euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Argentinak Biltzar Nagusia egin du Lekunberrin, eta Jardunaldiak iragarri ditu euskal emigrazioaz udazkenean

2023/04/04

Euskal Argentina elkartearen 2023ko Biltzar Nagusia apirilaren 1ean Lekunberriko Leku Berri gelan (argazkia EuskalKultura.eus) Urteko Biltzar Nagusia egin zuen joan den larunbatean, apirilaren 1ean, Euskal Argentina elkarteak Nafarroa Behereko Lekunberrin, hogeita hamabost pertsona partaide. Elkarteko kide ere baden bertako alkate Jojo Goyheneix-ek esan zituen ongi etorri hitzak eta Monika Legarto presidentea izan zen bilkurako gidari. Topaketa hastapenean, bildutakoek azken urte honetan zendu diren elkarteko bazkideak gogoratu ...

Gehiago irakurri...


Argentinako Euskal Etxe askok euskal sukaldaritza moldeko plater klasikoak prestatu eta eskainiko dituzte Aste Santuan

2023/04/03

Aste Santurako Euskal Etxeen proposamen gastronomikoetako batzuk. Ezkerretik eskuinera goian, Euzkal Etxea, Hiru Erreka, Eusko Aterpea, behean, Gure Etxea, Gure Etxe Maitea eta Zingirako Euskaldunak Aste Santua Argentinako euskal sukaldaritza tradizionalaren egutegiko data nagusietako bat da. Garizuman okela ez kontsumitzeko ohitura garai batean bezain zorrotz praktikatzen ez bada ere, arrainek eta itsaskiek eta Euskal Herriko elikaduran ohikoak diren osagaiek, protagonismo handia hartzen dute. Egun hauetan Euskal Etxeek sukaldaritza-eskaintza berezia egiten dute, gehienak plater tradizionalak, bereziki ...

Gehiago irakurri...


Peru: Euskal Herriko bisitak, kultur jarduera bizia eta lehen liburu instituzionala aurkeztea Trujilloko Euskal Etxean

2023/04/03

Ezkerretik eskuinera, Trujilloko Euskal Etxeko lehendakari Wilfredo Lizarzaburu, aurreneko lehendakari Leonel Berrocal eta egungo lehendakariorde Juan Carlos Verastegui "Saregintzan sareak ehuntzen..." liburuaren aurkezpenean La Libertad-en Peru iparmendebaldeko kostaldean kokatuta, Trujilloko Euskal Kultur Etxea osatzen duen taldeak agenda bizia zabaldu du bukatu berria den udan. Euskal dantzak, elkarrizketak, zinema topaketak, solasaldiak eta EEaren lehenengo argitalpen instituzionalaren aurkezpena dira duela sei urte sortutako elkarte gazte honek aurten orain artean garatu dituen jardueretako batzuk. Otsailean Trujilloko Euskal Etxeko ...

Gehiago irakurri...


Kalean da La Platako Euzko Etxearen Eguzkia aldizkariaren 21. zenbakia, azala Eguzkipean kanpaldiari eskainirik

2023/03/31

La Platako Euzko Etxeak plazaraturiko 'Eguzkia' hiruhilabetekariaren 21. alearen azala Kalean da La Platako Euzko Etxeak hiru hilabetero online plazaratzen duen Eguzkia aldizkariaren 21. zenbakia, 2023ko martxoari dagokiona, azala eta barne artikuluetako batzuk martxo honetan bertan City Bell-en arrakastaz egindako Eguzkipean kanpaldiari eskainirik. Aurtengo lehena den zenbaki honek 71 orrialde dauzka, eta horietako azkena —kontrazala— Kirmen Uribe idazle eta ...

Gehiago irakurri...


Egunero kanta bat: 'Kantok' jolasaren bidez goza ezazu euskal musikaz eta ezagut itzazu kanta berriak, ausartzen?

2023/03/31

'Kantok', euskal abestiak identifikatzeko jolas interaktiboa, aste honetan Badok euskarazko musika webguneak aurkeztua Musika gustatzen bazaizu, aukera berria plazaratu du online Berria egunkariak euskal musikaz disfrutatu eta zenbat dakizun frogatzeko. Badok atarian, euskal musika mordoa entzun daiteke, bideoak eta podcastak ere badaude, elkarrizketak, berriak, bloga eta abar, pagotxa musikazaleentzat. Eta orain, gainera, jolas berri bat asmatu eta pantailaratu dute, Kantok. Parte hartzeko ez da aplikaziorik ...

Gehiago irakurri...


Idatzi poema bat euskaraz eta parte hartu Madrilgo Euskal Etxeak deitutako Poesia Lehiaketan, garaiz zaude!

2023/03/30

Madrilgo Euskal Etxeak zabalik dauka Euskarazko XI. Poesia Lehiaketan izena emateko epea. Lagun ditu deialdian Etxepare Euskal Institutua, eta Euskal Herriko Susa eta Erein argitaletxeak. Edozein adinetako partaideei zuzendutako lehiaketa da, ez dago Euskal Etxeko bazkide izan beharrik eta, besteak beste, munduko gainerako euskal etxeetako euskara ikasle eta kideek ere har dezakete ...

Gehiago irakurri...


Gora ari da Argentinan Danborradarekiko zaletasuna: hurrengo hitzordua, Cañuelasen bi aste barru

2023/03/30

2022ko Euskal Aste Nazionaleko danborrada Macachinen. Erdian, Armadaren Banda, eta alboetan danborrak eta upelak Ez da erraza jakitea noiz entzun ziren lehen aldiz Argentinan danborrada donostiarraren akorde eta tarrapatak. Auñamendi Entziklopediaren arabera, joan den mendeko 20ko hamarkadarako, jaia ospatzen zen euskal komunitatean. Egun ere fenomeno hazkorra da eta gero eta gehiago dira euren danbor eta upelekin danborradetan parte hartzen duten Argentinako euskal etxeak, eta maizago ere entzuten ...

Gehiago irakurri...


Jon Ricaurte historialariak hitzaldi irekia emango du online larunbatean euskal diasporaz 'Vascos en América'ren eskutik

2023/03/29

"Vascos en América" taldearen proposamen interesgarria Jon Ricaurte historialariaren eskutik 'Vascos en América' talde birtualak gonbidapena luzatu du datorren larunbaterako, apirilak 1, Jon Ricaurte historialari euskal-kolonbiarrak, "Ameriketako baskoen eta nafarren historia" izenburupean, online eta doan emango duen hitzaldi irekira. Ekitaldia goizeko 10etan hasiko da (Txileko ordua, Euskal Herriko 15etan), eta Zoom plataformaren bidez egingo da. Aldez ...

Gehiago irakurri...


Viedma: protokolozko bisita eta harrera gozoa Aberri Etxean, hirian praktikak egitera EHtik etorritako MUko hiru gazteei

2023/03/29

Aberri Etxean harrera egin zieten atzo Patagoniako unibertsitateetan praktikak egitera etorritako MUko hiru ikasleei. Euskal Etxean ere laguntzaile bolondres izango dira, eta besoak zabalik hartu dituzte Usue Odriozola Nava, Mikel Zubizarreta Aizpurua eta Aia Irastorza Adin otsailean iritsi ziren Viedma hiri patagoniarrera, bertan udako etenaldi betean zeudela, eta, ondorioz, Mondragon Unibertsitateko (MU) ikasle diren hiru gazteei Euskal Etxean egin beharreko harrera atzeratu behar izan zen. Azkenik, atzo Aberri Etxean bildu ziren Zuzendaritza Batzordeko kideak eta Aberri Etxeko Lan Arloetako arduradunak gazteei ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak partaidetza bultzatuko du eta gustura hartuko ditu ekarpen eta proposamenak VIII. Mundu Batzarrari begira

2023/03/28

Urkullu lehendakaria eta Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria lehenengo Diasporaren Egunean Ispasterren (argazkia EuskalKultura.eus) Datorren abenduan egingo da Gipuzkoan 'Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Batzarra'. Azkar aldatzen joan den eta ari den mundu honetan, euskal etxeena, eta kanpoan bizi diren euskaldunena eta euskal komunitateena, ez da salbuespen. Egoera berrien aurrean, moldatu eta birkokatu beharra dago, erantzunik onena ematen segitzeko. Aldaketa horiek gogoetagai eta ardatz harturik, Mundu Batzarrak ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia