euskal diaspora eta kultura
2022/11/29
Joan den hilean bete ditu 40 urte, 1982ko urriaren 12an sortu baitzen Eusko Indarra, garai hartan Montevideon zeuden bi euskal etxeetatik, Euskal Erria eta Euskarotik, zetozen gazteek hasita. Ibilbide aberatsa etorri da geroztik, eta emanaldiak Uruguai osoan, baita Brasil eta Argentinan ere; Argentinako Euskal Aste Nazional askotan parte hartu izan dute. Jai eta emanaldi horien ...2022/11/29
Arrakastaz amaitu da “Soinez soin”, Cordobako Gerora euskal kultur elkarteak azaroko lau asteburuetan emandako musika & dantza mikroikastaro bateratua. Lau saioak aurrez aurre eman dira azaroko larunbatetan elkartearen egoitzan, euskal dantza eta musika hastapenak batera jorratuz, hasiberriei zuzenduta. Aukera izan da hamar musikari eta musikazalek euren ...2022/11/29
Urtero sasoi honetan bezala, urte amaiera ekitaldiz bete samarra dator Mallorcako Artea Euskal Etxearentzat, beti ere apustu sendo batekin normaltze aldera. Honela, joan den astean Antxon Olaberen "Necesidad de una política de la Tierra, emergencia climática en tiempos de confrontación" liburua aurkeztu ondoren, datorren igandean, abenduaren 4an, Euskararen Eguna ...2022/11/28
Mendozako Denak Bat Euskal Etxeak bat egin zuen joan den azaroaren 25ean bertan, joan den ostiralean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Egunarekin, izan ere egun horretan antolatuz bere Lehenengo Emakume Topaketa, 'Emakumeok' izenpean. Leonor Azpillaga koordinatzaile, EEko emakume talde bat bildu zen, gaur egun emakumea izateak dakarrenari ...2022/11/28
Arrakasta handiz eta giro bikainean egin zen joan den larunbatean Valentzia hirian Valentziako Euskara Ikasleen I. Topaketa. Euskaraldiarekin bat eginez, Castellò, Alacant, eta Valentziako Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskara ikasle eta irakasleak eta Valentziako Laurak Bat Euskal Etxekoak bildu ziren azken honen egoitza barne eta kanpoaldean, elkar ezagutu. elkarrekin jardun eta euskara lokarri eta ...2022/11/28
1985etik hona ohi duen moduan, hiriko Nafarroako Etxea partaide izan da aurten ere, mota honetako Argentinako elkarretaratze handiena den Rosarioko Gizataldeen Jai Nazionalean. Azaroaren 11tik 20ra, Rosarioko Banderaren Parke Nazional enblematikoa munduko kulturak eta sukaldaritza erakusteko toki aparta bihurtu zen. 1.240.000 lagunetik gora, bertakoak zein turistak barne, inguratu ziren jai-esparru eta ekitaldietara ...2022/11/25
Euskal murala deitu dituzten pilotari margoak inauguratuko dituzte larunbat honetan, azaroaren 26an, North Queensland-eko Trebonne-n, hiriko euskal pilotaleku historikoaren baitan, North Queenland Basque Club euskal etxeak antolatu duen ekitaldian. 2001eko uztailaren 27az geroztik Queenland-eko Ondare Erregistroko parte den frontoiari buruzko liburuak ere egongo dira bertan erosgai, gaia ikertu ...2022/11/25
Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko Zuzendari lanpostua betetzeko bidea hasia du Etxepare Euskal Institutuak; hautagaitzak aurkezteko epea, datorren astelehena, azaroaren 28a da. Lanpostuak zeregin zabal eta arduratsuak dauzka eta besteak beste ardurapean dauzka Etxepareren munduko irakurletza eta katedrak, euskararen presentzia eta irakaskuntza sustatzea Euskal Etxeetan, euskara bultzatzea nazioartean, ...2022/11/25
Informazio-bilera batera deitu du datorren astelehenean, azaroaren 28, Mariana Dominé Irigoyen “Euskal Herria 2023 Tourra: bidaia Euskal Herriaren erraietara”ren antolatzaileak Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegian heldu den urtean gauzatuko duen bidaiari buruz. Hitzordua, orain arte egin dituzten bilera birtualen aurrez-aurreko segida izango da, batetik, baina aldi berean ongi ...2022/11/24
Trujilloko Euskal Etxeak, argitaratu berria duen 'Saregintzan, tejiendo redes entre vascos' (Saregintzan, euskaldunen artean sareak ehuntzen) liburua aurkeztuko du ostiral honetan hiriko El Cultural aretoan. Liburua, EEko Wilfredo Lizarzaburu Muñoz eta Juan Carlos Verástegui León-i zor zaie eta eurak egindako ikerketa, artikulu-bilketa eta idazkuntza lanaren emaitza da, Euskal ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus