euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olatz Gorrotxategi sortzailea izango da CSU Bakersfieldeko 'Frank Bidart' euskal katedra berriko lehenengo titularra

2022/12/15

CSUB eta Euskal Ikasketetako, Etxepare Institutuko, Bakersfieldeko EE eta komunitateko, UCSBko eta Jaurlaritzako ordezkariak irekieran Olatz Gorrotxategi (Bilbo, 1982) sortzailea izango da Etxepare Euskal Institutuak California State University Bakersfield-en(CSUB) abendu hasieran Kalifornia barnealdeko hiri honetan aurkeztu duen 'Frank Bidart' katedra berriko lehenengo titularra 2023an. Bakersfielden egingo duen egonaldian, sortzaile bilbotarrak 'Urrun/Lejos/Far’ sorkuntza proiektua garatuko du, euskal diasporaren inguruko ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutua komunikazio-teknikari bila dabil Donostiako Tabakalerako bere egoitzan lan egiteko

2022/12/14

Donostiako Tabakalera eraikinean dauka egoitza Etxepare Euskal Institutuak Euskara, euskal kultura eta beraz euskal sortzaileen lana nazioarteko sustatu eta zabaltzea helburu duen Etxepare Euskal Institutuak komunikazio teknikari-laguntzaile lanpostu baterako deia egin du Donostian duen egoitzan oinarrituta lan egiteko. Aurkezteko azklen eguna abenduaren 21a da eta, garrantzitsua, unibertsitate gradu, lizentzia edo masterra eskatzen da, deialdia ateratzen den unetik, gehienez ere 3 urte ...

Gehiago irakurri...


Gral. Belgrano, Trelew, Rosario… Gernikako Arbolak errotzen segitzen du Argentinan. Zure euskal etxeak badu bere kimua?

2022/12/14

Ezkerrean erdian, Tandilgo Gure Etxeko lehendakariorde M. Castillón, alboetan Haraneko Euskal Etxeko M. Ibarbia eta S. Abraham dituela; eskuinean, kimua UNRn landatzeko ekitaldirako gonbidapena Rosarion, Alejandro Vila UNRko Humanitate eta Arte Fakultateko dekanoak hala eskatuta, ostiralean, abenduaren 16an, Gernikako Haritzaren kimu bat landatuko dute, hiriko Zazpirak Bat euskal etxearen dohaintza. Jarduera joan den astelehenerako zegoen programatuta, baina, klimatologia medio, atzeratu egin behar izan dute. Azken kokalekua Fakultatearen egoitzako patioa izango du, Entre Ríos 758an. ...

Gehiago irakurri...


Europako Parlamentuak Paueko Hegaldia euskaraz abesten entzungo du aste honetan Estrasburgoko bere egoitzan

2022/12/13

Hegaldia abesbatzak Estrasburgon duen birak euskara Europako Parlamentura eramango du Paueko Lagunt eta Maita euskal etxeko "Hegaldia" gizon abesbatza Estrasburgon eta Alsazia eskualdean ari da bira egiten aste honetan eta hitzorduen artean bi emanaldi berezi dauzka, Europako Parlamentuko hemizikloan, eurodiputatuen aurrean, gaur asteartea eta bihar asteazkena, biak eguerdiko 13etatik 14etara. Leku berezi honetan kantatzeko gonbidapena Laurence Farreng eurodiputatu andere ...

Gehiago irakurri...


Bizar Zuri, Santa Claus, Olentzero… Gabonetarako opari zerrenda egina duzu? Hona Diasporako proposamen batzuk

2022/12/13

Euskal argentinar diasporako lagunek Gabonetarako eskainitako produktu batzuren irudiak Egunak baino ez dira falta Gabon gauerako. Baina oraindik garaiz zabiltza opari originalak egiteko senide, lagun edo lankide horri, edo euskal jatorria duen bizilagun hori ahoa bete hortz uzteko. Euskalduna izan ala ez, seguru bestelako opariak, originalak edo eskuz egindakoak atsegin handiz jasotzen dituen jendea direla zure lagunak. Ez zazu guztiek erregalatzen dutena erregalatu, adierazi estimua opari hautatuak ...

Gehiago irakurri...


Txilen, Euskal Film Laburren Zikloko bigarren eta azken saioa Viña del Mar-en, Euskararen Eguna ospatzen segituz

2022/12/12

Rafael Kutz Euskadiren Txileko ordezkaria eta erakunde antolatzaileetako kideak Zikloaren joan den asteko saioan Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunak segitzen dute Hego Amerikan. Viña del Mar-Valparaisoko euskal etxearen kasua da. Izan ere aurten zinemari lotuta ospatzea proposatu dute euskal etxeko kideek. Lankide, Viña del Marreko Udala; eta Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzako Carolina Ávila Cruzatt-en, Sandra Travieso Euzko Etxeko lehendakariaren eta Kultura ...

Gehiago irakurri...


Tandil: Euskal Jaiotza bizidunaren edizio berria, eta gonbitea, Argentinako edo munduko euskal etxeetan erreplikatzeko

2022/12/12

Ezker eskuin, Graciela Confalonieri Zabala, Martin Harguindeguy, Valeria Aramburu, Santiago Benavidez, Marilin Harguindeguy eta Sara Almeida, 2021eko Euskal Jaiotzan Datorren larunbatean, abenduak 17, Tandilgo Euskal Etxearen aurrean, Martín Rodríguez Plazan, Euskal Jaiotzaren edizio berria antzeztuko dute. Hogeita hamar bat lagunek osatzen dute euskal mitologiako eta kristau fedeko elementuak biltzen dituen antzezlana, Valeria Aramburu euskaltzalea zuzendari. Jarduera 2000. urteaz geroztik etengabe egin dute, 2020an izan ezik, eta iaz bezala, aurten ere ...

Gehiago irakurri...


Okzitaniako Tolosako EEko kide da Frédéric Touya eta euskara ikasten ari da Lazkaon: ”Gure kultura babestu behar dugu”

2022/12/09

Frédéric (eskuinetik laugarrena) Lazkaoko Bizi-Ola Kooperatiba bisitatzen ikaskide eta irakaslearekin batera Duela hiru hilabete ailegatu zen Frédéric Touya Lazkaoko Maizpide Barnetegira euskara ikasteko asmoz. Okzitaniako Tolosan jaioa, Frédéric lehen hezkuntzako irakaslea da eta egun master bat egiten ari da. Horri esker, denbora hartu ahal izan du bere euskara hobetzeko. Gurasoak Iparraldean sortuak ditu, baina ez zuten euskara ikasi: “Orain ari naiz konpontzen hori, ...

Gehiago irakurri...


Puerto Madryn: 'Etorritakoengatik' Euskal Etxeko gazteriak lekukoa hartu du elkartea berreskuratu eta biziberritzen

2022/12/09

Puerto Madryngo “Etorritakoengatik” euskal etxeko bazkide eta lagunak berriro elkartzeko egindako bazkariaren argazkia 2019 urtea geroztik jarduerarik gabe, Puerto Madryngo “Etorritakoengatik” Euskal Etxeak iragarri du bilera egin dutela eta jarduera instituzionalari ekingo diotela berriro. Gazteen eskutik, bereziki 2008an sortu zenean dantza taldea osatu zutenen eskutik, berriz ere martxan jarri da Chubuteko Euskal Etxea euskal kultura zabaltzen jarraitzeko.

Gehiago irakurri...


Iñigo Urkullu lehendakariak harrera egin zien atzo Gasteizen Gaztemunduren 2022ko edizioan partaide diren gazteei

2022/12/08

Gaztemundu 2022ko kideak atzo Urkullu lehendakariarekin Gasteizen (argazkiak EJ) Hogei gazteak, Argentina (16), Estatu Batuak (1), Kolonbia (1), Txile (1) eta Uruguaitik (1) etorriak, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburu lagun zutela, Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu ziren atzo Gasteizen, Ajuria-Enean. Gogora dezagun, 18 eta 35 urteko gazteei zuzendutako programa honetan 13 neska eta 7 mutil ari direla parte ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia