2022/09/05

Rosarioko Zazpirak bat euskal etxeak 110 urte ospatu zituen abuztuko lehen asteburuan, bi eguneko programa baten bidez. Karia horretara hainbat zorion mezu eta atxikimendu jaso zituen, online eta presentzialak, Eusko Jaurlaritzatik eta euskal kulturako eta politikako hainbat pertsona eta ordezkarienak, tartean Arnaldo Otegi ezker abertzaleko burua eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, azken ...
Gehiago irakurri...
2022/09/05

Mendeurrenaren urte honetan, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat euskal etxeak asteburu ilusioz eta ekitaldiz betea eskaini dio San Ignazioren ospakizunari. Urtero San Ignazio etxeko jai berezia badu, aurtengoan are bereziagoa izan du, bozkarioa eta biltzeko irrika nagusi Mendeurreurrenera osasunez eta gogo eraberrituz iristeagatik. Pandemia protokoloek eragindako atzerapenak gaindituta, ...
Gehiago irakurri...
2022/09/05

FEVA Euskal Argentinar Bazkun Alkartasunak oharra plazaratu du herrialdeko presidenteorde Cristina Fernandezen kontra atzo osteguna irailaren 1ean egindako atentatua gogor arbuiatuz. Erasotzaile bat Cristina Fernandez de Kirchner-en autora inguratu zen, haren jarraitzaile talde batean sartuta eta bost bala zeuzkan pistola bat hurreratu zion agintariari aurpegitik oso zentimetro gutxitara, tiro egin ...
Gehiago irakurri...
2022/09/02

Iraileko lehenengo asteburua urtero izan ohi da Los Angelesaldean Chinoko Euskal Besten tenorea eta aurtengoan datak datorren asteburukoak dira, irailaren 3a eta 4a, larunbat eta igandea, jai-egun publikoa den astelehenean azken agurra Centro Bascon ematearekin batera. Aurtengoan musikari bisitariak bildurik, gainera, Euskal Herritik, bikoiztuta, batetik Patrick eta Christian Larralde eta heien Zirimiri taldea, ...
Gehiago irakurri...
2022/09/02

New York Times egunkariak aste honetan gomendatzen dituen ingelesezko bederatzi lanetako bat da Katixa Agirreren (Gasteiz, 1981) 'Amek ez dute' edo ingelesezko bertsioan 'Mothers Don´t' izenburua daraman eleberria. Katie Whittemore itzultzaile, Open Letter argitaletxeak uztailean plazaratu berria du eta 15.95 dolar ingurutan eros daitezke argitaratzailearen webgunean, ohiko ...
Gehiago irakurri...
2022/09/01

Baxe Nabarreko hiriburu Donibane Garazin egingo da datorren asteko ostegunean, irailaren 8an, Euskal Diasporaren Eguneko aurtengo ekitaldi instituzionala, eta bertaratzeko dei irekia egin dute antolatzaileek Diasporari lotutako herritarrek eta hala nahi duten herritarrek oro parte hartzeko gonbitea eginez. Ekitaldia arratsaldeko seietan hasiko da Harresi ondoan, Merkatu Estalian eta Jaurlaritzako lehendakari ...
Gehiago irakurri...
2022/09/01

2020an edizio birtual bat eta 2021ean sinbolikoa egin ondoren, ohiko formatuarekin itzuliko da Buenos Aires Hiriak Euskal Herria omentzeko antolatzen duen festa handia. Hitzordua datorren asteko larunbatean, irailaren 10ean, izango da, 12:00etan, Mayo Etorbidean eta Chacabucon. Bertatik irtengo da inaugurazio desfilea. Delegazio guztiak, Argentinako banderaren eta ikurrinaren atzetik abiatuko ...
Gehiago irakurri...
2022/09/01

Irailaren 30a izango da azken eguna idazlan originalak aurkezteko Nevada-Renoko Unibertsitateak (UNR) antolatutako 2022ko Euskal Idazkuntza Lehiaketan. Gogora dezagun Nevada-Renoko Unibertsitateko CBS Euskal Ikasketa Zentroak urtero plazaratzen duen lehiaketa honetara euskal gaiko ingelesezko testuak aurkez daitezkeela eta hiru sari bereizten dituela edizio oro, hiruei argitaratuak ...
Gehiago irakurri...
2022/08/23

Euskal etxe askotatik iritsitako eskaerei erantzunez, eta urtero herrialde osoko euskaldunen topaleku den Euskal Aste Nazionala aurten ere ahalik eta partaidetsu eta bilgarrien izan dadin, Macachingo Euzko Alkartasuna elkarte antolatzaileak programa berraztertu, berregituratu eta, zenbait aldaketa eginik, jaitsiera orokorra iragarri du voucherren prezioetan. Europatik etor zitekeen Huntza ...
Gehiago irakurri...
2022/08/22

Urtero bezala sasoi honetan, egun batzuk hartuko ditugu barne lana egiteko eta datozen hamar egunetan ez dugu buletina emitituko. Sare sozialetan bai arituko garela, agenda berrituko dugu eta baita beste sail batzuk ere, baina ohiko buletina plazaratu gabe.
Gehiago irakurri...