2023/09/06

EHAA buletin ofizialak Gaztemundu 2023 deialdia baitaratzen duen abuztuaren 30eko Ebazpena argitaratu du gaur, asteazkena, irailaren 6an. Aurtengo Gaztemundu ekitaldia abenduaren 10etik 21era egingo da, azken egunetan Euskal Gizataldeen Mundu Batzarrarekin bat. Euskal Etxeetako kultur kudeaketa gaia landuko du. Euskal Etxeetako kide diren 18 eta 35 urte bitarteko (urtarrilaren 1ean) gazteei ...
Gehiago irakurri...
2023/09/06

Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxeak “Segundo Galarza” izeneko kontzertu zikloa jarri du abian, bazkide kuttun eta musika koralaren bultzatzaile nekaezina izan zuenaren omenez. Buenos Aireseko Bragado herrian jaioa, Segundo Galarza Donostian bizi izan zen gaztetan. 1937an Argentinara itzuli eta aitari lagundu zion Lagun Onak Abesbatza ospetsua sortzen. Segundoren izena daraman zikloak estilo eta ...
Gehiago irakurri...
2023/09/05

Marina González de Apodaca 96 urteko bilbotarraren istorio hunkigarria, Espainiako Gerra Zibilean Euskal Herritik ebakuatutako milaka haurren istorioetako bat da, 30 urterekin Argentinara anaiaren pausoen atzetik iritsia, honekin berriz elkartzeko. Joan den ostiralean, La Platako Euzko Etxean, Euskal Diasporaren Eguneko ospakizunen baitan, Marita Lico eta Patricia Rivas narratzaileek, Jorge ...
Gehiago irakurri...
2023/09/04

Misiones probintzia hiriburuko Euskal Jatorri Euskal Etxeak eta Posadasko Herri Liburutegiak Euskal Zine Zikloa inauguratuko dute gaur, astelehena, hiru izango direla pantailaratuko diren izenburuak, euskal zinemagile edo aktoreenak, euskal gaikoak edo Euskal Herria zelanbait ukitzen dutenak. Iraileko datozen hiru asteetan emango dira, gaur hasita astelehenero, proiektuan lankide direla Euskal Jatorri Euskal ...
Gehiago irakurri...
2023/09/04

Euskal Etxeak azken boladan eta iaztik hona eman dituen pausoen eta bilera-prozesuaren ostean, eta Zuzendaritza berriturik, elkartearen ekipoarekin bat proiektua bere eguneroko martxan kudeatu eta koordinatuko duen pertsona baten bila ari da Bartzelonako Euskal Etxea, erakundeak fase berri honetarako marraztutako helburuak gauzatu eta kudeatzeko. Bazkideekiko eta ...
Gehiago irakurri...
2023/09/04

Bihar, irailaren 5ean, asteartea, Argentinako Kongresu Nazionaleko Liburutegiko Kultura Gunean (Alsina 1835, CABA) Euskal Kultura Jardunaldien edizio berri bat inauguratuko da. Buenos Aireseko Euskal Unibertsitatea antolatzaile, VIII. Jardunaldiek euskal zinema ziklo bat eskainiko dute iraileko lau astearteetan, film labur eta luzeen emanaldiekin; eta ostegunetan, aldiz, hitzaldiak eta tailerrak. ...
Gehiago irakurri...
2023/09/01

Necocheako Euzko Etxea gogor ari da talde-lanean datorren azaroaren 6tik 12ra bertaraino Argentina osoko eta inguruko herrialdeetako zein Euskal Herritik bertatik euskal ordezkaritza polita bilduko duen Euskal Aste Nazionalaren 2023ko edizioaren anfitrioi izateko. Aurtengo kronogramari jarraiki, euskal etxe necocheatarrak abuztuaren 11ean egin berria du bere Ohiko Batzar Nagusia, eta berriz hautatu du erakundeko ...
Gehiago irakurri...
2023/08/31

Astebete inguru —zortzi egun hain zuzen ere— baino ez da falta Diasporaren Egunerako, eta munduko hainbat euskal etxe, komunitate eta elkarte lanean dira, bakoitza bere erara eta bere indarren arabera, Euskal Diasporaren Eguna 2023 ospatzeko, esan bezala bakoitza bere modura, izan festa baten bidez, prentsa-artikuluren bat argitaratuz, antolatuz irratsaioak, afariak, haurren ...
Gehiago irakurri...
2023/08/30

Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen ostean eta Foru Parlamentuak Maria Chivite Nafarroako presidente berretsi ondoren [hirutariko gobernuko buru PSN, Geroa Baik eta Contigo-Zurekin partaide, EH Bilduren oniritziz kanpotik], pixkanaka osatzen joan da Nafarroako Gobernu berriaren organigrama legegintzaldi berrirako, aldaketa handirik gabe gure alorrean, esan beharko. Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta ...
Gehiago irakurri...
2023/08/29

Islandiako eta Euskal Herriko itsas historia partekatua berreskuratzearren lanean diharduen Islandiako elkarte bat da "Basque Association in Iceland", eta harreman historiko horren lekukotasuna eman eta erakusgai ezarri nahi duen euskal zentro bat sortzeko xedez ari da lanean Islandia mendebaldeko fiordoen Strandir eskualdeko Djupavík herrian, Islandiara zihoazen euskal marinelekin lotura zuzena ...
Gehiago irakurri...