2022/10/08

Estatu Batuetako euskal kantu eta bertsoa maite dutenek euren egun handia dute gaur Kalifornian, Iparreko Ibarra Euskal Etxea antolatzaile Lincoln-en egingo baita 2022ko Euskal Kantari Eguna, aurtengoan ahalegin berezia eginik, kantuekin batera, bertsolaritzari ere partaidetza eta presentzia handiagoa ematen, NABOk hala deliberaturik, Rock Spring-eko Martin Goicoechea buru eta Boiseko Todor Azurtza ...
Gehiago irakurri...
2022/10/07

Gure Herria, duela 24 urte Buenos Aires probintziako Olavarria herrian sortutako elkartea da. Herriko Gure Etxe Maitea Euskal Etxeko dantzari ohiek osatua, euskal kultura zabaltzen orduan hasitako lanari berriro ekitea erabaki dute. Hala jakinarazi dio EuskalKultura.eus-i Miguel Ángel Boadok, "Euskal Erromesa" legez ezaguna denak. Joan den irailaren 14an, Boadok Olavarriatik Lujango ...
Gehiago irakurri...
2022/10/07

Asteburu honetan hasiko da Idahoko Boisen Euskal Komunitateen arteko 43. Munduko Mus Txapelketa. Herrialdeetako ordezkaritzak eta lehian egongo diren bikoteak larunbatean, urriaren 8an, iritsiko dira egunean zehar eta arratsalde-iluntze partean Boiseko Leku Ona jatetxean egingo den ongietorri afarira bilduko dira, idahotar hiriburuko, Basque Block edo Boise erdiguneko euskal auzo ...
Gehiago irakurri...
2022/10/06

‘El Vasco’k, Jabi Elortegi bermeotarraren bigarren film luzeak, txalo zaparrada luzea jaso zuen Donostiako Zinemaldian. Filmak euskal zinemari eskainitako Zinemira saila inauguratu zuen eta publikoak zutik txalotu zuen. Komedia bat izanik, espero izatekoa zen filmak barrea eragitea. Hala ere, Mikel, bere jaioterritik ihesi ustekabean Argentinako herri galdu bateko Euskal Herri txiki batean biziko ...
Gehiago irakurri...
2022/10/06

Aste honetatik aurrera eta urriaren 14ra arte zabalik da Etxepare Euskal Institutuak Berlingo Freie Unibertsitatean duen irakurletzan euskara eta euskal kulturari buruz ematen diren klaseetan izen emateko epea. Datorren seihilekoan hiru ikastaro eskainiko dira: A1 mailakoa, astearte eta asteazkenetan 10etatik 12etara, A2 mailakoa astearteetan 14etatik 16etara, eta euskal kulturari buruzko ikastaroa ...
Gehiago irakurri...
2022/10/06

Gizataldeen ospakizunetako programaren baitan, Treunque Lauquengo “Rodolfo Campodónico” Horma-Arte Museoak, Buenos Aires hiriburutik 400 bat kilometrora ipar-mendebaldera dagoen herri honetan euskal erakusketa bat zabaldu behar du datorren igandean, Euskal Herriko kultura hizpide hartzen duena, musika, kirolak, gizarte bizitza, lana eta industria, eta leku historikoak. Bertako Euskal ...
Gehiago irakurri...
2022/10/05

Pandemiak 2020 eta 2022an bertan behera utzi behar izatea ekarri zuen, baina aurten, ibilbide luze eta aldapatsuaren ostean, ahalegin eta engaiamendu irmoa lagun, hemen dago, iritsi da Macachinera (La Pampa)Euskal Aste Nazionala, Argentinako euskal komunitatearen urteko hitzordu nagusia, nonahiko euskaldunak elkarretaratzera eta bat egitera deitzen duen euskal-argentinar topaketa. Eskertzekoa, herriko Euzko ...
Gehiago irakurri...
2022/10/05

Eusko Aterpea Euskal Etxeak 23. urteurrena ospatu zuen bazkari handi bat partekatuz bere egoitza sozialean. Bazkide eta lagun askok hartu zuten parte. eta gertu diren Lujan, Moreno, Pilar, Hurlingham, Mercedes eta José C. Paz herrietako euskal komunitateetako kideak ere gonbidatu eta bertaratu nahi izan zuten irailaren 4ean, bat egiteko euskal etxe rodrigueztarreko urtebetetze ospakizunarekin.
Gehiago irakurri...
2022/10/05

Etxepare Euskal Institutuaren Saison Quebec-Pays Basque kultur trukerako egitasmoaren barruan, datorren ostiralean, urriaren 7an, Mixel Etxekopar eta Claudine Arhancet xiberotar kantariek eta Mi'gmaq jatorriko Darlene Gijuminag-ek sorkuntza-kontzertu bat emango dute, “Lurreko euskaldunengandik lurreko Mi´gmaq-etara” deitu duten topaketan, hirian garatu den Centre des ...
Gehiago irakurri...
2022/10/04

La Platako Euzko Etxea kontzientzia zabaltzen ari da genero indarkeriaren kontra, ekimenak garatuz gizartearen arazo handi horren aurrean. Jarrera eta engaiamendu horretako parte, joan den astean plazaratu berria duen Eguzkia bere hiruhilabetekariaren zenbaki berriak, irailari dagokionak, gaiari eskaini dio azala. Izan ere "Aulki morea" proiektua abiarazi zuen abuztuan, beste zenbait erakunde eta ...
Gehiago irakurri...