euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Antiguako 74. Pilota Txapelketa Youtubez emango da eta propio gonbidatu dituzte ikusle Diaspora eta EEetako zaleak

2022/08/02

28 neska-mutil gaztek jokatuko dute abuztuaren 9tik aurrera Antiguako 74. Pilota Txapelketa Euskal pilotaren alorrean edizio gehien bete dituen txapelketa da Donostiako Antigua auzokoa. Aurten abuztuan jokatuko da, 9-10, 16-17, 23-24, 30-31 eta 3an, eta Youtuben segitu ahal izango da zuzenean. Antolatzaileek propio gonbidatu nahi izan dituzte Diasporako pilotazaleak, izan ere, azpimarratu dute, "gaur egun profesional mailan dabiltza pilotari guztiek parte hartu zuten bere ...

Gehiago irakurri...


Bi hilabete Macachingo 2022ko Euskal Argentinar Aste Nazionalerako: hona programa hurrerapena eta ohar batzuk

2022/08/01

Bideratu duzu dagoeneko Macachingo Euskal Aste Nazionalean lo egiteko lekua? Ez zazu geroratu Pandemia medio birritan bertan behera utzi behar izan ondoren, 2022 honetan bai doa aurrera Macachingo (La Pampa) Euskal Aste Nazionala, Argentinako euskal komunitatearen urteko hitzordu nagusia. Bertako euskaldunak eta Macachingo herria oro har prestatzen ari da Euskal Herriko gonbidatu eta partaideak eta Argentinako osoko hainbat delegazio errezibitzeko eta diaspora osoko lagunei harrera ...

Gehiago irakurri...


EHko gazte bat zara eta prest zaude zure euskal kultura Argentinako Diasporako gazteekin partekatzeko? Anima zaitez!

2022/08/01

´Anima zaitez!´ programak Argentina eta Euskal Herriaren arteko harremanak estutzea du xede. Gazte elebidunei, euskara eta gaztelania hiztunei, 20 eta 30 urte bitartekoei zuzenduta dago.  Euskal kulturaren hainbat arlo jorratuko dituzten tailerrak ematera animatu behar dute, hala nola dantza, musika, sukaldaritza edo kirola. Hautatuei janaria eta ostatua eskainiko zaie gazte anfitrioien etxeetan ...

Gehiago irakurri...


Mundu osoko hainbat euskal etxetan bilduko dira asteburu honetan San Ignazio, San Inazio, Iñaki Deuna... ospatzeko

2022/07/29

San Inazio prozesioa, santuaren irudia bertako Oñati taldeko dantzariek eramana Estatu Batuetako Boisen Mundu osoko hainbat euskal etxe eta komunitatetan bilduko dira asteburu honetan San Ignazio, San Inazio, Iñaki Deuna... ospatzeko. Izan ere, San Ignazio —Euskaltzaindiak honela idaztearen aldeko erabakia hartu zuen— nazioartean gehien ospatzen diren euskal jai tradizionaletakoa da, eta euskal etxerik ez dagoen beste hamaika lekutan ere oihartzuna dauka, Gipuzkoa eta Bizkaiko zaindari ...

Gehiago irakurri...


“Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Mexiko, 250 urteko senidetzea” Kongresuan lanak aurkezteko epea luzaturik

2022/07/29

Kongresurako lanak aurkezteko deialdia abuztuaren 15era arte luzatu dute Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea antolatzaile, Kongresua egingo dute Mexiko Hirian La Real Sociedad Bascongada y México, un hermanamiento de 250 años (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Mexiko, 250 urteko senidetzea) izenpean. Helburua, erakunde honek Mexikon izan duen eragina aztertzea izango da, zientzia, musika, historia, arkeologia, erlijioa, literatura, arte ...

Gehiago irakurri...


Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen 110. urteurrena: hona abuztuko lehenengo asteburuko ospakizun programa

2022/07/28

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Arnaldo Otegik birtualki hartuko dute parte Zazpirak Baten 115. urteurreneko ospakizunean Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea bere 110. urteurrena ari da ospatzen aurten eta bertako kideek egitarau berezia prestatu dute abuztuko lehenengo asteburuan, bozkarioa hemengo eta hango lagunekin ospatzearren. Eusko Jaurlaritzako, FEVAko eta inguruko euskal etxeetako ordezkariak hitzordura bilduko dira topaketak, dantzak, musa eta sukaldaritza ona faltako ez diren bi eguneko jaiaz disfrutatu ahal ...

Gehiago irakurri...


Euskara Munduan: 2022ko neguko barnetegia bukatuta maila egiaztatzeko azterketak egin ziren Buenos Airesen

2022/07/28

Barnetegiko partaideak, Arantxa Anitua, FEVAko presidentea; José G. Anitua, Laurak Bateko presidentea; eta bazkide pare batekin Argentina, Txile eta Uruguaiko 20 ikaslek parte hartuta amaitu da joan den ostiralean Buenos Airesen 2022ko neguko barnetegia. Euskara Munduan programaren baitan, Diasporako euskara irakasleak trebatzeko ikastaroa den hau Laurak Bat Euskal Etxean egin da eta eskola-emaile izan ditu Gabriel Arce, Irene López de Vicuña eta Gabriela Mendia argentinarrak eta, Euskal Herritik ...

Gehiago irakurri...


Hona Nafarroako Gobernuak Argentinako Nafar Etxeetako gazteentzat eratutako Udako Eskolak 2022ko bideoa

2022/07/27

2022ko Uda Eskoletako zortzi gazteak euren bisitan, Iruñeko alkate Enrique Mayarekin Gogora dezagun Nafarroako Gobernuak berreskuratu egin duela aurten, nafar etxeetako gazteentzat antolatzen duen Udako Eskolak programa. 2022ko edizioa ekainaren 27tik uztailaren 2a egin zen Iruñea ardatz izanik eta gazteak foru erkidegoko hainbat leku bisitatuta, tartean juxtu Sanferminen aurreko Iruñea, Erriberri, Tutera, Bardeak, Done Jakue bidea, Eunate, Gares, Lizarra, Irantzuko Monastegia, ...

Gehiago irakurri...


Bi eguneko jaia datorren asteburuan Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat EEan bere Mendeurreneko San Ignazio ospatzeko

2022/07/26

100 urte ospatzeko programa berezia prestatu dute Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxekoek Urte berezi batean, festa berezia. Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxea 100 urte betetzen ari da aurten. Urteko ospakizunen egitaraupean, datorren asteburuan Euskal Etxeak urtero jai nagusi eta kuttunena duen San Ignazio festa ospatuko du, eta proposamen berezi baten proposamena eginez aurtengoan. Bi topaketa-egun izango dira, larunbat eta igande, uztailaren 30a eta 31a, eta ...

Gehiago irakurri...


Kanpo Harremanen alorreko 12 beka deitu ditu Jaurlaritzak, Gasteizen, Bruselan, Buenos Airesen eta New Yorken

2022/07/26

Marian Elorza (Kanpo Harremanak) eta Gorka Alvarez (Kanpoan den Euskal Komunitatea) Urkullu lehendariaren ezker-eskuin Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio gaur Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko beken 2022-2023rako deialdiari. Guztira hamabi beka deituko dira, honela banatuta: Europako gaiak (4); Kanpoko Euskal Komunitatea (4); eta Kanpo-Harremanak (4). Zenbateko osoa 288.000 eurokoa dute, eta Diasporako gazteak ere aurkez daitezke baldintzak betetzen badituzte. Hauek dira hamabi ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia