euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza berritzeko hauteskundeak Villa Mariako Euzko Etxean: Emilia Zugasti bozkatua lehendakari

2023/02/27

Villa Mariako Euzko Etxeko 2023-2024 Zuzendaritza Batzordea, Emilia Zugasti lehendakari (urdinez, erdian) Joan den astean, asteazkenez, otsailaren 22an, Villa Mariako Euzko Etxeak bere Urteroko Ohiko Batzar Nagusia egin zuen eta bertan, 33 bazkide partaide zirela, bertaratutakoek aho batez onartu zituzten elkartearen 2019, 2020, 2121 eta 2022ko txosten eta kontuak, gaindituz gisa honetan pandemia dela-eta sortutako aldi berezia. 33 bazkide bertaratu ziren, eta besteak beste elkarteko Zuzendaritza ...

Gehiago irakurri...


Izena emateko azkeneko egunak Elias Querejeta Zine Eskolan Donostian: bekak daude Latinoamerikako eskaerentzat

2023/02/27

Elías Querejeta Zine Eskola Donostiako Tabakaleran dago, loturaduna Euskadiko Filmategia eta Donostiako Zinemaldiarekin (arg Dokuklik) Astearte honetan, otsailaren 28an, bukatuko da Donostiako Elias Querejeta Zine Eskolan (EQZE) izena emateko epea. EQZE unibertsitate eskola da, UPV/EHUra atxikia, eta graduondoko ikasketak eskaintzen ditu pertsonen arteko konpromisoaren testuinguruan eta zineman erabat murgilduta. Programa akademikoa eratuta dago, bai goi mailako unibertsitate titulu bat (lizentzia edo gradua) duten edo hura lortzeko ...

Gehiago irakurri...


Txotx! 'Txapela' sagardo naturalaren eskutik, Argentinako Bigarren Sagardo Eguna larunbat honetan La Platan

2023/02/27

'Txapela' sagardoak eta La Platako Euzko Etxeak Argentinako Sagardo Eguna antolatu dute datorren larunbatean City Bellen Datorren larunbatean, martxoaren 4an, ospatuko da bigarren Euskal Sagardo Eguna Argentinan, bertako “Txapela” sagardo naturala eta La Platako Euzko Etxea antolatzaile. Jaia 12etan hasiko da, euskal etxe laplatatarrak City Bell-en (La Plata partidoan bertan) duen aisialdirako espazioan, 154 kalean, 444 eta 446 artean. Sagardo dastaketa eskainiko dute eta, protagonista edari tradizionala izango den ...

Gehiago irakurri...


Arantzazu Aizpurua, irakurle Zurichen: "Ikasleak izan ditut, hasitakoan Euskal Herria mapan kokatzen ere ez zekitenak"

2023/02/24

Gaur euskara eta euskal kulturarako sarbide ikastaro bat hasiko da Zuricheko Unibertsitatean, Arantzazu Aizpurua irakurlea irakasle Etxepare Euskal Institutuak, Zuricheko Unibertsitatearekin elkarlanean, euskara eta euskal kultura irakurletza berria sortu du unibertsitate suitzarrean. Programaren barruan, gaur bertan, otsailaren 24an, ostirala, Introduction to Basque Language and Culture ikastaroa hasiko da. Hortik aurrera, saioak ostiralero izango dira 10etatik 12etara, hurrengo sei hilabeteetan, ekainaren 2ra arte. Irakurletza Zurich ...

Gehiago irakurri...


Inauterietan parte hartu ondoren, 'Guillermo Larregui' Euskal Etxea Gizataldeen Jaialdian izango da asteburu honetan

2023/02/24

“Alaia” dantza taldeko zenbait kide, ezker eskuin, goian, Valentina Montes, Nadia Montes, Aníbal Izurieta, Eliana Domench, Milagros García, eserita Claudio Miranda, eta 'Irrintxi Jauna', 'Vasco Irrintxi' Dantza, musa, sukaldaritza eta erakusketa estatikoa izango dira Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxeak Euskal Herria irudikatzeko aukeratu dituen adierazpenak larunbat honetan, hilaren 25, Chabucoko Gizataldeen Jaialdian, Lusardi Etxeak eta Filete Porteño taldeak antolatutako ekitaldian. Dendaren aurrean, taldeko kideek Chacabucora iritsitako etorkinen omenez egindako mural ...

Gehiago irakurri...


'Euskal-amerikar literatura aitzindari bat: Robert Laxalt' jardunaldiak egingo dira Renon martxoaren 9 eta 10ean

2023/02/23

Robert Laxalt-en (1923-2001)  bere liburuetako bat, The Basque Hotel', sustatzeko egindako argazkian Euskal Herriko zein Estatu Batuetako ikertzaile, idazle, bertsolari eta akademia munduko jendea partaide, martxoaren 9 eta 10ean egingo dira Nevada-Renoko Unibertsitatean "Euskal-amerikar literatura aitzindari bat: Robert Laxalt" izenburupeko jardunaldiak. Helburua, "Robert Laxalt-en jaiotzaren mendeurrena ospatzea, ikusmolde berriak eskainiz euskal-amerikar literaturako dekanoa eta Nevada eta AEB ...

Gehiago irakurri...


General Belgranoko Gure Etxeak egoitza propioaren ametsa bete du eta kantinak antolatzen ditu diruz hornitzeko

2023/02/23

2023ko Inauterietako kantinan, ezkerretik eskuinera Federico Arambarri, Natalia Urcola, Emilia Arredondo, Elvira Ibarra, Sonia Etchelet, Juan Martin Iribarne, Emanuel Borthiry eta Barbara Pérez Arrua Pozik daude Buenos Aires probintzian hiriburutik 162 kilometro hegoaldera dagoen General Belgrano herriko Gure Etxea Euskal Etxeko kideak. Eta ez da gutxiagorako, duela egun gutxi erdietsi baitute aspaldidanik amestutako euren egoitza. Bost urteko lanaren ostean, Udalak adeitasunez utzitako espazioetan jardun ondoren, elkarteak Euskal Etxearen egoitza izango den galpoi bat alokatu eta bere ekimenen egoitza ...

Gehiago irakurri...


'Euskal Juarez' elkarteak martxo honetan berrekingo dio lanari Buenos Aires probintziako Benito Juárez-en

2023/02/22

Elkarteko zenbait kide, esker eskuin, Mónica Esperón, Marita Larrondo, María Elena Haedo, Graciela Esperon, María Ignacia Flores, Norma Harisgarat, Jorge García, Graciela Elizalde, behean eserita, Inés Arambillet, “Bernal Torres” Liburutegian 'Euskal Juárez' du izena, ia hamar urtez Buenos Aires probintziako Benito Juárez herrian euskal jatorriko herritarrak bildu dituen taldeak eta martxoan ekingo die berriro bilerei, aurrera daraman kultur dibulgazio lana bultzatzearren. Egoitza propiorik ez daukate eta herriko “J. J. Bernal Torres” Liburutegi Publikoak espazioa eskaintzen die, bertan, ...

Gehiago irakurri...


Diasporako 15-17 urteko gazte euskaldun bat zara? Garaiz zaude Euskal Herria EuskarAbentura 2023rekin zeharkatzeko

2023/02/22

EuskarAbentura euskal gazteei Euskal Herria zeharkatzeko aukera ematen dien programa da. Irudian, Zumaia-Deba (arg Mirain Alonso) Datorren asteko ostiralean, martxoaren 3an, bukatuko da epea EuskarAbentura programaren 2023ko edizioan izena emateko. Programa hau medio, Euskal Herriko eta bere diasporako gazteak zazpi probintzietan barrena ibiliko dira hilabetez, bertako ondare natural eta kulturala bertatik bertara ezagutuz. Diasporako 15 eta 17 urte bitarteko gazte euskaldun bat bazara —edo inguruan ezaugarri horiek dituen ...

Gehiago irakurri...


Orain gutxiko sei film luze gaur Bogotako Cinemateca-n estreinatuko den 'Euskal Zinema Berria' zikloan

2023/02/21

'Euskal Zinema Berria' zikloa Bogotako Zinematekan garatuko da martxoaren 21etik 6ra Bogotako Cinematecak Etxepare Euskal Institutuarekin batera hiriburu kolonbiarrean proposatutako 'Euskal Zinema Berria' zikloak azken hamarkadan euskaraz ekoitzitako filmak ezagutzera gonbidatzen gaitu, ekuazio sinple batean oinarrituta: ikuspegi, estilo eta gaien aniztasuna. Ziklo honetan, azken urteotako produkzio euskaldun esanguratsuetako batzuk aurkeztuko dira, filmotekako zinema aretoetan. Ez dago ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia