aurten baita ere Hiriaren 200. urteurrenean. COVID-19ak ekarritako osasun egoerari kasu eman zaionez, Denak Batek ekitaldia ...

Gehiago irakurri...


Arrakastatsu eta jendetsu ospatu ditu San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak bere 40 urteak: segi ezazu gure irudi kronika

2022/02/21

COVID oraindik indarrean den honetan, egoerak hainbat jende uzkurrarazten du oraindik, irekiera epe laburrean zinez aurreratu bada ere Espero izandakoa gaindituz, arrakastatsu eta jendetsu ospatu du joan den asteburuan San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak bere 40. urtebetetzea. Ostiral iluntzean, bereziki Europatik iritsitako pilotariak eta Euskal Etxeko lagun koadrila bat partaide, afaritxo batek larunbat eta igandeko programak aldarrikatuko zuen giro ederraren abisua eman zuen, Gure Euskal Etxea edo 'Basque Cultural Center' bezala ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia