euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina 15 eta Uruguaiko 4 lagun partaide arrakastaz egin da urtarrilean Tandilen udako euskara barnetegia

2023/02/01

Tandilen egindako barnetegian parte hartu duten ikasle eta irakasleak, euskal etxeko kideek eta FEVAko ordezkariek lagunduta Etxepare Euskal Institutuak eta FEVAk antolatuta, barnetegi berri bat egin da Tandilen pasa den urtarrilean. 'Euskara Munduan' programaren baitan garatua, zazpigarren topaketa izan da diasporako ikasle-irakasle talde honentzat. Hamar egunez euskara praktika intentsiboa egin zuten eta azkeneko asteburuan prestakuntza pedagogikoa ere jaso zuten.

Gehiago irakurri...


Urtebetez Euskal Herriko antzokiak pasa ostean, Jon Maiaren 'Kantu bat gara' ostegun honetan Madrilgo Galileo Galilein

2023/02/01

Azken bi egunetan Madrilen hitzaldiak eman ondoren, 'Kantu bat gara' ikuskizuna oholtzaratuko du Jon Maiak otsailaren 2an Saioz betetako urte baten ondoren, eta Euskal Herriko areto garrantzitsuenak bete ostean, Madrilen da Jon Maia 'Kantu bat gara' ikuskizunarekin. Galileo Galilei aretoan, ostegun honetan, otsailaren 2an, oholtzan lagun dituela Asier Etxeandia aktore-kantaria, Jon Plazaola aktorea eta Amaia Etxezarreta eta Ignacio Pato kazetariak. Sarrerak hemen eros daitezke, ez geroratu beraz, lekurik gabe gera ez ...

Gehiago irakurri...


Madril: Jon Maia eta 'Extremaduratik euskarara' atzo Complutensean, gaur Jesús Maestro Hizkuntza Eskolan

2023/02/01

Jon Maia (Urretxu, 1972) bertsolari eta idazleak hitzaldia eman zuen atzo Madrilen Complutense Unibertsitatean "Desde Extremadura al euskera. Identidad, idioma... un viaje interior" (Extremaduratik euskarara, identitatea, hizkuntza... barne bidaia bat) izenburupean. 'Euskalkonplu' jardunaldien hamargarren edizioaren barruan gauzatutako emanaldia Unibertsitateko Euskal Ikasketen alorra ...

Gehiago irakurri...


Otsailaren 1ean itzuliko gara

2023/01/18

Buletina otsailaren 1ean itzuliko da Urtero garai honetan egin ohi duenez, EuskalKultura.eus-ek tarte bat hartuko du urtarrilean, buletina plazaratzea eten, eta barne-lanak egiten emateko datozen egunak. Sare sozialetan bai arituko garela, agenda berrituko dugu eta baita beste sail batzuk ere, baina buletina egunero plazaratu gabe. Tartean, saiatuko gara San Sebastian egunari —Donostian jai eguna— behar bezala ohore ...

Gehiago irakurri...


Argentina, Kolonbia, Kuba, Peru, Txile eta Venezuelako 95 onuradun 2022ko premia larriko dirulaguntzen deialdian

2023/01/16

EHAA buletin ofizialak 2023ko urtarrilaren 11an argitaratu du 2022ko abenduaren 20ko premia larrikoen Ebazpena Urtarrilaren 11ko EHAA buletin ofizialean argitaratu du Eusko Jaurlaritzak, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2022ko abenduaren 20ko Ebazpena, Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzen dizkiena atzerriko euskal gizataldeetako kideen artean premia larrian daudenei eta euren laguntza-beharrei erantzuteko 2022ari diokionez.

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak 947.420 euro banatu ditu munduko euskal etxe eta federazioen artean 2022ko deialdi nagusian: hona zerrenda

2023/01/16

Ebazpena EHAA-BOPV buletin ofizialean EHAA-BOPV Agerkari Ofizialak 2022ko abenduaren 20ko bere zenbakian eman zuen argitara Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiaren abenduaren 2ko Ebazpena, Euskal Etxeentzako 2022ko dirulaguntza deialdi nagusiari dagozkion 947.420 euroak —iaz 902.305 izan ziren— banatuz. Horietatik, 767.420 euro IV. Kapituluari dagozkio, ohiko gastu eta aktibitateen atalari alegia, ...

Gehiago irakurri...


Boiseko Arnas Berri Bertso Eskolak aukera ematen du bertsolaritza Diasporatik online lantzeko, Todor Azurtza koordinatzaile

2023/01/13

Bertsolaritza sustatzen Estatu Batuetan: Nerea Eceiza Arregui (NY), Tony Huarte (SFO), Todor Azurtza (Boise) eta Oier Pastor (SFO) Historikoki Diasporan, euskaldunak zenbaki aldetik kopuruz aski bildu izan diren lekuetan, presentzia izan du bertsolaritzak, eta hala aipa daitezke azken mende edo mende t'erdian sona handiko bertsolari, koplalari eta kantariak, hala nola Iparragirre bera, Pedro Mari Otaño edota Joxe Mendiague. Bertsoek presentzia izan dute baita ere Diasporako euskaldunen kazetetan, eta Estatu Batuei ...

Gehiago irakurri...


Chascomuseko Euskal Etxeak bere Udaleku arrakastatsua berreskuratuz hasi du 2023a, 23 gaztetxo partaide

2023/01/12

Chascomusen, Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak antolatua, urtarrilaren 6 eta 7an egin zen udalekuan parte hartu zuen haur eta begiraleen taldea Joan den asteburuan 2023ko Udalekua egin da Chascomusen, eta herriko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko 23 neska-mutil bildu ditu partaide. Bertaratutakoak Euskal Etxeko gaztetxoak izan dira, 7 eta 14 urte bitarteko dantzariak, euskal elkarteko Txiki eta Ertain dantza taldeetako kideak, eta bost begiraleren lankidetza izan dute, hauek ere Zingirako Euskaldunak-eko ...

Gehiago irakurri...


Lan eskaintza: Bordaleko Euskal Etxea elkarteko koordinatzaile eta kultur programazioaren arduradun bila ari da

2023/01/11

Administrazio eta kudeaketa profila izanez gero, adi Bordaleko Euskal Etxearen lan eskaintzari Bordaleko Euskal Etxeak lan eskaintza bat zabaldu du aste honetan, elkartearen administrazio eta koordinazio lanak eta kultur programazioaz arduratuko den pertsona bat hautatzeko prozesua zabalduz. Bilatzen duten profilak, kudeaketa eta programazio lanak aurrera eramateko gai den pertsona bat marrazten du alde batetik, eta baita ere, horrekin batera, euskal kulturari eta euskarari buruzko ezagutzak ...

Gehiago irakurri...


Hazparne – Argentina: loratzen ari diren antzinako loturak

2023/01/10

Ezker-eskuin, Hazparneko ikerlari Beñat Çuburu Ithorotz, Iparraldeko Euskal Etxeko Norma Ríos eta Agustín Wieckiewicz irakasle argentinarra azaroaren 3an Iparraldeko Euskal Etxean Hazparne eta Argentina lotzen dituzten bi hitzaldiren gertaleku izan zen joan den azaroan Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea. Hazparne bertakoa eta herri lapurtarretik hiriburu argentinarrera etorririk, Beñat Çuburu Ithorotz ikertzailea mintzatu zen, eta segidan Agustín Wieckiewicz ikertzaile argentinarra, ikuspegi ezberdinetatik gai komun bat jorratzeko, esan nahi ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia