euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

140 urte beteko ditu Laurak Bat-ek 2017an eta ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaiak badu ordurako data: martxoaren 18a

2016/10/14

2016ko 'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai'

2017an 140 urte beteko ditu Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeak. Ospakizunak ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaiarekin bat hasiko dira, martxoaren 18an, larunbata, eta asteburu berean jarraituko dute, instituzioko instalazioetan, beste hainbat euskal etxe partaide. Gonbite honekin batera, beste bat ere badu Euskal Etxeak baina hau asteburu honetarako: bihar larunbata Agirre lehendakariari buruzko hitzaldi bat antolatu du eta segidan Dantzari Eguna ospatuko da Belgrano etorbideko egoitzan.

Gehiago irakurri...


Elias Echegoyen hil da Brasilen, Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeko sortzaileetako azkenetakoa

2016/10/14

Elías Echegoyen joan den martxoaren 6an Eusko Alkartasunaren Gernika Kuttun egoitzan (argazkia EuskalKultura.com)

Elias Echegoyen hil da Brasilen, Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxea 1959an sortu zutenen artean bizirik geratzen den azketakoa. Duela hilabete batzuk, EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarri bertan izan zela, bideo labur batean Eliasi hitz batzuk kentzeko aukera izan zuen. Bideo haren pusketa bat ekarri dugu hona, azken omenaldi gisa. Nafarra zen Elias Echegoyen, Xabier-koa. Bere aldeko elizkizunak bihar larunbata egingo dira Sao Paulon.

Gehiago irakurri...


Bizkaiko Foru Liburutegiak urriaren 31eraino dauka zabalik "Euskal diasporaren argitalpenak" erakusketa

2016/10/13

Erakusketaren liburuskako azala

Erakusketa antolatu du Bizkaiko Foru Liburutegiak 19. mende amaieratik aurrera erbesteko euskal komunitateetan argitaratutako agerkari sorta hautatuz. Europan eta Hego Ameriketako euskal agerkarietako nabarmenenak biltzen ditu, bere egoitzan eta urriaren 31eraino ikusi ahal izango diren izenburuak erakutsiz. Erakusketako liburuska ere argitaratu du eta hona ekarri dugu pdf formatuan.

Gehiago irakurri...


Ché Guevararen anaia bere sustraien bila Euskal Herrian, gaur estrenatuko den ETBko "Origen" saioan

2016/10/13

"Che. El mito era vasco" atalarekin hasiko da gaur "Origen" saioa (irudia ETB)

"Origen" saioak Ernesto Ché Guevara argentinarraren euskal sustraiak aurkituko ditu gaur, haren anaia Juan Martin Guevararekin batera Euskal Herriko familiaren sorlekuak bisitatuz. Olga Zabalgogeaskoa kazetariak XX. mendeko pertsonaia historiko garrantzitsuenetako baten euskal jatorria erakutsiko digu, eta historialari eta genealogia adituen ikerketei jarraiki, Ché-ren anai txikiak, Juan Martinek, Euskal Herriko senideak ezagutu ahalko ditu. Saioa gaur 22:25etan estrenatuko da, ETB2 katean, eta internet bidez eta Canal Vasco/ETB Sat kateetan ere izango da ikusgai.

Gehiago irakurri...


9 de Julio-ko Etxe Maitea Euskal Etxea, Kultur Aniztasunaren Eguneko ospakizunaren antolatzaile eta partaide

2016/10/13

9 de Julioko Etxe Maitea Euskal Etxeak 2016ko Kultur Aniztasunaren Egunean aurkeztutako standa

Hiriko Udalak urtero antolatzen duen Kultur Aniztasunaren Eguneko jaialdia Gral. Belgrano Plazan izan da aurten, kolektibitate italiar, espainiar, irlandar, japoniar eta euskalduna partaide. Etxe Maitea Euskal Etxeak kultur stand bat aurkeztu zuen –"jaialdiko kultur stand bakarra"– eta erakundeen arteko elkartasuna bultzatzeko ALCEC minbiziaren aldeko elkarteari eman zion stand gastronomikoaz arduratzeko aukera.

Gehiago irakurri...


Senidetzea gogoan, Ternuako Placentia hiriko udal agintariak jatorri duten Bizkaiko Plentzia bisitatuko dute

2016/10/12

Alkatea Plentziako Museoan dagoen euskal baleazaleei buruzko erakusketako erakuslehioetako bati so (argazkia Borja Agudo-El Correo)

Kanadatik iritsita, Plasentia-ko Wayne Power alkatea eta Noella Collins zinegotzia euskal kostaldeko Plentzia bisitatuko dute bihartik hasita urriaren 17ra arte, euskal Plentziaren (historikoki Pasencia de Butron ere deitu izan da) eta duela bost bat mende euskal marinel eta baleazaleek Ternuako kostaldean sortu zutenaren arteko elkar-ezagutza eta senidetzean urratsak emateko. Virginia Urieta argitaratu du hona moldatu dugun artikulua gaurko El Correo egunkarian.

Gehiago irakurri...


Iparreko Ibarra Basque Club-ek 12. Urteroko Besta eta 2016ko NABO Kantari Eguna ospatu zituen Lincoln-en

2016/10/12

Rocklingo Euskal Bestan aritu ziren dantzari txikiak, pozik eta urduri (argazkia Christelle Alfaro/Iparreko Ibarra Facebook)

Iragan larunbatean, urriaren 8an, Kaliforniako euskaldunek hitzordua izan zuten Lincoln herrian, ondoko Rocklin-en egoitza duen Iparreko Ibarra Basque Clubek ospatzen zuen 12. Urteroko Besta eta 2016ko NABO Kantari Egunarekin. Bertara bildu ziren 300dik gora lagunek egun ederraz gozatzeko aukera izan zuten: musika, kantua, dantza, mus txapelketa, herri kirolak saioak eta dantzaldi eta guzti. Ikusi argazki bilduma, jarraian.

Gehiago irakurri...


Baigorriko Donostei eskolako 10 ikasle AEBetan dira euren arbaso immigranteen arrastoen bila

2016/10/11

Donostei eskolako ikasleak San Frantziskora heldu dira (argazkia Arbasoen Ildotik Facebook)

Abentura itzela ari dira bizitzen "Arbasoen ildotik" egitasmoko gaztetxoak. San Frantziskora heldu ostean, datozen egunetan Kalifornian eta Nevadan ibiliko dira, euren senitarteko amerikanoen bila. AEBetan dauden bitartean euskal familiekin biziko dira eta bertako euskaldunei elkarrizketak egingo dizkiete. Zalantzarik gabe, sekula ahaztuko ez duten ikasgaia eta esperientzia izango da. Ondo ibili gazteak!

Gehiago irakurri...


Uruguaiko hogei ikasle euskara hutsean bizi izan dira hiru egunez, bigarrenez antolatutako Euskarazko Asteburupasan

2016/10/11

2. Euskal Asteburupasa egin zuen ‘Uruguaiko Euskara Ikasleak’ taldeak

Jarduerak iaz lortu zuen arrakastak butzaturik, aurten berriz ere antolatu eta euskara ikasleentzako bigarren Euskal Asteburupasa egin du berriz ere ‘Uruguaiko Euskara Ikasleak’ taldeak. Ekitaldia Santa Lucia del Esteko hondartzan izan zen eta hiru egunetan zehar euskaraz bizitzeko aukera izan zuten FIVU Uruguaiko Euskal Elkarteen Federazioko irakasleek, hogei ikaslek eta lau txikik.

Gehiago irakurri...


Koruen Topaketa eta eskulanen erakusketa Arrecifesen, bertako Eusko Kultur Etxearen 25 urteak ospatzeko

2016/10/11

Eusko Kultur Etxearen urteurrena ospatzeko, Koruen Topaketa egin zuten arrecifestarrek irailaren 24an

San Pedro eta Baraderoko bi koruk bat egin zuten Arrecifesekoekin bertako Eusko Kultur Etxearen (EKE) 25. urtemugaren karietara antolatutako kontzertuan. Urteurrenaren baitan Yvyra taldeak egurrez egindako hainbat eskulan erakutsi zituen erakundearen instalazioetan. Erakusketaren inaugurazioan Ricardo Porta pintore arrecifestarrak Euskaldunak Denak Bateko erreferente izan zen Lucio Echaniz abertzalearen omenezko erretratu bat oparitu zion Kultur Etxeari.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia