euskal diaspora eta kultura
2022/08/19
Munduan zehar irailaren 8an Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko hamaika euskal etxe eta talde prestatzen ari diren saio eta ekitaldien artean, Maipú-tik, bertako Anaitasuna Euskal Etxetik, proposamen zehatza egin dute "gonbitea luzatuz Euskal Diasporaren Eguna edalontzia jasoz ospatu nahi duten guztiei, topa eginez Euskal Herriaren alde eta mundu osoko euskal familia handia osatzen dugun ...2022/08/19
Buenos Airesen, abuztuaren 23an 19:30etan Iparraldeko Euskal Etxearen egoitzan euskal baleazaleez azken hamar urteotan elkarteko Kultura Azpibatzordeko kide izan den Emilio de Cándidok eman behar duen hitzaldiaren testua egiten ari ginela, ohartu gara Iparraldeko Euskal Etxeak odol eskaera egina duela, edozein talde eta faktorerena, Iparraldeko Euskal Etxeko kide eta hiriburu argentinarreko euskaltzale ...2022/08/18
Quebec-eko Euskaldunak elkarteak lau egunez luzatuko diren ekitaldiak bilduko dituen Euskal Aste bat antolatuz ospatuko du datorren irailaren 8tik 11ra Montrealen Euskal Diasporaren Eguna. Programa irailaren 8an, Euskal Diasporaren Egunean bertan, estreinatuko da, Pantxoa Etchegoin kulturgileak —aurten bertan Euskal Kultur Erakundeko zuzendaritza lanetik erretreta hartu duen adituak— emango ...2022/08/18
Iristen doaz mundu osotik euskal etxe, komunitate eta erakundeen dei eta hitzorduak Euskal Diasporaren Egunarekin (EDE) bat egiteko eta Diaspora bera ospatu eta aldarrikatzeko. Guztiak merezi bezala bildu ezinean, banaka batzuk azpimarratuko ditugu eta Boisen 'Diaspora Eguna Mintzagai' izenpean, BSU Unibertsitateko Euskal Ikasketa alorrak prestatu duenarekin hasiko gara. Iazko EDEn izan zuen lehen ...2022/08/17
Lehenengo bidaia egin du aurten Argentinara Itziar Ituño aktoreak, bertan film bat grabatzeko, eta aukera izan du euskal etxe pare bat bisitatu eta bertako euskaldunekin egoteko. Aurretik ezagutzen zituen euskal-argentinarrek gonbidaturik, Buenos Airesko Euskaltzaleak-ekoek bera konplize antolatutako zinema saio batean partaide izan zen, 'Ilargi guztiak' emanez, eta bat gehiago izan zen ondoko jaian. Eta Rosarioko Zazpirak Bat-ekoekin ere hori izan zen, gonbidatu eta partaide, guztien oroimenean gelditu diren uneez gozatuz. Eskarmentuaz galdetu diogu, eta hauxe da esan diguna, baita gero eta indartsuago plazaratzen ari den Korrika Argentinatik abiatzeko eskabideaz ere.
2022/08/16
Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak Euskal Asteari lotutako bi deialdi plazaratu ditu: 2023ko euskara ikastaroen iragarpena egiten duen kartel lehiaketa eta gaztetxo edo txikien postal lehiaketa. Baterako zein besterako lanak aurkezteko azken eguna datorren irailaren 30a izango da. Sarituen izenak urrian, 2022ko Euskal Aste Nazionalean jakinaraziko dira, Macachinen.2022/08/15
Gaur abuztuaren 15a jai da, Euskal Herriko leku askotan herriko jaiak, Andre Dena Maria edo Ama Birjinaren jai egun tradizionala, eta Donostian, adibidez, joan den larunbatean abiatu zen bederatzi jai-eguneko Aste Nagusiko egun handia. Diasporan, esaterako, euskal festak Wyoming-eko Buffalon —ospakizuna joan den larunbatera pasatu bada ere— eta St Pierre eta Mikelunen, ...2022/08/14
Loiolako San Ignazio da Boiseko euskaldunen zaindaria, eta euskal festak haren ohoretan egiten dira uztailaren 31ean. Bost urtean behin, baina, urteroko tokiko festa hori 'Jaialdi' nazioarteko festa erraldoia bilakatzen da, nahiz eta, pandemiagatik, 2020koarekin txandapasa egin behar izan zuten, 2025erako utziz. Bi urte joanak, beraz, San Ignaziorik gabe, eta aurten gogo bereziz ekin zaie. Boisen bizi den Todor Azurtzak egin digu kronika.
2022/08/13
Iruñeko Arrotxapetik abiatu zitzaigun abuztu hasieran Arantzazu Ametzaga bere ohiko zutabe edo blogeko artikuluan. Arrotxapetik, zuzenean Argentinara jauzia eman eta berak hurbilekoa oso duen Argentina eta Rio de la Platako parajeetan, eta Argentina osokoetan murgiltzeko, leku austral horietan arras pertsonaia ezagun eta estimatua, herrikoa, den Guillermo Larregiz, 'Eskorgaren Euskalduna'z ...2022/08/12
Trelew hirian egoitza duen Chubuteko Iparrekialdeko Euskal Etxeak, Patagonia eskualdean, balorazio oso positiboarekin amaitu du 'Euskal kantua' izeneko tailerraren lehen zikloa. Ignacio Esquirozen eskutik, proposamenak euskararen soinua zabaltzea zuen helburu. Horregatik, maiatzetik uztailera, bi astetik behin bildu izan dira, abesti tradizionalen errepertorioko piezak abesteko. Lehendabizi ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus