2022/12/27
Gonzalo, Juan Ignacio, Jose Antonio eta Jorge Maiza Melero anaiak Altsasun egon ziren ekainaren 3 eta 4an. Guztiak aurretik Altsasun egonak ziren, bat lautan. Batek Altsasura iritsi zenean gertatutakoa kontatu zuen: autoa aparkatu eta gizon bati, Martin Zelaiari, Isidoro Melero kaleagatik galdetu zion. "Honako hau da" esan zuen. Eta nondik zetorren galdetu zion, eta Txiletik zetorrela erantzutean gizonak esan zuen: "hori gizon garrantzitsua izanen zen, beragatik galdezka beste pertsona batzuk ere etorri izan baitira". Gero jakin zuen bere anaia Gonzalo eta Juan Ignacio izan zirela.
Gehiago irakurri...
2022/12/26

Argentina da munduan euskal etxerik gehien eta euskal komunitate handiena duen herrialdea. Euskadik Buenos Airesen duen Ordezkaritza, Argentina eta Mercosur osoa zerbitzatzen duena, lanez ongi hornitua ibili ohi da urtean zehar, batetik Argentinan bakarrik ehun bat euskal etxe dauzkalako zerbitzatzeko, eta bestela ere jarduera askokoa delako, aurrera daraman zubigintza lana, esaterako informazio ...
Gehiago irakurri...
2022/12/26

Joan den astelehenean aurkeztu zen Iruñean 'Nafarren aztarna Far Westen". Nafarroako hainbat bailara eta haranen kasuan 1970etaraino gertatutako fenomenoa izan zen gazteriaren zati esanguratsu bat Ipar Amerika mendebaldeko lautada eta mendietara artzain izateko migratzea eta horren isla ematen du, hain zuzen, liburu honek, izan ere, 150 argazkitik goiti eta hainbat testu bildurik Nafarroako Gobernuak ...
Gehiago irakurri...
2022/12/23

EuskalKultura.eus Palmaraino inguratu da Olentzerok hiriko Artea Euskal Etxeari eta bertako haur eta helduei egin dien bisitan parte hartu eta honako bideoa jasotzeko, mundu osoko Euskal Etxe eta komunitateei agiantza onenak desiratzearren, kantua, alaitasuna, ilusioa eta geroari buruzko euskal engaiamendu eta konpromisoa lagun. Eskerrak ematen dizkiogu grabaketan lankide izan ditugun Artea Euskal ...
Gehiago irakurri...
2022/12/22

Mikel Lasarte Ortzadar Dantza Taldeko kidea azaroaren 25etik abenduaren 12ra egin zuten bidaia argentinarraz mintzatu zaio Euskalkultura.eus-i. Nafarroatik, 40 pertsonak osatutako talde batek Argentinako 4 Nafar Etxeak bisitatu zituen. “Ez zen bidaia arrunt bat izan, non emanaldiak eskaintzen diren eta kitto, programa askoz aberatsagoa eraman genuela uste baitut, alde batetik gure baliabide eta ...
Gehiago irakurri...
2022/12/22

20 urte baino gehiago dira FIVU (Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa) haur eta nerabeentzako udalekuak antolatzen hasi zela. Aurten urriaren 28, 29 eta 30eko asteburuan egin zuten 23. edizioa Villa Bautista La Tunan, Canelones departamentuan, arrakastatsu, 43 lagun bildu ziren, Ibai Ondoko, Euskaro eta Haize Hegoa euskal etxeetakoak. Gogora dezagun, Udalekuak, euskal kulturari buruzko ezagutza ...
Gehiago irakurri...
2022/12/21

Aitzpea Leizaola antropologo donostiarrak bisitatu berria du Argentina azaro amaieran eta abendu hasieran hiriburuko UBAn (Universidad de Buenos Aires) graduondo mintegi bat ematearren 2019an Etxepare Euskal Institutuak eta CONICETeko (Consejo Nacional de Investigaciones Científicas y Técnicas) IMHCIHU institutuak sortutako 'Amale Artetxe' katedraren baitan. Leizaolak bilera bat izan ...
Gehiago irakurri...
2022/12/21

Iñigo Urkullu lehendakaria idatziz zuzendu zaie munduko euskaldunei urtero sasoin honetan ohi duen Gabon Mezuan, 2022ko balantzea eginez eta zenbait gai, momentu eta gerora begirako agiantza eta desira gailenduz. Pandemiak azken bi urteotan munduko euskal komunitateetan utzitako hildakoak gogoan, Elkanoko mundubiraren 500 urteak aipatzen ditu, eta aurten Donibane Garazin irailaren 8an ...
Gehiago irakurri...
2022/12/20

Olentzerok munduko euskal etxeetan egin dituen bisitetan, iritsi da baita ere Montpellier-ko Eskualdunak Euskal Etxeko haur eta helduen bisitatzera. Hala egin zuen abenduaren 11an egin zuten Eguberri Bestan. Ekitaldi polita izan zen, euskal kantuak, musika, dantza eta jauziak, eta opariak ere osagai izan zituen ekitaldian, bertaratutakoek jan zuten euskal oilasko ederrak ere lagundu zuelarik besta ...
Gehiago irakurri...
2022/12/20

Tandilgo Gure Etxean egingo da Argentinako 2023ko Udako Barnetegia. Hego Amerikan bertako euskal etxeetan jardungo duten euskara irakasleak trebatzeko Euskara Munduan programaren baitan urtarrilean egin ohi den urteko lehenengo ikastaro hau urtarrilaren 14tik 22ra, larunbatetik ondoko asteko igandera, luzatuko da aurten, Tandilgo Euskal Etxea anfitrioi eta Etxepare Euskal Institutua eta FEVA antolatzaile. ...
Gehiago irakurri...