euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Argentinako euskal etxeetan bisitari bi urte eta gero

2022/04/21

Macachingo Euzko Alkartasuna izango da Gorka Alvarez Aranburuk eta Benan Oregik bidaian bisitatuko duten euskal etxeetako bat Pandemiaren ondorioetako bat izan da Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu eta bere ekipoak aurrez-aurreko elkarretaratzeak etetea Diasporan. Ez Euskal Herrian, hainbat izan baitira COVID-19aren larriena pasatu ondoren Gasteizera bisita egin duten euskal diasporakideak, alderantzizkoa ez baitzen oraindik posible. Baina bidaiak berreskuratzen hasteko tenorea ere ...

Gehiago irakurri...


Corpus Christiko Eusko Etxeak Zuzendaritza berritu eta Rocio Miranda hautatuko du datorren astean lehendakari

2022/04/21

Herriko Euskaldunen Plazoletan berrikuntza-lanak egingo dituzte aurten euskal etxekoek Corpus Christiko Eusko Etxeak, Misiones probintzia argentinarrean, Aberri Eguna ospatu zuen joan den igandean, “matearekin” eta kantuak eta gitarra lagun. Pandemiak markatutako bi urte oso zailen ondoren ekin die berriro ere jarduerei bertako euskal komunitateak eta datorren ostiralean, apirilaren 29an, Urteko Ohiko Batzarra egingo du. 2021-2023 aldirako Zuzendaritza Batzordeko kideak ...

Gehiago irakurri...


Diaspora eta Korrika 22ko azken bideo bilduma, eman bistadizoa hainbat lekutatik jasotako atxikimenduen irudiei

2022/04/20

gaurkoarekin bukatzen da azken asteotan Korrika 22ri eskaini diegun ahalegina. 2024ra arte! Eta Diasporatik 2022ko Korrikari heldu zaizkion sostengu eta bategite irudien azken atalera iritsi gara. Euskal Herri osoan zeharkatzen duen lasterketa lasai baina etengabe honek hunkitzen ditu baita ere nazioartean barreiatutako euskaldunak, eta euskaltzaleak oro har, nonahi daudela ere. Denbora edo belaunaldiak aurrera joan badira ere, airean nabaritzen da partaidetza gogotsua, Buenos Airesetik Boise edo ...

Gehiago irakurri...


Ruper Ordorikak Literaldia 2022 estreinatuko du gaur Bartzelonan, Karmele Jaio, Iratxe Retolaza... ere partaide

2022/04/20

Antolatzaileek euskal literatura jaialdiaren egitaraua aurreratu dute egun hauetan Euskal literaturaren Bartzelonako jaialdia da Literaldia eta iazko edizio guztiz birtualaren ondoren, aurten programazio hibridoaren alde egitea erabaki dute antolatzaileek. Gaur bertan hasita eta maiatzaren 19ra arte, hiriko Euskal Etxea, unibertsitateak, Centelles Liburutegia eta pantaila bera sortzaile eta zaletuen arteko biltoki, gertaleku eta zubigune bilakatuko dira. Luxuzko gaurko ...

Gehiago irakurri...


Euskal elastiko bat diseinatzeko ideiak dauzkazu? Gauzatu Boiseko Euskal Museoarekin: epea, apirilaren 26a

2022/04/19

Irabazleak kamiseta bat jasoko du, bono bat eta bere diseinua han-hemenka ikusteko aukera, Boiseko Euskal Museoaren laguntzaile Ez duzula oraindik elastiko bat egiteko buruan daukazun diseinua gauzatzeko aukerarik izan? Ez kezkatu, Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak luzatu egin baitu bere 'T-shirt Design Contest' edo Elastiko Diseinu Lehiaketa, eta orain proposamenak apirilaren 26raino aurkez daitezke. Proposamenak teresaf@basquemuseum.eus helbidera behar dira igorri.

Gehiago irakurri...


Korrika 22 Diasporan: emaiozu begiratua munduan tipi-tapa egindako hitzordu hauen argazki bildumari (I)

2022/04/19

Korrika 22 munduan, irudietan New Yorken, Tokyon, La Platan, Cancunen, Sydneyn eta Londresen Egun batzuk utzi ditugu Korrika 22 Donostian amaitu zenetik aurtengo edizioak eman dituen azken Diasporako irudi esanguratsuenak biltzearren. Gaurko sarrerara, azken argazkiak bildu ditugu, eta biharkora bideoak. Bat egingo dute azkeneko hilabete honetan berri moduan, irudi moduan edo agendako sarrera moduan eskaini ditugun gainerakoekin, asmoa beti ere Diasporak 2022ko Korrikari egin dion ekarriaren ...

Gehiago irakurri...


Bazenuen 'Bata' eta ANV-PNV arteko "Euzkadi hegazkinaren aldeko" partidaren berri? Murgildu euren istorioan

2022/04/19

Athleticeko aurrelari-lerro mitikoa: Lafuente, Iraragorri, “Bata”, “Chirri” (Marcelino Agirrezabala) eta Gorostiza Aberri Eguneko oihartzunak oraindik gurean eta Donostia Kulturak eta Sports Diplomacy Alliancek, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza babesle, kirol diplomazioari buruzko topaketa egin berria, Sancho de Beurko Elkarteko ikerlariak oso artikulu interesgarri eta argitaragabe batekin datozklgu berriz ere, gerra-garaiari eta kirolari lotutako pertsonaia bat, Agustín Sauto Arana “Bata”, ...

Gehiago irakurri...


Rosarioko Zazpirak Bat-en Aberri Egunak Gorka Alvarez bilduko du ekitaldira, EEa 110 urte ospatzen ari den urtean

2022/04/13

Aberri Eguna ospatuko dute eta Gernikako Bonbardaketa gogoan izango dute Gernika Plazan Rosarioko “Zazpirak Bat” Euskal Etxea 110 urte ari da betetzen aurten, eta urte osoa iraungo duen ospakizun egitaraua iragarri du. Datorren asteko igandean hain zuzen, apirilaren 24an, elkarteak Aberri Eguna ospatuko du, Gernika Plazan, euskal etxetik hurbil. Jaia eguerdiko 12etan hasiko da, ikurrina eta Argentinako bandera jasoz. Euskal janaria dastatzeko aukera eskainiko da, txosna gastronomiko ...

Gehiago irakurri...


Arantzazu Ametzagaren iritzi-artikulu berria, Putin eta Ukrainaren inbasioaz Nafarroako historia abiapuntu hartuta

2022/04/12

'Ukrainak min' da Arantzazu Ametzaga Iribarrenen artikulu berriaren izenburua Ukraina, Europa eta mundua hankaz gora jartzen ari diren azken gertaera lazgarrien aurrean, Arantzazu Amezagak gogoeta egiten du bere blogeko sarrera batean, Nafarroatik eta bertako historiatik abiatuta, gerraren eta Putinen ekinbide hiltzailearen erabat kontrako jarrera agertuz. Lerroak gerra hasi eta gutxira idatzita daude, pasadizo gordinenak oraindik gertatzeke edo euren berri zabaltzeke zegoela.

Gehiago irakurri...


Maiatzaren 20a azken epea «'Trans' ikuspegiak Euskal Ikasketetarako» nazioarteko workshop-ean parte hartzeko

2022/04/12

Maiatzaren 20ra arte zabalik izango da Nazioarteko Workshopean parte hartzeko deialdia 2021eko abenduan, “Euskal Ikasketak ikuspegi transdiziplinar batetik” Nazioarteko lehenengo Workshop-a antolatu zuen REVAk (Red de Estudios Vascos en Argentina edo Argentinako Euskal Ikasketen Sarea). Oihartzun aipagarria lortu zuen eta aurten, Julieta Gaztañaga (CONICET/Buenos Aireseko Unibertsitatea) eta Aitor Anduaga (Ikerbasque / Medikuntza eta Zientzien Historiako Euskal Museoa, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia