2022/11/15

'Bilbao-New York-Bilbao' bere eleberriaren edizio estatubatuarra aurkeztuko du Kirmen Uribek AEBan barrena. Egun bizileku duen New York hiriko Lincoln Centerren eta Brooklyngo Liburutegiko International Writers Series-en aurkeztu eta gero, idazle ondarroarrak Estatu Batuetako beste hainbat hiritan jendaurretuko du. Uriberen aurreko beste poema eta lan asko bezala, liburua Elizabeth ...
Gehiago irakurri...
2022/11/15

Ia berrehun lagun bildu ziren joan den larunbatean, azaroaren 12, Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak antolatutako Tabernan. Gaueko bederatzietan hasi eta goizaldeko hirurak arte luzatu zen jaia. Dantza eta musika ikuskizun ugari eta euskal zein argentinar plater tipikoen menu bariatua eskaini zuten. Hitzorduak agerian utzi zuen beste behin euskal elkarteak egiten duen lan ederra bidea emanez ...
Gehiago irakurri...
2022/11/14

Izenburu duela 'La Real Sociedad Bascongada y México, un hermanamiento de 250 años' (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Mexiko, 250 urteko ahaidetza), ostegun honetan, azaroaren 17an, egingo du hiriburu mexikarrean bere urteroko kongresua Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (SBAPM). Hitzordua Vizcaínas ikasketetxeko José María Basagoiti ...
Gehiago irakurri...
2022/11/14

Joan den ostegunean, azaroaren 10ean, Sara Pagolak, Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkariak, bisita egin zuen Trelew-era. Ordezkariak, Mariana Satostegui Euskadiren Ordezkaritzako arduradun instituzionalarekin batera, hainbat jarduera egin zituen, besteak beste, bertako ‘Concejo Deliberante’-ari eta Chubuteko Iparrekialdeko Euskal Etxeari bisita, baita bilerak ere euskal diasporako kideekin ...
Gehiago irakurri...
2022/11/11

Tandilgo eta inguruko euskaltzale eta zinemazaleek aukera izango dute datorren asteburuan euskal zinemaz pantaila handian eta euskaraz gozatzeko. Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, Euskal Zine Ziklo dator berriz ere Gure Etxea Euskal Etxea eta INCAA UNICEN Gunea lankide. Zikloaren laugarren edizioa izango da eta aurtengorako aukeratutako filmak Lara Izagirre Garizurietak zuzendutako ...
Gehiago irakurri...
2022/11/11

Azaroaren 16a —datorren asteko asteazkena— da azken epea Azulgo Gure Txokoak euskal diaspora bere orokorrean gai harturik antolatutako argazki lehiaketara aurkezteko. Irudien gaia paisaia bat, landakoa edo hirikoa, elementu bat, konposizio bat edo erretratua ere izan daiteke. Alegia, euskaltasunarekin zerikusia duen zernahi, koloretan nahiz zuri-beltzean, beti ere duela gutxi egindakoa. Komunitate osoari ...
Gehiago irakurri...
2022/11/10

Aukera ederra azaroaren 15ean —datorren asteartean— Euskal Diasporaren Artxiboa bisitatu nahi dutenek bisita gidatu baten bidez online egiteko; edo Bilbon egoterik daukatenek, bisita hori fisikoki gauzatzeko. Luxuzko gidariekin, gainera: Borja Aginagalde, Gorka Alvarez eta Violeta Rodríguez Apreza. Eguna, esan bezala, azaroaren 15ean; ordua: 16:00etan, EHko ordua, ...
Gehiago irakurri...
2022/11/10

Hamasei urte ondoren, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak Gizataldeen Jaian parte hartuko du berriro. Stand bat eta agertokia montatuko dute eta ekitaldi ugari eskainiko dituzte. Hamar eguneko festa izango da, azaroaren 11tik 20ra, eta baita lan handia ere Rosarioko euskal etxeko taldearentzat. 38. Gizataldeen Topaketa eta Jai Nazionala Banderako Parke Nazionalean egingo da eta milioi bat lagun baino gehiago ...
Gehiago irakurri...
2022/11/09

12 urte arteko 350 haur, Argentina osoko euskal etxeetakoak eta Euskal Echea ikastetxekoak, elkartu ziren joan den larunbatean Llavallolen FEVAK antolatutako 23. Ume Topaketan. Askok ehunka kilometro egin behar izan zituzten egun bakar batean, jolasteko, dantzatzeko eta euren pareko umeekin aritzeko, goizetik arratsaldera. Umeekin batera, jardunaldiak 150 heldu eta neraberen ezinbesteko laguntza bildu zuen ...
Gehiago irakurri...
2022/11/09

1965 eta 1977 urteen artean Radio Euzkadiren estazio klandestinoa aireratu zen Venezuelatik. "Frankismoaren gezurrei aurre egiteko eta erregimenak kontatu nahi ez zuen guztiari ahotsa jartzeko", EGIko (Euzko Gaztedi Interior) gazte talde batek, Jokin Inza zuzendari, bi transmisore, ekipo elektrogeno bat eta antena erraldoi bat instalatu zituzten Caracasetik hirurogei kilometrora, oihanean. ...
Gehiago irakurri...