euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako ordezkaritza batek Baiona bisitatu du, urratsak emanez bi hirion arteko ahaidetzea helburu

2022/10/19

Ezk. eskuin: Patxi Perez, Mariano Galarza, Javier Mor Roig, Ives Ugalde, Cyrille Laiguillon eta Michel Lassalle, Baionan Buenos Aires probintziako hiriburu La Platak eta Lapurdiko Baionak bidea abiatu dute itsasoz bi aldeetako bi hiriak ahaidetze aldera. Bilera Baionako Herriko Etxean egin zen, joan den asteko astelehenean, urriaren 10ean, eta bertan parte hartu zuten Javier Mor Roig La Platako zinegotziak, Ives Ugalde Baionako Udaleko Kultura zinegotziak eta Cyrille Laiguillon Kirol idazkariak. Bertan ziren baita ...

Gehiago irakurri...


Nevada-Reno Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegia liburutegi teknikari baten bila ari da: gaur azken eguna

2022/10/19

Nevada-Renoko Jon Bilbao Liburutegia Euskal Herritik kanpo euskal gaiez dagoen liburutegirik handiena da Nevada-Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegia liburutegi teknikari baten bila ari da eta gaur —Nevadako orduan— da azken eguna interesatuek hautagaitzak aurkeztu ahal izateko. Lana lanaldi osorako da eta hautatutako pertsonak Liburutegi Teknikari 2 tituluaren jabe beharko du izan, eta besteak beste ardurapean izango ditu zirkulazioan diren materialen kontrola, ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Laurak Bat EEak bere egoitza bisitatzera gonbidatzen du Jon Uriarte omentzen duen programa batekin

2022/10/19

Laurak Bat euskal etxeko Jon Uriarte programaren afixa Bere egoitza historikoa aurkeztu eta bertan jazotako euskal gizataldearen historia eta istorioak jendeaurretzeko xedea dauka Laurak Bat Euskal Etxeak —Argentinan eta munduan zabalik segitzen duen EE zaharrenak— orain pare bat hilabete inauguratutako kultura eta hezkuntza bisiten programak. Jon Uriarte paratu diote izena, eta keinu honekin 2020ko abenduan, pandemia garaian, hil zen euskal etxeko ...

Gehiago irakurri...


Euskal Argentinar Enpresa Ganberak nazioarteko jardunaldia egingo du bihar Buenos Airesen berrikuntzaz eta lehiakortasunaz

2022/10/18

‘Klusterrak: berrikuntza eta ETEen lehiakortasuna', Euskal Argentinar Enpresa Ganberaren Nazioarteko Lehen Jardunaldiaren flyerra Euskal Argentinar Enpresa Ganberak (CEVA, Cámara Empresaria Vasco Argentina), Buenos Aires Hiriko Universidad del Salvador-arekin batera, ‘Klusterrak: berrikuntza eta ETEen lehiakortasuna' izenburupeko Nazioarteko Lehen Jardunaldia antolatu du bihar asteazkenean, urriaren 19an, goizeko 9etatik 13etara, Universidad del Salvadorreko Errektoretzaren 3. aretoan, Rodriguez Peña 640, ...

Gehiago irakurri...


Mexikoko Echenique-Mendiburu txapeldun Boisen Munduko 43. Mus Txapelketan; Argentinako Makuch-Mazzanti bigarren

2022/10/18

2022 munduko mus txapeldunak, Mexikoko Juan Isidro Mendiburu eta Juan Jose Echenique; erdian euren delegatu Juan Jose Arrieta Mexikoko Juan Isidro Mendiburu Cenoz-ek eta Juan José Echenique Echeverriak osatzen duten bikotea izan da txapeldun, joan den astean zehar Boise eta Idahoko egoitzetan jokatu den Munduko 43. Mus Txapelketan. Bigarren lekuan, eta irabazleengandik oso gertu, Argentinako bikotea geratu da, Eduardo 'Xarpito' Makuch-ek eta Mariano Mazzanti cañuelastarrek osatzen dutena, ...

Gehiago irakurri...


Azken irudi kronika: Macachinen 2022ko Euskal Aste Nazionalean (eta V)

2022/10/17

Amaieran, plazako dantzaren orduan, lore-uztai ilara amaigabea euskal etxearen aurrean, Parodi kalean Bostgarren kronika honetara, igandeko, urriaren 9ko azken irudiak bildu ditugu. Igande goizean, Macachingo Errosarioko Amaren parrokian dantzariak eta euskal ordezkariotza bat partaide emandako mezaren ondoren, antolatzaileek beste ekitaldi bat eskaini zuten, tradizionala, baina, kasu honetan, gautxoen tradizioari lotua. Euskal Etxeak Macachin kanpoaldean daukan hipodromoan 'abilezia ...

Gehiago irakurri...


Doi-doi euskara ikasten hasitako ikasleek poema eta testuak irakurri eta euskaraz kantatuko dute Unibertsitate Complutensean

2022/10/17

Euskarazko olerki eta testuak irakurri, egungo euskal kantuak kantatu eta momentu goxo bat pasatzera gonbidatzen dute urriaren 19an Euskara ikastea ezinezko helburua dela? Datorren asteazkenean Madrilgo Unibertsitate Complutensean egingo den ekitaldi batek mito hori gezurtatzea hartu du xede, hain zuzen ere unibertsitate bertako ikasle talde bat lagun, tartean ikasturte honetan, duela hilabete pasexe euskara ikasten hasitako ikasleak. Ez ditu seguruenik oraindik EiTBek kontratatuko, baina poema eta kontaketak euskaraz irakurtzeko eta euskal ...

Gehiago irakurri...


ONLINE ere: abiatzear euskaldunen partaidetza Globalizazio Goiztiarrean aztertuko duen kongresua, urriaren 19tik 21era

2022/10/14

Elkano Fundazioak antolatutako nazioarteko kongresuan izena emateko epea zabalik dago, parte-hartzea doakoa da Urriaren 19tik 21era bitartean, “Elkano'22 Historia inguratuz” izeneko Nazioarteko Kongresua egingo dute Donostian. Nazioarteko hainbat aditu eta ikertzailek aztertuko dute zer-nolako partaidetza eta funtzioa izan zuten euskaldunek –zazpi probintzietakoek zein diasporakoek– munduari egindako lehen itzulian eta baita 'Globalizazio Goiztiarra' deitzen den ...

Gehiago irakurri...


Laugarren irudi kronika: Macachinen 2022ko Euskal Aste Nazionalean (IV)

2022/10/14

Macachin bertako dantzari guztiak agertokian, Euskal Aste Nazionaleko Gau-Dantzaldiaren amaieran Laugarren emanaldi honetan, larunbat gaueko jardueren irudiak ematen jarraituko dugu. Dantzaldia Club Atlético Macachíngo ‘B. Michelena’ aretoan egin zen eta 23 euskal etxetako dantzariak aurkeztu ziren. Barakaldoko Laguntasuna Kultur Elkarteko dantzariek ere hartu zuten parte ikuskizunean.

Gehiago irakurri...


Arantzazuko Amaren kapera inauguratu dute Mar del Platan; Euskal Etxearen omena apezpiku eta ikurrinaz Río Negrokoan

2022/10/13

Virginia Mardegán-ek Mar del Platako Arantzazuko Andre Mariaren Kaperan egindako Ama Birjinaren horma-irudia Arantzazuko Andre Mariari eskainitako kapera estreinatu dute Mar del Plata hirian, Los Pinares auzoko Juana Gorriti 350 kalean, G. Rejón eta P. Cardiel artean. Inaugurazio meza irailaren 18an egn zen, Mestre apezpikuak emanik, eta Mar del Platako Euskal Etxeko agintari eta bazkideek parte hartu zuten. Denak Bateko dantza talde Beti Alaiko kideek guardia egin zuten eta, elizkizuna amaitzean, plazako ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia