euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hiru belaunaldi euskal-australiar bildu ziren Trebonnen, Queensland-en, euskal frontoia berrinauguratzeko ekitaldian

2023/01/09

Trebonneko euskal frontoiaren berrinaugurazio ekitaldira bildu zirenen talde-argazkia North Queensland-eko Euskal Etxeko (North Queenland Basque Club, NQBC) eta Trebonne aldeko euskaldunek bat egin zuten, elkarretaratze xinple bezain polit eta hunkigarri batean, Trebonneko euskal pilotalekuaren zaharberritze eta edertze lanen inaugurazioan. Ekitaldiak hiru belaunaldiko ehunda hamar bat euskal-argentinar bildu zituen joan den azaroaren 26an, bai Trebonnekoak eta ondoko Ingham ...

Gehiago irakurri...


Diasporako gazte euskaldun bat zara? EuskarAbenturak aukera itzela ematen dizu EH goitik behera ezagutzeko

2023/01/05

"EuskarAbenturaren zurrunbiloa geldigaitza da!": izena emateko epea martxoaren 3an bukatuko da Martxoaren 3ra arte zabalik dago EuskarAbenturaren 2023ko edizioan parte hartzeko izen-ematea. Espedizio berezi honetan, protagonistak 15 eta 17 urte bitarteko gazte euskaldunak dira —Diasporakoak barne— eta Euskal Herrian zehar ibiliko dira hilabete batez, esperientzia ahaztezinak partekatuz. Gazteen euskarazko aisia sustatzea, gazte euskaldun sareak sortzea eta elikatzea, eta ...

Gehiago irakurri...


Larraioz Elektronika enpresa zarauztarrak formakuntzarekiko konpromisoa eta diasporarekiko lotura berritu ditu

2023/01/05

Buenos Airesko Huergo Institutuko 8 gazteak Larraioz Elektronikako prestakuntza programaren ziurtagiriekin Egoitza Zarautzen daukan enpresa da Larraioz Elektronika. Aurten, pandemiak eragindako hiru urteko geldialdiaren ondoren, berriro gauzatu du bere Industria Mekatronikoari Aplikatutako Teknologia Berriak Trebatzeko Programa. Ekimena Buenos Aires Hiriko Luis A. Huergo Industria Institutuarekin sinatutako lankidetza-hitzarmen baten ondorioz sortu zen eta berau medio euren merituengatik ...

Gehiago irakurri...


“Los gudaris del balón” izenburupean 1937ko Euzkadiko Selekzioaren jarduera gogoangarria libururatu du Joseba Gotzonek

2023/01/04

Joseba Gotzon Varelaren "Los gudaris del balón" liburu berria, Txalapartak argitaratuta Artista polifazetikoa da Joseba Gotzon Varela. Euskal diasporan musikari eta kantautore gisa ezaguna, joan den urrian Argentinako hainbat hiritan ibili zen bere azken lana, “Urrundik”, aurkezten, herrialde hartarako bere hamabigarren biran. Azaroan, Mexikora eraman zituen kontzertuak. 17 disko plazaratuta, eskulturaren munduan ere sartu da azken urteotan. Ez ...

Gehiago irakurri...


“Biloben Legea”, araudi eta baldintza berriak erbesteratuen ondorengoek espainiar nazionalitatea eskura dezaten

2023/01/04

Memoria Demokratikoaren Legeak, “Biloben Legea” deiturikoak, erbesteratuen ondorengoei espainiar herritartasuna eskuratzea errazten dien araudi berria da Joan den urrian sartu zen indarrean Espainian Memoria Demokratikoaren Legea, eskuarki “Biloben Legea” bezala ezaguna. Lege honek bidea ematen die Gerra Zibiletik ihes egin zutenen eta frankismoaren garaian arrazoi politkoengatik erbesteratu zirenen seme-alabei eta bilobei espainiar hiritartasuna eskatzeko. Era berean, aitona edo amona, ama edo aita, arrazoi ideologikoengatik, arraza edo ...

Gehiago irakurri...


Urtea agurtzeko festa jendetsua Necocheako Euzko Etxean, eta gonbitea urtarrilaren 20-21ean Danborradan parte hartzeko

2023/01/03

Kiti Zubillaga (eskuinetik lehena) Euzko Etxeko lehendakaria balkoian, Edgardo "Cacho" Carricart alkate berrautatuarekin 2021eko urtarrilean ospatutako azken San Sebastian Jaiari hasiera emanez, pandemiaren ondorioz murrizketez egina Necocheako Euzko Etxeak azken agurra eman zion urteari joan den ostiralean, bere barneko hainbat ataletan diharduten bazkideak 2022ko azken afarian bildurik. Saskibaloi, boleibol eta pilotan aritzen diren kirolariak, dantzariak, euskara ikasleak, danborradako kideak eta gainerako azpibatzordeetako kideak urte amaieragatik topa egitearren elkarretaratu ziren, eta indarrak metatzeko udari aurre egiteko.

Gehiago irakurri...


Errekonozimendu eta aitortzak Corpuseko EEko fundatzaile eta bazkide Olga Leiciaga erreferente euskal-argentinarrari

2023/01/03

Olga Leiciaga, ezkerrean, euskara ikasketa ziurtagiria jasotzen abenduaren 3an Eusko Etxearen egoitzan, Euskal Jatorri EEko irakasle Maria Silvia Soloagaren eskutik Olga Leiciaga Elordik, Corpus Christiko Eusko Etxearen sortzailea eta alma materrak, Jose Maria Iparragirre 2022 Saria jasoko du, Gasteizko Mugarik Gabeko Musikari Solidarioak GKEaren eskutik. Sariaren bigarren edizioa da hau, 2021ean hasi baitzen ematen, eta Uruguain eta Argentinan euskal diasporan lan nabarmena egiten dutenak omentzea du helburu. Izan ere, bi herrialde horiek eman zioten babesa Urretxuko ...

Gehiago irakurri...


Comodoro Rivadaviako Euskal Etxea ehun urte dauzkaten EEen klub hautuan sartuko da hasi berria den 2023an

2023/01/02

Ezker eskuin, Johana Endrinal, Diruzain, Santiago Baztan, Lehendakari orde, Maite Baztan, Lehendakari, Emilio Moure, Idazkari eta Norman Baztan, Idazkari orde Euskal Echean irailaren 27an egindako Asanbladan Patagonian, urte berezia hasi berria du bertako euskal komunitateak, 100 urte beteko baititu Comodoro Rivadavian, bertan 1923an 'Asociación Vasca Euskal Echea' izenpean sortutako euskal etxeak. Izan ere, 1923ko maiatzaren 20an, hiriko Vasconia hotelean bildutako hogeita hamahiru euskal etorkinek elkarri laguntzeko elkarte bat bideratzea erabaki zuten. Geroztik bizitza ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko 'Euskal Echea' Ikastetxea: ia 120 urtez euskal kultura ikasgeletan zabaltzeko konpromisoa betetzen

2023/01/02

Euskadiren Argentina-Mercosur Ordezkaritzak eta CABAko Euskal Echeak Euskararen egunean elkarlanean antolatutako “Urte berri On 2022” lehiaketako postal irabazlea, Francisco Magrath ikasleak egina Urteko lehenengo aste osoa hasi dugu eta une egokia dela uste dugu Urte Berri On-eko gure agiantzan berriz ere adierazi eta euskal diasporan aspaldi errotutako hezkuntza arloko euskal erakunde baten aipua egiteko. Zaharragorik bada ere [nola ahaztu 1767an Mexiko Hirian euskaldunek sortuta egun ere aktibo segitzen duen Loiolako San Ignazio edo Vizcaínas eskola] baina zalantzarik ez, beti ere aipamena ...

Gehiago irakurri...


Urte Berri On!

2022/12/31

EuskalKultura.eus-en eta Olentzeroren agiantza onenak 2023 urte berriari begira 2022ko azken eguna da gaur, eta milioika asko izango dira munduan barrena urte berriaren aitzakiarekin bildu eta ospatuko duten jendeak, kultura, arraza, erlijio eta molde guztietakoak. Euskal diasporaren testuinguruan, Australia izango da urtero bezala euskal komunitateak dauzkaten herrialdeetan Urte Berria lehenengo errezibituko duena. Eta beraz bertako Townsvilleko North Queensland Basque Club eta Sydneyko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia