euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Haraneko Euskal Etxeak gastronomian trebatzeko ikastaroa eskainiko du hitzarmena sinaturik Lan Idazkaritzarekin

2024/10/01

Ezk., Haraneko Euskal Etxeko lehendakari Milagros Ibarbia eta Probintziako Lan Idazkaritzako Enplegua Indartzeko idazkariorde Omar Auteri, joan den irailaren 16an, hitzarmena sinatu ondoren. Eskuinean, Omar Auteriren Haraneko Euskal Etxera egindako bisita 2024. urtean zehar, Chubut ipar-ekialdeko Haraneko Euskal Etxeak artikulazio lan iraunkorra egin du beste erakunde eta elkarte batzuekin, besteak beste, probintzia eta udal gobernuekin. Duela gutxi, lan horren emaitza Lan Idazkaritza Probintzialarekin egindako hitzarmen bat eman du fruitu, gastronomian lan trebakuntza garatzeko. Proiektuak parte-hartzaileen laneratzeko aukerak hobetuko ditu eta, aldi berean, ...

Gehiago irakurri...


21. Euskal Pesta Montpellierren, Maiana Betelu lehendakaria buru duen zuzendaritza berria elkarretaratzean aurkezturik

2024/10/01

Montpellierreko Euskal Etxeko Euskal Pesta. Irudian, partaideak Jean-Louis Bergara eta Beñat Chaubadindeguy musikari gozatzen Montpellierreko Eskualdunak Euskal Etxeak urteroko bere euskal jaia ospatu  joan den irailaren 22an, Clapiers-eko Jean-Louis Barrault Aretoan, Paris, Marseilla eta Lyon hirietako euskal etxeko ordezkariak ere lagun. Jaialdiari hasiera emateko, Joseph Ainciburu lehendakari ohiak hitz batzuk zuzendu zizkien bildutakoei eta horren ostean, hamaiketakoaren eta musikaren txanda heldu zen. Euskal Herritik propio ...

Gehiago irakurri...


Arrakastaz egin dira San Nicolasko Euskal Etxean sukaldaritza eta eraldaketa instituzional tailerrak, eta FEVAren bilkura

2024/09/30

Sukaldaritza eta Eraldaketa Instituzionala, joan den larunbatean San Nikolasen egindako tailerretan jorratu ziren bi arloak Arrakastaz egin dira joan den larunbatean San Nicolasko Euskal Etxean FEVAren sukaldaritza eta eraldaketa instituzional tailerrak, eta baita FEVAren bilkura ere. Eta “Festa bat izan zen”. Halaxe laburbildu dio bertako Euzkal Etxeko lehendakari Ana María Erausquinek larunbatean, irailaren 28an, Argentinako hainbat puntutako 19 euskal etxetako 55 ordezkari elkartu zituen ...

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak Eguzkia-ren 27. zenbakia plazaratu du: "Ginen, gara eta euskaldun izaten segitu nahi dugu"

2024/09/30

La Platako Euzko Etxearen egungo aldiko Eguzkia aldizkariaren 27. zenbakia kalean da, 2024ko irailekoa La Platako Euzko Etxeak bere erakunde-hiruhilabetekariaren zenbaki berri bat plazaratu du, aro honetako 27.a. Doan eta online da, postontzira jaitsi edo hemen erraz irakur daiteke. 2024ko irailari dagokio eta aurtengo hirugarrena da. Euskal etxe laplatatarrak bere 80. urteurreneko ospakizunetan jarraitzen du eta hauek isla daukate honako zenbakiaren 66 ...

Gehiago irakurri...


Montevideotik Sydneyra, musika, sukaldaritza eta elkartasuna 2024ko Diasporaren Eguneko azken ospakizunetan

2024/09/27

2024ko Diasporaren Egunean ikasle eta irakasleentzako materiala eman zion Euskal Erria Euskal Etxeak Euskadi Eskolara. Argazkiak, Paola Rossano Ampo lehendakaria eta Alberto Irigoyen kidea Eskolako irakasleekin Iraila badoa eta berarekin batera munduko euskal etxeek Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko egin dituzten azken ekitaldiak. beste hainbat alditan bezala, ospakizun ofiziala irailaren 8an izanik ere —saio instituzionala aurten Oñatin, Imanol Pradales lehendakaria buru— Diasporako elkarte askok egun horretan bertan ospatu zuten, baina beste hainbatek, irailean zehar egin dute, euren ...

Gehiago irakurri...


Mexikoko Euskal Etxeko emakumeen agurra Arantzazuko Amari: entzun Jesusa Lesakaren 'Agur Maria' debozioz betea (bideoa)

2024/09/27

Mexikoko Euskal Etxeko Emakumeak Arantzazuko Amaren irudiaren inguruan. Beraiekin batera, Iñigo Bilbao eta Josu Garritz Mexiko Hiriko Euskal Etxeko 'emakume taldeak' zeregin berezia hartu du 2023ko maiatzetik joan den astera arte. Hamabost hilabetez, Perutik iritsi zen Arantzazuko Ama Birjinaren irudia zaindu dute, hiriburuko Vizcaínas bezala ezaguna den San Ignazio eskolaren zaintzapera pasatu aurretik. ‘Agur’ esateko unean, Jesusa Lesaka bazkideak, 'Agur María' abestu zuen. Euskal ...

Gehiago irakurri...


Immigrantearen hilabeteko irudiak Argentina osoan barrena, euskal gizatalde eta etxeak partaide aktibo direla

2024/09/27

Immigrantearen Eguneko postalak: Comodoro Rivadaviako Euskal Echea, Puerto Madryngo Etorritakoengatik, Paranako Urrundik eta Villa Mariako Euzko Etxea ospakizunetan partaide Urtero irailaren 4aren inguruan herrialde guztian barrena egin ohi denez, Argentinara etorri eta berau euren aberri berria bihurtu, eta eguneroko lanaren ekarpena eginik bertako garapenari hondar alea jarriz bat egin zuten jatorri guztietako emigranteak gogoratu, omendu eta ospatzeko ekitaldi ugari egin dira azken hilabete honetan geografia argentinarrean, tartean jaialdiak, ...

Gehiago irakurri...


Irailaren 29 Mikel Deunaren Eguna da: ospakizunak Mar del Plata, Buenos Aires eta Macachingo euskal etxeetan

2024/09/26

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak Mikel Deuna ospatuko du 10 egunetan zehar, Macachingo Euzko Alkartasunak mus asteburu batekin egingo du eta Buenos Airesen, afari batekin omenduko dute Aralarko Mikel Deunaren omenezko ospakizunak ari dira abiatzen Hego Konoko zenbait euskal etxetan. Mar del Platan, tradizioari leial, Denak Bat Euskal Etxeak ekitaldien agenda zabala garatuko du Euskal Herriaren zaindariaren ohorez; Buenos Airesen, berriz, Laurak Batek afari batekin ospatuko du, eta Macachinen, euren sasoi honetako ohiko Mus Txapelketarekin egingo dute. Zure euskal etxean ere zeozer prestatu ...

Gehiago irakurri...


Immigrantearen Eguna ospatzeko gizatalde azoka eta jaiak: Buenos Airesen, Tandilen baita Comodoro Rivadavian ere

2024/09/26

Herrialde osoko hainbat eszenatokitan, euskal komunitatea dantzarekin presente egon zen Immigrantearen Eguneko ospakizunetan: Buenos Airesko Euskaltzaleak, Tandilgo Gure Etxea, Comodoro Rivadaviako Euskal Echea eta Buenos Airesko Laurak Bat Irailean, Argentinan, omenaldia eta gomuta berezia eskaintzen zaie etorkinei, ekitaldi instituzional, artistiko eta kulturalekin. Urtero, gizataldeen elkarte eta erakundeak gastronomia, artisautza, musika eta dantza tipikoak uztartzen dituzten jaialdietara biltzen dira eta, edizio bakoitzerako, jantziak berritzen dituzte, dantza berriren bat entseatzen dute, plater tradizional berri batekin ausartzen dira ...

Gehiago irakurri...


Coloradoko Udako Besta 2024 Gran Junctionen: Bizi Emankorra Mayi-ri eta plaka Urrutia Plazaren gorazarre (eta II)

2024/09/26

Mayi (Berterretche) Petracek eskuetan 'Bizi Emankorra' sariko plaka duela, Agurraren irudia eta bere plaka eta frontoikoa lagun Artikulu honen lehenengo partean, NABOk Grand Junctionen egindako bileraren berri eman genuen, baita Colorado Estatuak Jean Urruty euskal emigrante donazahartarrak 1978an eraikitako eta 'Plaza Urrutia' izenaz ezaguna den pilotalekua aintzakotzat hartu eta estatuko jabego historikoen erregistroan sartuz babesa eman izana ospatzeko bertan ezarritako plaka desestaltzearen argazki kronika egin ere, eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia