euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tandil: UNICENgo ikasleen bisita Gure Etxea eta Gernikako Arbolari; El Gallon haritzaren hiru kimu landatu dituzte

2023/04/12

Ezkerrean, Tandilgo El Galloko bizilagunak Udaleko eta Gure Etxeko buruagiekin landatzen. Eskuinean, UNICENgo ikasleak Gernikako Arbolaren ondorengoaren pean, EE aurreko Martin Rodríguez Parkean Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak bisita berezia jaso zuen joan den hilaren 29an. UNICENgo (Universidad Nacional del Centro de la Provincia de Buenos Aires) Adinekoen Programako ikasleak bertaratu zitzaizkion, euskaldunen biloba eta Euskal Etxeko muslari den Angeles Pagola euren historia irakaslearekin batera. Gure Etxeko lehendakari den Cecilia Lejarreta eta Beatriz Poumé euskara ...

Gehiago irakurri...


Argentina, Txile, Peru eta Uruguaiko bikoteak partaide, gaur hasiko da Montevideon XIV. 'Mercomus' Mus Txapelketa

2023/04/12

Mercomus txapelketa Montevideon gauzatuko da aurten, hiriburu uruguaitarreko Euskaro Etxearen eskutik Gaur asteazkena, apirilaren 12a, hasiko da Montevideon Mercomus, Mercosurreko Mus Txapelketaren XIV. edizioa. Laugarren aldia izango da hiriburu uruguaitarreko Euskaro EEa txapelketaren egoitza dela, aurrekoak 1998an, 2015ean eta 2018an izan zirela. Aurten 16 bikote arituko dira, Argentina, Txile, Peru eta Uruguaikoak. Azken hauetatik, hiru Montevideoko Euskaro Euskal Etxekoak dira eta beste bi Carmeloko Ibai Ondoko ...

Gehiago irakurri...


Txileko Euskal Gizataldea EEak euskal eta txiletar ahotsak dituen poema-liburu baten aurkezpenera gonbidatzen du

2023/04/11

Lucy Sepúlveda editore 'Selección lírica desde los confines' poema liburua aurkeztuko dute bihar Santiagon, "14 euskal eta txiletar ahots" Txileko Euskal Gizataldea (Colectividad Vasca de Chile) euskal etxeak, euskal eta txiletar ahotsak dituen 'Selección lírica desde los confines' poema-liburuaren aurkezpenera gonbidatu du asteazken honetan Santiagon. Ekitaldian hizlari izango da liburuaren editore eta poemetako batzuen egile den Lucy Sepúlveda, sortzez txiletarra baina denbora daramana bizitzen Euskal Herrian, ...

Gehiago irakurri...


Lapridako Lagunen Etxeak Mariana Dominé solaskide estreinatuko du apirilaren 22an bere Elkarrizketa Zikloa 2023

2023/04/11

Mariana Dominé Irigoyen izango da Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxearen 2023 Elkarrizketa Zikloko lehenengo elkarrizketatua Lapridako Lagunen Etxeak apirilaren 22an estreinatuko du bere “Elkarrizketa Zikloa 2023”. Hileko hirugarren larunbatero, 19: 30etan, solasaldiak antolatuko ditu aldi bakoitzean gonbidatu berezi eta esanguratsu batekin. Guztira zazpi hitzordu izango dira, eta zikloa azarora arte luzatuko da, uztaila libre utziz, neguko etenaldia dela eta ez baita hilabete horretan ...

Gehiago irakurri...


Uruguai: Gaur hasiko da Salton Harriague Astearen 5. edizioa, hainbat jarduera eta Ardoaren Kluba aurkeztuz

2023/04/10

Apirilaren 10etik 15era Uruguaiko Salto herrian egingo den Harriague Asteko programa eta Ardoaren Klubaren aurkezpena Gaur hasiko da Uruguaiko Salton datorren larunbateraino luzatuko den Harriagueren Astea, apirilaren 10etik 15era, ardoa eta ardoaren kultura ardatz. Jardueren agenda interesgarria garatuko da Tannat anduiaren historia eta ekoizpena zabalduz. Pascual Harriague aitzindari hazpandarrak sartu zuen XIX. mendean Uruguain, egun andui nazionaltzat hartua den Tannata. 6.300 hektarea baino gehiago ditu ...

Gehiago irakurri...


Aberri Eguna 2023: munduko euskal etxe eta erkidegoetan apiril osoan gauzatuko diren hitzorduetan ari dira ospatzen

2023/04/09

Mallorcako Artea Euskal Etxekoek joan den larunbatean ospatu zuten Aberri Eguna 2023, Son Rapinyako frontoian Erbesteari lotutako euskal etxeetan hasieratik izan zen Aberri Eguna urteko festa nagusia / nagusietarik. Bestela ere, Santiagokoa bezalako Eusko Etxean, konparazio, Euskal Herritik joanik Txilen epe baterako bizi diren ikasle edo profesional gazteak ere biltzen zaizkio, agian Euskal Herrian egonik data ospatzen ez zutenak ere, "kanpoan zaudela, herrimina bestela bizi baita", esan digute. Bada ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Euskaltzaleak laguntza eske jasan duen uholde kalteetatik normaldu nahian, lagunduko al zenieke?

2023/04/05

Duela egun batzuk, Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak jasan zuen uholdearen berri txarra argitaratu genuen. 1944az geroztik Argentinan euskararen irakaskuntza eta zabalkundean erreferentzia den erakunde honek kolpe ederra jasan zuen eta gertatutako egunean bertan orrialde hauetan argi irakur zitekeen aurreko egoera berreskuratzeak denbora, ahalegina eta dirua hartuko duela. Joan den igandean, agiri bat ...

Gehiago irakurri...


Konfluentziako Euskal Etxeak gaur abiatuko du bere euskal zinema zikloaren 4. edizioa, "bikoitza", euskara eskoletarako deia ere eginez

2023/04/05

Konfluentziako Euskal Etxekoek antolatutako zine zikloaren laugarren edizioa eta euskara eskolak iragartzeko sareetan erabilitako irudia Cipolletti eta Neuquén elkarren ondoan dauden Patagoniako bi hiri dira —lehena Rio Negro probintzian, bigarrena Neuquéngoan— eta Neuquén ibaiaren gainean dauden hiru zubi dauzkate lokarri. Euren arteko distantzia handia ez bada ere —Argentinako moldeen arabera behintzat— ez da sobera ohikoa bien artean mugitzea. Hori dela eta, Konfluentziako Euskal Etxeak bi Euskal Zinema ...

Gehiago irakurri...


Agirre Lehendakaria Center, 10 urte bete Giza Garapen Iraunkorreko euskal ereduaren ekimenak bultzatzen munduan

2023/04/05

Ekitaldian mundu akademiko, politiko, sozial eta instituzionaleko tokiko eta nazioarteko ordezkariek hartu zuten parte Agirre Lehendakaria Center Fundazioak (ALC) bere 10. urteurrena ospatu du. Hala egin zuen Bilboko Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan joan den martxoaren 29an. Ekitaldira Iñigo Urkullu lehendakaria, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburua, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea eta bertako eta ...

Gehiago irakurri...


Arrecifesko Euskal Etxeak zenbait tailer eta jarduera tradizional zein berritzaile abiatuz ekin dio urtealdi berrriari

2023/04/04

Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxearen zenbait tailer. Goian, euskal dantza taldea entseatzen, eta kanta askea; behean, antzerki tailerra  eta nesken futbol eskola Iaz ehun urte bete zituen euskal etxe arrecifestarrak tailer eta ikastaro eskaintza zabal eta anitza plazaratuz ekin dio 2023ari. Euskal tradizioari lotutako ohiko proposamenez gain —tartean euskal dantza edo, esaterako, Sebastian Amayak eta Teresa de Zavaletak ematen dituzten euskara klaseak—, Euskaldunak Denak Bat-ek jarduera berri eta berritzaileak programatu ditu aurten, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia