euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak pandemia osteko lehen Gaztemundu deitu du: Gaztemundu 2022 abenduaren 4tik 20ra izango da

2022/07/26

2019ko Gaztemunduko partaideak euren egonaldiko txangoetako batean Bi urteko hutsunearen ondotik, Eusko Jaurlaritzak pandemia hasi osteko lehenengo Gaztemundu antolatuko du aurten, abenduaren 4tik 20ra. Halaxe onartu du gaur goizean Jaurlaritzak Gobernu-Kontseiluaren asteroko bileran. Edizioaren xedea, euskal diasporako gazte parte hartzaileei egungo Euskadiren ikuspegi bat eskaintzea izango da, bere bilakaera historikoarekin eta tradizio kulturalarekin lotuta, leku esanguratsuetan ...

Gehiago irakurri...


Online: ostiralean hasiko da 'Olerkiak. Euskararen hitz eta ahotsak' FEVA ikastaroa Gerorako Elba Mocoroa irakasle

2022/07/25

Ikastaroa birtuala eta doan da, gaztelaniaz emana, euskarazko poema originalak eta itzulpen baimenduak erabiliz Datorren ostiralean hasiko da FEVAk antolatutako Olerkiak: Palabras y voces del euskera (Olerkiak. Euskararen hitz eta ahotsak) online ikastaroa, Cordoba hiriko Gerora Euskal Elkarteko Elba Mocoroa irakaslea eskola-emaile. Bi saioko ikastaroa izango da, datozen bi ostiraletan garatua: uztailaren 29an eta abuztuaren 5ean, biak modalitate birtualean. Saioak gaztelaniaz izango dira eta aztertuko diren poemak ...

Gehiago irakurri...


Peru: Diasporaren Eguneko prestakizunetan ari den Trujilloko Euskal Etxeari hiru bisitari heldu zaizkio Euskal Herritik

2022/07/25

Wilfredo Lizarzaburuk eta bisitan ziren hiru abokatu gazteak ikurrin handi batekin Trujilloko Euskal Etxean Mundu osoko makina bat euskal etxe bezala, Trujilloko Euskal Etxea proposamenak lantzen ari da datorren irailaren 8ko astean ospatuko duen Euskal Diasporaren Eguna ahal eta hobekien antolatzeko. "Egun horretan gure egitatea, gu hemen gaudela eta geure ekarpen eta lekukotasunak eskaintzen dizkiogula Euskal Herriari eta komunean daukagun euskal enborrari ospatuko dugu aurten ere, ospatu, aldarrikatu eta ...

Gehiago irakurri...


Aurrera darrai EuskarAbentura 2022k: Amaiur, Bidarrai, gaur Urruña... 128 gazteak bihar Lezo eta Donostiara doaz

2022/07/22

Kontrabandisten bidea egin zuten EuskarAbenturako gazteek, Amaiurtik Bidarrairaino etapa gauez bururatuz Euskal Herri osoko 16-17 urteko 130 bat gaztek Maulen uztailaren 1ean zazpi probintziak oinez zeharkatzeko hasitako ekimenak aurrera darrai, asteartean jada muturreko beroak atzean utzi eta abiadura berreskuratzen, nahiz eta hilabete amaieran Getxoko helmugara iristeko oraindik egun batzuk geratzen diren, eguraldia lagun egitekoak, hala espero. Lesakan pare bat eguneko geldialdia amaituta, joan den ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutuaren unibertsitate sareko mundu osoko 33 euskara ikasle ikasten ari Zornotzako barnetegian

2022/07/22

Etxepareko unibertsitate sareko euskara ikasleak Zornotzan, Irene Larraza Institutuko zuzendariarekin Etxepare Euskal Institutuaren mundu mailako unibertsitate sarean euskara eta euskal kultura ikasten duten ikasleetako 33k aurrez-aurreko ikastaro trinkoa egingo dute Zornotzako Aurten Bai barnetegian, eta beste 16k online ikastaroa burutuko dute. Etxepare Euskal Institutuak 2012tik eskaintzen ditu euskara ikasteko egonaldiak egiteko bekak. Aurten, izen-emate kopurua inoizko altuena izan da. Hori dela eta, ...

Gehiago irakurri...


36 milioi urrats: Axel O'Mill Tubau zuzendariak "Eskorgako Euskalduna"ren epika zinemara eraman nahi du

2022/07/21

Guillermo Larreguiren bizitzari buruzko filma eta dokumentala egingo ditu zuzendari argentinarrak Axel O´Mill Tubau Buenos Airesen jaiotako zinema zuzendari eta ekoizlea da, jatorri irlandar, eskoziar eta italiarrekoa. Italian eta Bartzelonan bizi ondoren, ia 20 urte dira Nafarroan bizi dela. Txikitan, Patagoniako bere aitonak “Eskorgako Euskalduna”ren istorioak kontatzen zizkion, eta horregatik harritu zen hemen ezaguna ez zela konturatu zenean. Horrela ekin zion Guillermo ...

Gehiago irakurri...


Txile: Gernika gogoratu ondotik, bertako 'Hilario Olazaran' taldea euskal folklorearen ordezkari abuztuan Santiagon

2022/07/20

Txiletarrek sortu eta osatua, euskal musika eta dantza lantzen eta jendaurretzen du bertako "Hilario Olazaran Txileko dantza eta txistu Taldea"k Abuztuari begira daude, euskal musika eta dantzaren enbaxadari baitira urtero Santiagon egin ohi den Folklorearen Mundu-Egunean, baina lehenago datoz Iñaki Deuna eta beste hitzordu batzuk, beti ere euskal musika eta dantza publiko txiletarraren aurrean agertuz, besteak beste txistua, alboka, txirula edota eskusoinua bezalako tresnak lagun. "Hilario Olazaran Txileko dantza ...

Gehiago irakurri...


Webgunea berritu du Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxeak, itxura, sail, albiste eta eduki berriekin plazaratuz

2022/07/20

Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxearen webgune berrituaren azala 1877an sortua izanik munduan ateak zabalik segitzen duen euskal etxerik zaharrena den Buenos Airesko Laurak Batek berritu egin du bere webgunea (www.centrolaurakbat.com), urrats berria emanez bere bazkide eta lagunei, euskal komunitateari eta herritarrei oro har eskaintzen dien zerbitzuan, beti ere komunikazio eta gardentasun mailan aurreratu nahirik, eta euskal errealitatearen ezagutza eta zabalkundea erraztea ...

Gehiago irakurri...


'Komunitatea!' (sic) du izena aste honetan Boisen estreinatuko den AEB Mendebaldeko euskaldunen istorio erakusketak

2022/07/19

AEB Mendebaldeko euskaldunen istorioak biltzen ditu Boiseko Euskal Museoan ostegunean estreinatuko den "Komunitatea!" erakusketak Urte luzetako prestaketaren ondoren, hasieran 2020ko apirilean irekitzekoa zen eta tamalez pandemiaren ondorioz atzeratu behar izan zen erakusketa hau azkenean ostegun honetan, uztailaren 21ean estreinatuko da, Komunitatea! Stories of Basques in Communities Throughout the West izenpean, Boiseko Basque Museum & Cultural Center-en, Komunitatearen Historia Taldearen lan handiaren emaitza. ...

Gehiago irakurri...


Polonian espetxeratu Pablo Gonzalez euskal kazetaria askatzea eskatu dute Madrilgo Euskal Etxeko ekitaldi batean

2022/07/19

Madrilgo Euskal Etxeko Pablo Gonzalez-en ekitaldian bere emazte Oihana Goirienak bideokonferentziaz parte hartu zuen unea Moskun jaioa ama Espainiatik ebakuatutako gerrako haur baten alaba, bere emazte eta hiru seme-alabekin Bizkaian bizi den Pablo Gonzalez otsailaren 28an Polonian Ukraniaren inbasio errusiarrak eragindako ondorio humanitarioen berri ematen ari zela atxilotu eta geroztik bertako espetxe batean daukate espioi akusaziopean. Madrilgo Euskal Etxean uztailaren 7an egindako ekitaldi batean zenbait koletibok, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia