euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideok eta Durangok senidetzea sinatu eta lankidetza eta kultur trukerako aldi berri bati eman diote hasiera

2022/10/03

Montevideoko Sofía Espillar, eskuinean, eta Durangoko Ima Garrastatxu, ezkerrean, senidetze akordioa sinatzen Durangok eta Montevideok senidetze eta lankidetza akordio bat sinatu dute, bi herriak lotzen dituzten lotura historiko eta kulturaletan oinarrituta. Montevideoko ordezkaritza bat, Sofía Espillar hiriburu uruguaitarreko Departamentu Batzordeko presidentea buru, Durangora heldu zen karia horretara. Akordioak kultura eta arte esparruetan trukea eta lankidetza sustatzea du helburu. Ekitaldia irailaren ...

Gehiago irakurri...


Macachin: igandea da voucherren bigarren epea ordaintzeko eguna: azken oharrak 2022ko Euskal Asteko partaideei

2022/10/01

2022ko Euskal Argentinar Aste Nazionala, urriaren 1etik 30era La Pampako Macachinen Hau da Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeko 2022ko Euskal Aste Nazionaleko antolatzaileek plazaratu duten azken oharra, Euskal Asteko programari ofizialki gaur larunbata hasiera eman aurretik, azken argibide eta jarraipideak emanez euskal etxeetatik eta herrialde osoko euskal komunitateetatik parte hartzera etorriko diren ordezkaritza eta partaideei sarrera bideratu eta ordenatua izan dezaten..

Gehiago irakurri...


Argentinako diaspora nafarraren euskararekiko harremana ari da ikertzen Fernando Lizarbe rosariotarra, zeure lekukotasuna bidali nahi?

2022/09/30

Nafarroa Argentinan eta euskera da Fernando Lizarberen ikerketaren hizpidea Fernando Lizarbek Nafarroan ditu arbasoak, aitona Andosillan jaioa zuen. Bere aita, Rosarioko Nafar Etxeko presidentea. Bera Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxera hurbildu zen euskara ikastera duela hogei bat urte, eta gaur egun Zuzendaritza Batzordeko kidea da. Zazpirak Baten euskara ikasi, eta irakatsi du hamar urtez. Egiari zor, nafar nortasunaren eta euskararen arteko harremanak beti ...

Gehiago irakurri...


Azulgo Euskal Etxearen Argazki Lehiaketak azken boladan ateratako euskal gaiko lanak sarituko ditu

2022/09/30

Azulgo euskal etxeak lehiaketa zabaltzeko aurkeztutako irudi promozionala Dagoeneko zabalik dago Azulgo Gure Txokoak euskal diaspora bere orokorrean gai harturik antolatu duen argazki lehiaketa. Irudien gaia paisaia bat, landakoa edo hirikoa, elementu bat, konposizio bat edo erretratua ere izan ahalko dira. Hau da, euskalduntasunarekin zerikusia duen zernahi izan ahal izango da. koloretan edo zuri-beltzean, beti ere duela gutxi egina. Komunitate osoari ...

Gehiago irakurri...


Iparraldeko 'Olentzeroren lagunak' taldeak bira hasiko du gaur Argentinan barrena Macachingo Euskal Aste Nazionala helburu

2022/09/29

Ipar Euskal Herriko Olentzeroren Lagunak taldeak Olentzero eta neguko euskal ohiturak aurkezteko bira bat hasiko du gaur Argentinan barrena Olentzero eta neguko euskal ohidurak gorde eta zabaltzen ari da lanean 2003tik Ipar Euskal Herrian 'Olentzeroren lagunak' taldea eta oraingoan itsasoz haraindi, Argentinako euskal diasporara hedatuko ditu bere ekarpenak. Izan ere, gaur beretik hasita bira bat egingo dute Argentinan barrena, helburua datorren asteburuan egun nagusiak izango dituen 2022ko Euskal Aste Nazionalean ...

Gehiago irakurri...


Villa Mariako Euzko Etxeak meza, afaria eta Euskal Herriko Ander Elordui youtuberra lagun ospatuko du bere 76. urteurrena

2022/09/29

Villa Mariako Euzko Etxeak 76. urteurreneko ospakizunak zabaltzeko egindako afitxea Irailaren 29 honetan 76 urte ari da betetzen Villa Mariako euskal etxe cordobarra. Hori dela eta, Aita Trinitarioen elizan meza eskainiko dute eta, jarraian, afaria egingo, Lisandro de la Torre kaleko egoitzan, bazkide eta lagunak partaide. Oraingoan, gainera, bisitari berezia bertan, izan ere Ander Elordui youtuberrak Euzko Etxearen deiari erantzun eta Anima ...

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxeak 40 urte beteko ditu larunbat honetan eta ate ireki egun batera gonbidatuz ospatuko du

2022/09/28

Zorionak Madrilgo Euskal Etxeko lagunei euren elkartearen 40. urtebetetzean! Urteurreneko logoaren egilea; Iris García Meras 40 urte pasatu dira 1982ko urriaren 1ean Euskal Etxeak bere egoitza inauguratu zuenetik. Egun, elkarteak bizi-bizirik segitzen du, ekintza ugari egiten ditu urtean zehar eta sail andana bat biltzen du bere baitan. Eta bazkideei begira antolatu du urteurreneko jaia. “Pandemiaren ostean, barne dinamizazio festa bat behar genuen”, adierazi dio EuskalKultura.eus-i Zuzendaritza ...

Gehiago irakurri...


Euskal diasporako partaide talde batek idazki bat sinatu du Gernikako Arbola euskaldunen ereserki gisa aldarrikatuz

2022/09/27

Diasporako kide talde bat Gernikako Arbola ereserkia kantatzen Gernikako Arbolaren kimua landatzeko ekitaldian Argentinan Euskal diasporako eta munduko euskal komunitateetako partaide den herritar talde batek —hein handi batean euren euskal etxe eta gizataldeetan erreferentzia diren 26 gizon-emakume dira [ikus izenak artikuluaren azkenean]— idazki bat sinatu eta bidali die komunikabideei, Iparragirreren Gernikako Arbola aldarrikatuz Euskal Herriaren, Diaspora barne, ereserki adierazgarrientzat, ...

Gehiago irakurri...


Euzko Alkartasunak 2022ko Euskal Aste Nazionaleko behin-betiko programa plazaratu du, urriaren 1etik 10era Macachinen

2022/09/27

2022ko urriaren 1etik 10era La Pampako Macachinen egingo den Euskal Argentinar Aste Nazionalaren logo ofizialaren irudia Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak 2022ko Euskal Aste Nazionala osatuko duten jardueren behin-betiko programa eman du aditzera. Datorren larunbat honetatik, urriaren 1etik 10era, astelehena —10a jai eguna baita Argentinan— herri pampatarra euskal hiriburu bilakatuko da, arte, kirol, kultura, sukaldaritza eta aisialdi ekitaldi ugariren agenda oparoa bilduz, urtero bezala azken ...

Gehiago irakurri...


Azken agurra gaur Boisen Al Erquiagari, NABOko lehendakari ohi eta Idaho eta AEBko euskal aurreikusle eta aitzindariari

2022/09/26

Pierro Etcharren lehendakaria Bizi Emankorra plaka irakurri eta ematen Al Erquiagari, John Ysursa aurkezlea begira Gaur egingo zaizkio elizkizunak Boise eta Estatu Batuetako euskal diasporaren mugimendu antolatuan eurreikusle eta aitzindari izan den Al Erquiagari. Duela 87 urte Boisen Euskal Herritik emigratutako gurasoen seme jaioa, Boiseko Oinkari dantza taldearen kide sortzailea izen zen, Biotzetik abesbatzarena, egun diasporan euskal topaketa oihartzuntsuarena den Jaialdi festa erraldoiarena eta NABOko kide ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia